Hubei

Hubei (湖北 txinera sinplifikatuz), Txinako Herri Errepublikako probintzia baten izena da. Probintziak 185.900 kilometro koadroko azalera dauka eta 2004ko erroldaren arabera 60.160.000 biztanle bizi ziren bertan.

Hubei (湖北)
Húběi Shěng
 Txinako Herri Errepublika
Administrazioa
Estatua Txina
Izen ofiziala湖北省
湖北省
ISO 3166-2CN-HB
HiriburuaWuhan
GobernuburuaWang Xiaodong (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak31°12′N 112°18′E / 31.2°N 112.3°E / 31.2; 112.3
Azalera185,900 km²
MugakideakShaanxi, Henan, Anhui, Jiangxi, Hunan eta Chongqing
Punturik altuenaShennong Peak (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria57.752.557 (2020)
Dentsitatea324 bizt/km²
Informazio gehigarria
GobernadoreaLi Hongzhong
EtniakHan %95,6
Tujia %3,7
Miao %0,4
Ordu eremuaUTC+08:00
www.hubei.gov.cn

Inguru naturala eta kokapena

Ontziak Yangtze ibaian.

Hubeik Henan probintziarekin egiten du muga iparraldean, Anhui probintziarekin ekialdean, Jiangxi probintziarekin hego-ekialdean, Henan probintziarekin hegoaldean, Chongqingeko udaltasunarekin mendebaldean, eta Shaanxi probintziarekin ipar-mendebaldean.

Hiru Arroiletako urtegia Hubei probintziako Yichangen dago. 1993an presa eraikitzen hasi zirenetik, ehunka milaka biztanlerentzako etxebizitza berriak eraiki behar izan ziren, urtegiak hainbat herri urez bete zituelako.

Erliebea nahiko gorabeheratsua da, mendi malkartsuak probintziaren mendebaldean (3.105 metroko Shennongding esaterako) eta haran zabalak. Klimak, Asiako montzoiak baldintzaturiko klima azpitropikalaren ezaugarriak dauzka. Eta uda garaian 35 gradutik gorako tenperaturako izaten dira.

Klima

Hubei probintziak klima azpitropikala dauka, urtaro desberdinetik. Neguko batez-besteko tenperatura gradu bakarrekoa da gunerik menditsuenetan, eta sei gradukoa gainontzeko eremuetan. Uda garaian tenperatura 24 eta 30 gradu artekoa izaten da, nahiz eta Wuhan hiriburuan termometroa 40 gradura hurbiltzera hel daitekeen.

Prezipitazio gehienak maiatzetik irailera bitartean ematen dira, Asia hego-ekialdeko montzoiarekin batera.

Banaketa administratiboa

Hubei probintzia, prefektura mailako hamabi hirik, Prefektura autonomo bat, azpiprefektura mailako hiru hiri, eta konderri mailako baso gune batek osatzen dute.

Mapa#IzenaTxinera sinplifikatuzPinyinerazMota
1Wuhan武汉市Wǔhàn ShìPrefektura mailako hiria
2Ezhou鄂州市Èzhōu ShìPrefektura mailako hiria
3Huanggang黄冈市Huánggāng ShìPrefektura mailako hiria
4Huangshi黄石市Huángshí ShìPrefektura mailako hiria
5Jingmen荆门市Jīngmén ShìPrefektura mailako hiria
6Jingzhou荆州市Jīngzhōu ShìPrefektura mailako hiria
7Shiyan十堰市Suízhōu ShìPrefektura mailako hiria
8Suizhou随州市Suízhōu ShìPrefektura mailako hiria
9Xiangfan襄樊市Xiāngfán ShìPrefektura mailako hiria
10Xianning咸宁市Xiánníng ShìPrefektura mailako hiria
11Xiaogan孝感市Xiàogǎn ShìPrefektura mailako hiria
12Yichang宜昌市Yíchāng ShìPrefektura mailako hiria
13Enshi (Tujia eta Miao)恩施土家族苗族自治州Ēnshī Tǔjiāzú Miáozú ZìzhìzhōuPrefektura autonomoa

Prefektura mailako hiriez gain, Hubei probintzia ondoko azpiprefekturako hiriak;

  • Tianmen (天门市 Tiānmén Shì)
  • Qianjiang (潜江市 Qiánjiāng Shì)
  • Xiantao (仙桃市 Xiāntáo Shì)

Eta konderri mailako ondoko baso gunea:

  • Shennongjia (神农架林区 Shénnóngjià Línqū)

Demografia eta biztanleria

Probintziako etniarik ugariena Han etnia da, probintzian bizi den biztanleriaren %95a baino gehiago. Probintzian bizi diren etnia nagusiak honakoak dira:

Ekonomia

Hubeiko ekonomiaren ardatza nekazaritza eta industria dira. Nekazaritzan arroza eta arraina nagusitzen dira, tea, algodoia eta gariarekin batera.

Industrian, metalurgia, automobilgintza eta oihalgintza lantegiak daude, eta burdina, fosforoa, kuprea, urrea eta manganesoa ateratzen dira.

Politika

Hubei probintziako gobernadorea Li Hongzhong da. Txinako Alderdi Komunistak probintzian duen ordezkaria Luo Qingquan da.

Garraioa

Aireportuak

Kokapen HiriaNAZENAGEAireportuaren izena
HUBEI
EnshiZHESENHEnshi Aireportua
ShashiZHSSSHSShashi Aireportua
WuhanZHHHWUHWuhan Tianhe Nazioarteko Aireportua
XiangfanZHXFXFNXiangfan Aireportua
YichangZHYCYIHYichang Aireportua
ZhijiangHJJZhijiang Aireportua

Kanpo estekak


Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.