Munduko Futbol Txapelketa

Munduko Futbol Txapelketa futbolean jokatzen den txapelketarik garrantzitsuena da, eta Joko Olinpikoen parean dago.

Munduko Futbol Txapelketa
Irudia
Jatorrizko izena(en) FIFA World Cup
Motainternational association football national teams competition (en) Itzuli
kirol lehiaketa errepikakor
Indarraldi1930 - 
Gertaeraren maiztasuna4 urte
AntolatzaileaFIFA
Kirolafutbol
Komunikabide
Osatuta

Webgunefifa.com…
Hashtagwon world cup 2010 #Hamza won world cup 2010 eta #FIFAWorldCup
Facebook: fifaworldcup Twitter: FIFAWorldCup Instagram: fifaworldcup TikTok: fifaworldcup Edit the value on Wikidata

FIFAk antolatzen du. Gizonekoen txapelketa 1930az geroztik jokatzen da eta Bigarren Mundu Gerra izan zen bitartean baino ez du hutsik egin. Emakumezkoen Munduko Futbol Txapelketa 1990etik antolatu da.

Munduko Futbol Txapelketa da nazioarteko gizonezkoen futbol-lehiaketarik garrantzizkoena. Futbol-federazio nazionalak biltzen dituen erakundea, FIFA.[1]

Munduko Kopa 1930ean jokatu zen lehendabizikoz, eta orduz geroztik lau urtez behin egin da, 1942an eta 1946an salbu. Bigarren Mundu Gerragatik. Errusiako Munduko Kopa, 2018koa, txapelketaren 21. edizioa izan zen.[1]

24 herrialdek soilik lortu dute edizioren batean munduko lau onenen artean sailkatzea. Talde horietatik 8 selekzio besterik ez dira izan munduko txapeldun: Brasil (5 aldiz), Alemania (4), Italia (4), Argentina (2), Uruguai (2), Frantzia (2), Ingalaterra eta Espainia (bana). Garaipen bakoitzeko herrialde horretako futbol-ezkutuari izar bat eransten zaio. FIFAk,[1]

Gizonezkoen Munduko Futbol Txapelketaz gain, Emakumezkoen Munduko Futbol-kopa ere antolatzen du: 1991n jokatu zen aurrenekoz, eta 2019koa Frantzian izan zen.[1]

Historia (txapelketa maskulinoa)

Hasiera zailak

90 urte beteta, txapelketak une gogoangarriak eskaini ditu. Uruguain izan zen lehendabizikoz Munduko Futbol Txapelketa, 1930ean. Europako selekziorik ia gehienek ez zuten parte hartu, txapelketa Europan jokatzea nahi zutelako. Azkenean etxeko taldeak irabazi egin zion finalean Argentinari. Horrela bihurtu zen Uruguai Munduko Futbol Txapelketa bateko lehen herrialde txapelduna. Munduko Futbol Txapelketak, 1934an, Italiara egin zuen jauzi. Eta europar selekzioek lau urte lehenago egindako boikotari erantzunez, hegoamerikar selekzioek ez zuten jokatu.[1]

Orduan Benito Mussolini zegoen agintean Italian, eta kosta ala kosta irabazi nahi zuen, herrialdeari ospea emateko. Italia izan zen garaile; hori bai, nazionalitatea lortutako futbolari argentinar askorekin jokatuta. Eta epaileek finalean hartutako erabakiak ere oso eztabaidatuak izan ziren. 1930-1940 hamarraldian gerrek eragina izan zuten txapelketan. Espainiako Gerra Zibilak, Txina eta Japoniaren artekoak eta Bigarren Mundu Gerrak txapelketari uko egitera behartu zituzten zenbait herrialde. Izan ere, ez zuten modurik euren selekzioak jokatzera bidaltzeko.[1]

Munduko Futbol Txapelketako une gogoangarriak

Pelé

Gehien gogoratzen den gertaeretako bat 1950eko txapelketan izan zen: Maracanazoa. Txapelketa Brasilen zen, eta bertako selekzioa faborito, gol ugari sartu baitzien gainerako selekzioei. Aurreikuspenak hautsiz, Uruguaik irabazi egin zion Brasili, Rio de Janeiroko Maracaná zelai mitikoan izandako finalean, 170.000 ikusleren aurrean.

Brasilgo orduko egunkariek “tragedia nazionaltzat” jo zuten gertatutakoa. Brasileko futbol-historiako gertaera beltz horren ondoren, ordea, Canarinharen urrezko aroa hasi zen. Edson Arantes Do Nascimento, “Pelé” ezizenez ezaguna, buru zutela selekzio brasildarrak Suedia (1958), Txile (1962) eta Mexikoko munduko txapelketak (1970) irabazi zituen.[1]

Aurrerapen teknologikoei esker, 1970eko Munduko Kopa izan zen telebistan koloretan eman zen aurrenekoa. Horrek asko ugaldu zuen txapelketaren ikusle-kopurua eta oso ospetsu bihurtu zuen mundu osoan: geroz eta selekzio gehiagok ematen zuten izena sailkapen-faseetarako, txapelketa ofizialean lehiatzeko itxaropenez.[1]

“Jainkoaren eskua” eta “Mendeko gola”

Maradona

1986ko txapelketa ere oso gogoan dute zaletuek. Orduko protagonista Diego Armando Maradona argentinarra izan zen, joko-erakustaldi gogoangarria izan zuen-eta. Final-laurdenetan Argentina eta Ingalaterra arerio ziren. Zelaian jokalariak ziren lehiakide, baina zelaitik kanpo ere bazen lehia: Malvinetako Gerra zela-eta etsaituta zeuden ingeles eta argentinar gobernuak.[1]

Maradonak txapeldun bihurtu zuen bere taldea “Jainkoaren eskua” gisara ezagutzen den lehendabiziko gol oso eztabaidatsu bati eta “Mendeko gola” izeneko beste bati esker. Munduko Txapelketa bigarren aldiz irabazi zuen Argentinak orduan… Eta orduz geroztik hor dabil hirugarren garaipenaren bila.[1]

Ronaldo (2002)

90 hamarkadako urteetatik aurrera txapelketa are modernoago egin zen. 1998an Frantzia izan zen etxeko taldea, eta frantziar zaletuen zorterako bere taldea etxean irabazten ikusi ahal izan zuten: Les Bleus taldekoek Brasili irabazi zioten, Zinedine Zidane gidari zutela.[1]

Asiar kontinentean izan zen aurreneko Munduko Txapelketa 2002koa izan zen. Hego Koreak eta Japoniak elkarrekin antolatu zuten. Eta berriro irabazi zuen Canarinhak, Ronaldo izar bihurturik. Japoniako Yokohama Nazioarteko Estadioan Brasil txapeldun izan zen bosgarren aldiz; 2018an, Errusian, Frantziak lortu zuen bere bigarren garaipena.[1]

Historia (txapelketa femeninoa)

FIFAren lehendakaria izan zen João Havelangeek bultzatu zuen Emakumezkoen Munduko Futbol Txapelketa egiteko egitasmoa. Hamabi talde aurkeztu ziren 1991ean eta Txinan jokatu zen txapelketa. Estatu Batuetako selekzioa izan zen lehenengo txapelduna. 1995ean ere hamabi talde izan ziren Suedian eta europarren arteko finalean Norvegia nagusitu zen.

Hurrengo bi ekitaldiak Amerikako Estatu Batuetan jokatu ziren, lehenengoan etxekoak nagusitu ziren Txinari penalti jaurtiketatan irabazita eta bigarrenean Alemaniak irabazi zuen urrezko golari esker.

2007an berriz ere Txinara itzuli zen txapelketa eta Alemaniarrek bigarren garaipena eskuratu zuten jarraian. 2011ekoa Alemanian jokatu zen eta etxekoak faborito ziren arren Japoniak eta Estatu Batuek jokatu zuten finala. Japoniarrek penalti jaurtiketetan lortu zuten garaipena.

2015ean Kanadan jokatu zen Munduko Futbol Txapelketa eta final ikusgarri batean Estatu Batuak nagusitu zitzaion Japoniari. 2019an Frantzian jokatu zen eta Estatu Batuetako selekzioak laugarren titulua eskuratu zuen, Herbehereen aurka jokatutako finalean.

Palmaresa (gizonezkoena)

UrteaEgoitzaFinalaHirugarren
TxapeldunEmaitzaBigarrenHirugarrenEmaitzaLaugarren
1930
Gehiago

Uruguai
Uruguai4:2 Argentina Ameriketako Estatu Batuak
n.r.(1) Jugoslavia
1934
Gehiago

Italia
Italia2:1 (2) Txekoslovakia Alemania3:2 Austria
1938
Gehiago

Frantzia
Italia4:2 Hungaria Brasil4:2 Suedia
1942----Ez zen egin(3)
1946----Ez zen egin(3)
1950
Gehiago

Brasil
Uruguai2:1(4) Brasil Suedia3:1(4) Espainia
1954
Gehiago

Suitza
Alemaniako Errepublika Federala3:2 Hungaria Austria3:1 Uruguai
1958
Gehiago

Suedia
Brasil5:2 Suedia Frantzia6:3 Alemaniako Errepublika Federala
1962
Gehiago

Txile
Brasil3:1 Txekoslovakia Txile1:0 Jugoslavia
1966
Gehiago

Ingalaterra
Ingalaterra4:2 (2) Alemaniako Errepublika Federala Portugal2:1 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
1970
Gehiago

Mexiko
Brasil4:1 Italia Alemaniako Errepublika Federala1:0 Uruguai
1974
Gehiago

Alemania Federala
Alemaniako Errepublika Federala2:1 Herbehereak Polonia1:0 Brasil
1978
Gehiago

Argentina
Argentina3:1 (2) Herbehereak Brasil2:1 Italia
1982
Gehiago

Espainia
Italia3:1 Alemaniako Errepublika Federala Polonia3:2 Frantzia
1986
Gehiago

Mexiko
Argentina3:2 Alemaniako Errepublika Federala Frantzia4:2 (2) Belgika
1990
Gehiago

Italia
Alemaniako Errepublika Federala1:0 Argentina Italia2:1 Ingalaterra
1994
Gehiago

AEB
Brasil0:0 (2) Italia Suedia4:0 Bulgaria
3:2 penaltietan
1998
Gehiago

Frantzia
Frantzia3:0 Brasil Kroazia2:1 Herbehereak
2002
Gehiago

Hego Korea eta
Japonia
Brasil2:0 Alemania Turkia3:2 Hego Korea
2006
Gehiago

Alemania
Italia1:1 (2)
5:3 penaltietan
Frantzia Alemania3:1 Portugal
2010
Gehiago

Hegoafrika
Espainia1:0 Herbehereak Alemania3:2 Uruguai
2014
Gehiago

Brasil
Alemania1:0 Argentina Herbehereak3:0 Brasil
2018
Gehiago

Errusia
Frantzia4:2 Kroazia Belgika2:0 Ingalaterra
2022
Gehiago

Qatar
?:??:?
2026
Gehiago

AEB, Kanada
eta Mexiko
?:??:?

Emaitzak

Uruguai izan zen lehenengo txapelduna, 1930an.
Brasilgo selekzioa, 1970.
Alemania eta Herbehereen arteko 1974ko finala.
Italia izan zen 1982ko txapelduna.
Argentinak irabazi zuen 1986ko txapelketa.
Frantziak bi txapelketa irabazi ditu, azkena 2018an.
Miroslav Klose da txapelketako gol-egile nagusia.
Peléren jokaldia 1958ko finalean.

Podiuma

 
Brasil
1958, 1962, 1970, 1994, 2002
 
Italia
1934, 1938, 1982, 2006
 
Alemania
1954, 1974, 1990, 2014

Garaipenak

TaldeaGaraipenakUrteak
Brasil51958, 1962, 1970, 1994, 2002
Italia41934, 1938, 1982, 2006
Alemania41954, 1974, 1990, 2014
Uruguai21930, 1950
Argentina21978, 1986
Frantzia21998, 2018
Ingalaterra11966
Espainia12010

Dominak

OrdSelekzioa
1 Brasil521
2 Alemania443
3 Italia421
4 Argentina230
5 Frantzia212
6 Uruguai200
7 Ingalaterra101
8 Espainia100
9 Herbehereak031
10 Txekoslovakia020
11 Hungaria020
12 Suedia012

Datuak eta estatistikak (gizonezkoena)

2018ko datuak barne.

Selekzioak

DatuaSelekzioa
Txapelketa gehien irabazi dituena Brasil (5)
Final gehien jokatu dituena Alemania (8)
Txapelketa gehienetan parte hartu duena Brasil (21)
Partida gehien jokatu dituena Alemania (109)
Brasil (109)
Partida gehien irabazi dituena Brasil (73)
Gol gehien sartu dituena Brasil (229)
Hat-trick gehien sartu dituena Alemania (7)
Txapelketa gehien partidarik galdu gabe Brasil (7)
Txapelketa batean partida gehien irabazi dituena Brasil (7)
Gehien errepikatu den finala Alemania eta Argentina (3 aldiz)

Jokalariak

  • Datuak:
DatuaSelekzioa
Txapelketa gehien jokatu dituztenak Antonio Carbajal (5)
Lothar Matthäus (5)
Gianluigi Buffon (5)
Txapelketa gehien irabazi dituena Pelé (3)
Partida gehien jokatu dituena Lothar Matthäus (25)
Minutu gehien jokatu dituena Paolo Maldini (2.217)
Partida gehien irabazi dituena Miroslav Klose (17)
Gol gehien sartu dituena Miroslav Klose (16)
Gol gehien sartu dituena
(sailkapen fasea barne)
Carlos Ruiz (39)
Txapelketa batean gol gehien sartu dituena Just Fontaine (13)
Partida batean gol gehien sartu dituena Oleg Salenko (5)
Final batean gol gehien sartu dituena Geoff Hurst (3)
  • Goleatzaile nagusiak:
Ord.JokalariaGolak
1 Miroslav Klose16
2 Ronaldo15
3 Gerd Müller14
4 Just Fontaine13
5 Pelé12
6 Jürgen Klinsmann11
Sándor Kocsis11

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak