Iparraldeko goi nafarrera

Iparraldeko goi nafarrera
     Iparraldeko goi nafarrera mintzatzen duten udalerriak.

     Inguruko udalerriak.

Euskalkia:Goi-nafarrera
Hitz egiten den eremua:Nafarroa: Sakana, Leitzaldea, Malerreka, Bortziri, Ultzamaldea, Arakil eta Anue
Gipuzkoa: Lezo, Oiartzun, Irun eta Hondarribi
Web orria: Iparraldeko goi nafarrera, Euskarabidearen webgunean

Iparraldeko goi nafarrera goi nafarreraren azpieuskalki bat da, Nafarroa Garaiko ipar-ekialdean egiten dena. Gipuzkoako ipar-mendebaldeko euskalkia ere bazen XX. menderaino, baina orduz geroztik inguru horretan euskal hiztun zaharrenen artean baizik ez da gordetzen: horko euskaldun gehienek —batez ere gazteek— gipuzkera egiten dute.

Eremua

Iparraldeko goi-nafarrera mintzatzen den eremuak eskualde eta udalerri hauek barne hartzen ditu:

  • Nafarroa Garaian Sakana, Leitzaldea, Malerreka, Bortziri, Ultzamaldea eta Anuen mintzatzen da.[1] Baztan ere sartu ohi da, nahiz eta sailkapen batzuetan Nafar-lapurterak harengan duen eraginarengatik berezko azpieuskalki gisa sailkatu zen.
  • Gipuzkoan, berriz, Lezo, Oiartzun, Irun eta Hondarribia aldeko hizkera gipuzkeraren eta iparraldeko goi-nafarreraren arteko trantsizio-aldaeratzat sailkatu ohi zen XX. mendearen azken hamarkadetaraino; baina XX. mendearen bukaeraldetik hasita eginiko ikerketek erakutsi dutenez, Gipuzkoako eremu horretako euskaldun zaharrenen artean iparraldeko goi-nafarreraren ezaugarri garbiak agerikoak diren arren, galduz doaz edo galdu egin dira gazteenen artean (gutxi batzuk ezaugarri horiek erabiltzen jarraitzen duten arren).[2][3]

Motak

Hiztegi erkatua

Hona hemen hitz zerrenda labur bat[1]

Iparraldeko goi nafarreraEuskara batuaHegoaldeko goi nafarrera
LotsaLotsaAlkea
IlleaIleaBiloa/illea
Belarrie/BearrieBelarriaBiarrie
LañoaLainoaLañoa
OrdueOrduaOrdua/ordue
BurnieBurdinaBurdina
Ostirela/ortzirelaOstiralaOrtzilaria/ortzileria
Bost/bortzBostBortz
IruHiruIru
Arratorea/arratoiaArratoiaArratoia
Larogei/lautanogeiLarogeiLauetanogei
Ongi etorriOngi etorriOngi etorri
Esan/San/erranEsanErran
GaraGaraGara
Gizon auGizon hauGizon gau/au

Erreferentziak

Kanpo estekak