Malerreka

Nafarroako eskualdea


Malerreka ([malereka]) edo Bidasoa Garaia ([biðas̺oa gaɾai.a]) Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldeko eskualde bat da, Iruñeko merindadean dagoena. Euskararen Foru Legearen arabera, eremu euskaldunean kokaturik dago.

Malerreka
 Euskal Herria
Malerrekako paisaia Ezkurra eta Usategieta mendatearen artean.
Administrazioa
Herrialdea Nafarroa Garaia
UdalerriakBeintza-Labaien, Bertizarana, Donamaria, Doneztebe, Elgorriaga, Eratsun, Ezkurra, Ituren, Oiz, Saldias, Sunbilla, Urroz eta Zubieta
Herri handienaDoneztebe
Geografia
Koordenatuak43°07′44″N 1°42′26″W / 43.1289°N 1.7072°W / 43.1289; -1.7072
Azalera262 km²
Demografia
DentsitateaERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km²

Hamahiru udalerrik osatzen dute, Doneztebe izanda herriburua.

Geografia

Eskualde mugakideak

Nafarroa Garaiko eskualdeak ditu mugakide alde guztietan: iparraldean Bortziriak, hegoaldean Ultzamaldea, ekialdean Baztan eta mendebaldean Leitzaldea.

Malerreka eskualdearen ingurua

Ingurune naturala

Mendaur (1.136 m) da eskualdeko mendirik altuena eta erreferentziazko tontorra, gainaldean baseliza bat eraiki zutelarik. Mendieder (1.071 m), Loitzate (1.048 m), Ekaitza (1.047 m) eta Irumugarrieta (1.044) bertze gailur aipagarri batzuk dira.

Bertzela, Ezkurra ibaiak eskualdea zeharkatzen du izen bereko herritik Donezteberaino. Bertan, bat egiten du Bidasoa ibai nagusiarekin.

Udalerriak

Malerrekako herrien zerrenda
HerriaBiztanleria (2017)ArgazkiaHerriaBiztanleria (2017)Argazkia
Beintza-Labaien232 biztanle Ituren519 biztanle
Bertizarana591 biztanle Saldias119 biztanle
Donamaria434 biztanle Sunbilla675 biztanle
Doneztebe
(hiriburua)
1.732 biztanle Oiz130
Elgorriaga203 biztanle Urroz185 biztanle
Eratsun154 biztanle Zubieta308 biztanle
Ezkurra154 biztanle Denera (Malerreka):5.436 biztanle

Kultura

Euskara

Sakontzeko, irakurri: «Malerrekako hizkera»

Eskualde honetako azpieuskalkia Iparraldeko goi nafarreraren aldaera da. Berez, ez da bloke homogeneo bat, udalerriaren arabera inguruetako Leitzaldea, Bortziriak eta Baztan eskualdeetako eraginak baititu, eta, bertzalde, udalerri bakoitzeko euskarak ere bere tokian tokiko berezko ezaugarriak baititu.

Laxoa

Laxoa pilota jokoaren aldaera bat da, gaur egun jokatzen direnen artean aldaerarik zaharrena. XX. mendean ia galdu zen, baina, gaur egun, Malerrekan eta Baztanen jokatzen da, 1960ko hamarkadan egindako berreskuratze ahaleginari esker; berreskuratze horretan, erabakigarria izan zen Jesus Jaimerena iruritar apaizaren lana.[1][2] Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak laxoa kultura ondasun izendatu nahi du.[3]

Joaldunak

Joaldunek edo zanpantzarrek eskualde honetan daukate jatorria, Ituren eta Zubieta herrietan. Bertako inauterietan ateratzen diren pertsonaiak dira. Urtarrilaren amaieran ateratzen dira kalera herri batetik bestera oinez eta joareak astinduz.

Malerrekar ospetsuak

Ikus, gainera

Iruditegia

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa