Itziar Ituño

euskal antzezlea

Itziar Ituño Martinez (Basauri, Bizkaia, 1974ko ekainaren 18a) aktore euskalduna da.[1] Interpretazioa ikasi zuen Basauriko Antzerki Eskolan, eta soziologia ikasketak ere gauzatu zituen.[2] Lan ugari egindakoa da antzerkian, telebistan zein zineman. Ezagun egin da ETB 1eko Goenkale telesailean egindako paperagatik, 15 urtez Nekane Beitia pertsonaia antzeztu baitzuen. Beste lan ezagun batzuk Lasa eta Zabala, Errementari eta Loreak filmak dira. Halaber, La casa de papel telesailean (Antena 3 katean aurrena, ondoren Netflix plataforman) egindako lanak nazioartean ezagutarazi du.

Itziar Ituño

(2018)
Bizitza
JaiotzaBasauri1974ko ekainaren 18a (49 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
gaztelania
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta abeslaria
Ahots motamezzosopranoa
Musika instrumentuaahotsa

IMDB: nm1523587 Allocine: 246244 Rottentomatoes: celebrity/itziar_ituno Allmovie: p548768 Metacritic: person/itziar-ituoo
Instagram: itziarituno Allmusic: mn0003788824 Edit the value on Wikidata

Aktore lanez gain musika munduan ere aritu izan da abeslari lanetan, Dangiliske dantza taldean eta EZ3 zein Ingot rock taldeetan.

Lehen urteak

Ama nafarra du, Lizarra aldekoa. Aitaren familian gehienak bizkaitarrak baziren ere, Itziar oso giro erdaldunean hazi zen, Francoren diktaduraren ondoren euskara erabat galdu baitzen bere familian. Basaurin jaioa, haurtzaroa Kareaga (Kalero) auzoan igaro zuen.[3] Gurasoak Basauriko ikastolara bidaltzen saiatu ziren, euskara ikas zezan, baina kanpoan geratu zen eta ikasketak A ereduan egin behar izan zituen. Nerabezaroan deseroso sentitzen hasi zen euskaldun sentitu arren euskararik gabekoa zelako, eta AEKn izena ematea erabaki zuen, Basauriko Bolintxu euskaltegian. Gerora EGA eskuratu zuen.[4]

Txikitan gurasoek zinema-aretoetara zein antzokietara eramaten zuten sarri, eta horrek antzeztearekiko zaletasuna piztu zion. 14 urterekin Basauriko antzerki eskolan hasi zen, afizioz, aktore izango zela pentsatu gabe. Izan ere, oso lotsatia zen eta hasiera batean asko sufritzen zuen bertan.[5] Gerora argi eduki zuen aktore izan nahi zuela, baina badaezpada ere Soziologia ikasketak gauzatu zituen. Soziologia urbano-industrialean eta politikoan espezializatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean.[4]

Aktore lanetan hasi aurretik ikastola bateko jantokian egin zuen lan.[6] Gerora Fagor enpresan hasi zen lanean, hozkailuak egiten.[7] Haren aitak ere enpresa berean egiten zuen lan.[8] 1995ean Basauriko Atzerki Eskolako antzerki-ziurtagiria eskuratu zuen.[4]

Aktore ibilbidea

Hastapenak

Bere lehen aktore lanak antzerkian egin zituen. Kaleko emanaldietan hasi zen 1995ean, Ttirrinki Ttarranka eta Bakardade antzerki konpainiekin. Basaurin Tarima taldeak antolatzen zuen kale antzerki jaialdietan ibili zen, Ramon Barea eta Itziar Lazkano irakasle zituela.[9] 1997an izan zuen lehen papera telebistan, Agur, Olentzero, agur gaztelerazko telefilmean. Horren aurretik, 1995 eta 1996 bitartean, zenbait publizitate bideotan eta film laburretan parte hartu zuen.

Goenkale eta bestelako lanak

Fagorren lanean zebilela curriculuma bidali eta ETB 1eko Goenkale telesailerako proba bat egin zuen. Hasieran egin zuen proba Imanol (Iñaki Perurena) pertsonaiaren etxea garbitzen zuen neskaren papererako izan zen, baina ez zuten hartu.[10] Hala ere, handik hilabete batzuetara dei bat jaso zuen zuzenean paper bat eskainiz. Jakin zuenean fabrikako lanpostu finkoari uko egin zion. 1998-1999 denboraldian (telesailaren 5. denboraldian) hasi zen telesailean, Nekane Beitia ertzain hasiberriaren paperean. Lehenengo agerraldia 1999ko martxoaren 3an izan zen. Pertsonaiak joan-etorriak izan zituen telesailean; baina orotara 15 urtez aritu zen bertan lanean, telesailaren azken denboraldirarte (2015ean).[11] Tarte horretan Nekane Beitia pertsonaia Arraldeko komisaldegiko ertzainburua bilakatu zen, eta paper honek Itziar Ituñori ospea ekarri zion Euskal Herrian.

2000ko hamarkadan ETBren beste telesail batzuetan paper sekundario zein episodikoak izan zituen. Goenkale telesailean aritu zen urteetan zehar beste zenbait filmetan ere parte hartu zuen, besteak beste Agujeros en el cielo (2004), Izarren argia (2010), Sabin (2011) Dragoi Ehiztaria (2012) eta Lasa eta Zabala (2014). Horretaz gain antzerkian lanean ere jarraitu zuen, hainbat obratan parte hartuz.[12] 2017ko Donostiako Zinemaldian Euskal Zinema eta ETB Galaren aurkezlea izan zen.[13]

Euskal Herritik haratago

Itziarren Euskal Herriko mugetatik haragoko ospea lortu zuen Loreak filmarekin, film onenaren Goya sarirako izendapena lortu zuenean eta Espainiako Zine Akademiak filma Oscar sarietarako hautagai izendatu zuenean. 2016an Igelak filmean parte hartu zuen. Loreak filmean agertu ondoren Madrilera joan zen lan bila[14], eta Antena 3 katearen La casa de papel telesailerako proba egin ondoren protagonista papererako hartu zuten. Telesaila Netflix plataformak eskuratu zuen, eta horrek nazioartean ezaguna izatea ekarri zion. 2018an telesailak Drama Onenaren Nazioarteko Emmy Saria eskuratu zuen.[15][16]

Boikota

Antzezleak parte hartu zuen La casa de papel telesailari boikot egin zioten sarean, estreinaldiaren aurreko eta ondoko egunetan. Izan ere, Miren Gaztañaga aktorearekin gertatu bezala, zenbaitek ez zuten ondo ikusten Ituñok telesail horretan parte hartzea.[17]

Hala, traol bat sortu zuten Twitterren, #BoicotLaCasaDePapel izenekoa, eta bertan, Dena da ETA kasuko logikari jarraikiz, ETAren alde egotea leporatu zioten Itziarri, Euskal Preso Politikoen sakabanaketaren kontra agertu zelako. Horregatik, boikotaren aldekoen iritziz, Itziarrek eta telesailak berak boikota merezi zuten, hilabete lehenago El guardián invisible filmak merezi izan zuen bezalaxe. Boikotatzaileek halaber gogoratu zuten iraganean Itziarrek Bildu alderdi politikoaren alde hitz egin izana.[18]

Azken lanak

2017an Errementari filmean paper txiki bat antzeztu zuen. 2018ko Basque Selfie filmaren protagonistetako bat izan zen, eta berak zuzendutako (Des)kontrolatuta? antzerki obra estreinatu zuen. Antzezlan honek Pabilioi 6ren Antzerki Arinaren publikoaren saria jaso zuen.[19] 2019an Voces zein El silencio de la ciudad blanca filmetan agertu zen, eta La casa de papel telesailaren hirugarren denboraldia estreinatu zuen.

Bere hurrengo lanen artean Hil kanpaiak filma dago, Miren Gorrotxategiren 33 ezkil eleberrian oinarritua. Imanol Rayok zuzendua, filmeko protagonista izango da Eneko Sagardoy eta Yon Gonzalezekin batera.[20] 2020an Igor Legarreta zuzendariaren Ilargi guztiak pelikulara batu zen, protagonista gisa, Josean Bengoetxearekin batera.[21][22] Urte berean Alardea telesail laburraren grabaketekin hasi zen, baina grabaketak eten egin ziren koronabirusaren pandemiagatik.[23] Ingelesez egindako lehen papera iragarri zuen Salvation Has No Name animaziozko film laburrerako, 2020 amaieran estreinatzeko programatua.[24] Film labur hau Ituñoren lehen animazio papera ere bada.

Aktibismoa

2002an Amazoniara joan zen kooperante gisa, antzerki tailerrak ematera.[25]

Bizitza pertsonala

2019ko azaroan tupi guarani kulturako gizon batekin harreman bat hasi zuela adierazi zuen.[26] 2020ko martxoan COVID-19 gaixotasuna zuela jakinarazi zuen.[27][28]

Lanak

Filmak

UrteaIzenburuaPaperaOharrak
1995Sex machineFilm laburra
1996RicardoFilm laburra
1996La lecciónFilm laburra
1996Al, Ben & GailFilm laburra
1997Agur Olentzero, agurǃTelefilma
1998OtxateFilm laburra
2003El final de la nocheRaquelProtagonista
2004Agujeros en el cieloElenaProtagonista
2005Seré tus ojosFilm laburra
2005Arkadia
2007SilenciosFilm laburra
2008EnterezaFilm laburra
2010Izarren argiaSor AngustiasSekundarioa
2012BárbaraFilm laburra
2012Dragoi EhiztariaMaddalenProtagonista
2014SabinPaulina AranaTelefilma
2014LoreakLourdesProtagonista
2014Lasa eta ZabalaAmaiaProtagonista
2014El Buen MalEmakumeaFilm laburra
2015Un otoño sin BerlínSofíaSekundarioa
2016IgelakCarmenSekundarioa
2017MorirErizainaSekundarioa
2017ErrementariAnaSekundarioa
2017For the Good TimesAinhoaFilm laburra
2017Tarde para el recreoAmaFilm laburra
2018Basque selfieAneProtagonista
2019VocesAitanaProtagonista
2019Lekitxoko EtxeaMaitaneFilm laburra
2019El silencio de la ciudad blancaGuevara doktoreaSekundarioa
2020Hil KanpaiakKarmenProtagonista
2020Ilargi guztiakProtagonista
2020NoraGasolindegiko langileaSekundarioa
2020Salvation Has No NameApaiza (ahotsa)Film laburra
2023IratiMariProtagonista

Telebista

UrteaIzenburuaPaperaKateaOharrakErr
1999-2001
2005-2015
GoenkaleNekane BeitiaETB 11500 ataletik gora
  • Errepikakorra (1999, 2000-2001, 2004-2005)
  • Nagusia (1999-2000, 2005-2015)
2000Ander eta konpainiaJaioneETB 1Episodikoa (13. atala)
2000-2001TeilatupeanAnaETB 1Sekundarioa
2002Kilker demaEstibalizETB 1Episodikoa (7. atala)
2002Platos suciosETB 2Episodikoa
2010Goenkale 3000Bere buruaETB 1Gala berezia[29]
2010Euskal Kantuen GauaBere buruaETB 1Izarren argia lantaldea
2011Vaya SemanitaETB 2Episodikoa
2012FinlandiaBere buruaETB 1Atalaː "Naroa Agirre eta Itziar Ituño"
2012Goenkale 18Bere buruaETB 1Gala berezia[30]
201230 Urte Gozaaaatzen!Bere buruaETB 1Urtezahar gaueko saio berezia[31]
2014Euskal Kantuen GauaBere buruaETB 1Goenkaleko aktoreekin
2015Zuek horBere buruaETB 1Atalaː "Itziar Ituño eta Iñigo Segurola"[32]
2015Soinu ehiztariaBere buruaETB 1Gonbidatua (atal 1)[33]
2015-16Kaixo 2016Bere buruaETB 1Loreak lantaldea gonbidatua[34]
2016Pintxo & PoteBere buruaETB 1Agerpen laburra (atal 1)[35]
2017Cuéntame cómo pasóKoro ZabaletaTVE5 atal
2017PulsacionesAktore gonbidatuaAntena 3Atal 1
2017-2021La casa de papelRaquel Murillo / LisboaAntena 3 / NetflixPertsonaia nagusia (41 atal)
2018Gure kasaBere buruaETB 1Atalaː "Itziar Ituño"[36]
2018Bilboko Aste Nagusia 2018Bere buruaETB 1Gonbidatua (atal 1)[37]
2019Gure doinuakBere buruaETB 1Atalaː "Itziar Ituño eta Nerbioi Ibarra"[38]
2019Nunca es tardeBere buruaFox Sports SurGonbidatua (atal 1)
2019O Programa de CristinaBere buruaSICGonbidatua (atal 1)
2019Egunak egin duBere buruaETB 1Kolaboratzailea (atal 1)[39]
2019Gabonǃ Kantantzera gatozǃBere buruaETB 1Ingot taldearekin[40]
2020Vivement dimancheBere buruaFrance 2Gonbidatua (atal 1)
2020Barre libreaBere buruaETB 1Gonbidatua (atal 1)
2020The Basque RouteBere buruaETB 2Gonbidatua (atal 1)[41]
2020AlardeaAmaiaETB 14 atal[42]
2021-2022Kaixo 2021Bere buruaETB 1Kolaborazio berezia Mikel Urdangarinekin batera

Antzerkia

  • Fortius (1995, Bakardade) - Kaleko antzerkia
  • Izarrak - Estrellas (2003, Teatro Paraiso)
  • Amets gozoak (2003, Teatro Paraiso)
  • Ciudad Salvaje (2003, Teatro Mutante)
  • Pakitarentzat bakarrik (2004, Txalo)
  • Zeta - Seda (2005, Hika Teatroa)
  • Jostailuen istorioak - Historia de juguetes (2005, Teatro Paraiso)
  • Lapurzuloa - Cueva de ladrones (2007, Kanpingags)
  • Grönholm metodoa - Metodo Grönholm (2008, Txalo)
  • Auri Auri (2010, Kukubiltxo)
  • Ilunpetan - El apagón (2010, Kanpingags)
  • Amantalaren ahotsa (2011, Hika teatroa)
  • Herioa eta dontzeila (2012)
  • Hitzak - Palabras (2013, Hika teatroa)
  • Barealdi majikoa (2014, Tanttaka)
  • Koadernoa Zuri - Cuaderno en blanco (2016)
  • Desoxirribonucleico (2017).
  • Funtzak (2017).
  • Yo soy Pichichi (2018)
  • La Tarara(2022, Hika Teatroa)

Zuzendaritza

  • (Des)kontrolatuta? (2018, Pabellón 6) - Antzezlana

Musika

Ingot musika taldeko abeslaria da.

Sariak eta aitortzak

UrteaSariaKategoriaLanaEmaitzaErr.
2014Tokio Latin Beat Film Festival (Japonia)Emakumezko Aktore Onena[a]LoreakIrabazlea[43]
201518eme Cinespeña Toulouse (Frantzia)Emakumezko Interpretazio OnenaLoreakIrabazlea[44]
2019AISGE SariaInterpretazio Nabarmenaren SariaIrabazlea[45]
2019Sorrento Social World Film Festival (Italia)Sari BereziaIrabazlea[4]
2019VI. Ramon Labaien SariaIrabazlea[46]
  • 2021ean Santurzine jaialdiaren antolatzaileengandik Serantes Saria jaso zuen Ituñok bere ibilbidegatik [47]

Oharrak

Erreferentziak

Kanpo estekak