Izar Aizpuru Lopez

Dantzari profesionala, dantza irakaslea eta erizaina

Izar Aizpuru Lopez (Oiartzun, Gipuzkoa, 1995eko irailaren 14a) Dantzari profesionala, dantza irakaslea eta ikasketaz erizaina da.

Izar Aizpuru Lopez

Bizitza
JaiotzaOiartzun1995eko irailaren 14a (28 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Erizaintza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakdantzaria, dantza irakaslea eta erizaina

Facebook: Izar-Aizpuru Instagram: izaraizpuru Edit the value on Wikidata
Gazte. Jon Arsuaga

Bizialdia

Ugaldetxo auzoko Gariño etxean hazi eta hezia da. Ama Arantza Lopez Arruabarrena, Gariñokoa da eta aita Giller Aizpuru Urtegarai, Habanan jaioa baina oso haur Azpeitiara eta ondoren Irunera bizitzera etorritakoa. Bi anaia ditu: Ioritz eta Oinatz, biak bera baino helduagoak. Urtebetez Nafarroako Igantzi herrian bizi izan zen arren, egun Oiartzungo sortetxean bizi da.

Oiartzungo Haurtzaro ikastolan egin zituen oinarrizko ikasketak eta gero Oiartzo Batxilergo ikastolan zientzia ikasketak egin zituen, biologiaren adarrean. Erizaintzan diplomatua da Euskal Herriko Unibertsitatean 2017 urtean. Gradu bukaerako lana Dantzaterapia eta erizaintza zainketak gai hartuta egin zuen.

Dantza mundua

Txikitatik izan du dantzarako zaletasuna. Lehen pausoak Haurtzaro ikastolan eman zituen 5 urterekin dantza modernoan eta ondoren 6 urterekin dantza tradizionalean. Eskolaz kanpoko ekintzetan apuntatu zen euskal dantzak (Alaitz Bergaretxerekin) eta dantza modernoa (Ixiar Oriarekin) ikasteko. Erreztasuna bazuen pausoak hartzeko garaian eta grazia ere bai. Bere buruarekin zorrotza zen, euskal dantzetan batez ere. Horregatik Soinu Zahar txapelketetan hastea erabaki zuen 8 urte zituela. Ondoren bederatzirekin gimnasia erritmikoa ikasten hasi zen Oiartzunen, Tximeleta klubean.

Urte asko txapelketetan eman ostean eta 2010ean Euskal Herriko Soinu Zahar erako txapelketa irabazi ondoren, beste dantza-talde batzuetara jotzeko beharra sentitu zuen hobetu asmoz. Horregatik, lehenik Goizaldi dantza taldean (Donostia) eta ondoren Oinkari dantza taldean (Villabona-Amasan) hasi zen dantzatzen. Bigarren honetan, dantza garaikideko lehen pausuak ematen hasi zen eta estilo horren pasioz hainbat ikastaroetan formatzen jarraitu zuen.

Azkenean, Jon Maya zuzendari duen Kukai dantza konpainiarekin 2016an proiektu batean parte hartu eta gero, 2017ko ekainaren 1ean bertako dantzari gisa hasi zen lanean.

Bestalde, 2012an dantza irakasle lanetan hasi zen Hernaniko Ttarla dantza taldean eta 2017an Lesakako Tantirumairu dantza taldean.

Dantza taldeak

  • Oiartzungo Haurtzaro dantza taldea. (2001-2012)
  • Donostiako Goizaldi dantza taldean 15 urte zituela hasi zen 2010ean. (2010-2016)
  • Villabonako Oinkari dantza taldean 16 urterekin. Txapelketen mundutik ezagutzen zuen Eneko Arteagak  eta hark deituta hasi zen bertan dantzan. (2011-2017)

Urte batzuk eman zituen hiru taldeak aldi berean partekatzen. Hernaniko Ttarla dantza taldean klaseak ematen hasi zenean utzi zuen Haurtzaroko taldea, ondoren etorriko zen Goizaldi uztea eta, azkenean, Kukai dantza konpainiak kontratua eskainita, Oinkari dantza taldea ere bai.[1] (108-11 orr)

Leihaketetako sariak

2010 ean Euskadiko Soinu Zahar txapelketan lehen saria.[1]

Eta orain zer?. Josetxo Perez

2011. Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketa Zarautzen lehen saria.[2]

2013 eta 2015ean Euskadiko Soinu Zahar erako txapelketan 3.saria.

Kukai dantza konpainia

2017tik da bertako dantzari profesionala.[3] Hainbat koreografo ezagunekin lan egiteko aukera izan du bertan. Cesc Gelabert, Sharon Fridman eta Martin Harriage, besteak beste. Ikuskizunen artean aipatzekoak dira:

Dantzak

Ikusentzunezkoak

Eta orain zer?. Mendi Urruzuno
  • Bizimina film (2022 Kukai & Arena Comunicación).[13][14][15]
  • Egoerak (2020) Nafarroako Unibertsitateko museoan.[16][17]
  • En-Contro (2022). Instituto italiano di Cultura di Madrid[18] [19]

Sariak

2017. Kukai dantzak. Espainiako dantza sari nazionala sorkuntzaren modalitatean.[20]

2019. Erritu. Max Saria koreografia onenari.[21]

2023. Eta orain zer?. Max Saria eszena ikuskizunetarako musika-konposizio onenari.[22]

Herri mailan egindako ekarpenak

  • Hiru binaka zirkuitoan, Alaia Gaztelumendirekin.[23]
  • Oiartzungo gazte sortzaileak solasaldia.[24]
  • Abaraxka. Aukera berriak.[25]

Herriko aitortza

2018ko udalekuetako haur talde batek bere izena eraman zuen.[26]

Erreferentziak

Kanpo estekak