Izaskun Rekalde

Ekonomialaria eta euskaltzale usansolotarra

Izaskun Rekalde Abasolo (Usansolo, Bizkaia, 1977ko Ekainaren 27a2023ko ekainaren 14a) ekonomialaria, unibertsitateko irakaslea, Lanbide Heziketako irakaslea, ikertzailea eta euskaltzalea izan zen.[1] Pantailak Euskaraz mugimenduaren eta Binke aldizkariaren sortzaileetariko bat izateagatik zen ezaguna batez ere.[2]

Izaskun Rekalde

Bizitza
JaiotzaUsansolo1977ko ekainaren 27a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza2023ko ekainaren 14a (45 urte)
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaJon Landeta Rodriguez
Pilar Fernandez Ferrin
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea eta ekonomialaria
Enplegatzailea(k)Elorrieta Erreka Mari LHII
Euskal Herriko Unibertsitatea
Banco Bilbao Vizcaya Argentaria  (2003 -  2010)

Inguma: izaskun-rekalde-abasolo-00

Hiru seme-alabaren ama izanik 2021-2023 urteetan Dimako eskolako guraso elkartean parte hartu zuen.

Irakaslea eta ikertzailea

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatura bukatu ondoren 2003tik 2010era, BBVAn egin zuen lan, giza baliabideetako teknikari.[3]

EHUn irakaslea izan zen Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatean, eta Lanbide Heziketan ere Elorrieta Erreka Mari ikastetxean.[1][4][5] Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua zen, eta ekonomian eta Enpresa Zientzietan doktore titulua lortu zuen gero. ICF Coach Exekutiboa titulua zuen, eta 2017an bere doktorego-tesian titulu horren garrantzia aztertu zuen, zuzendari Jon Landeta Rodriguez eta Pilar Fernandez Ferrin zituela.

Tesiaren izenburua hau zen: "Zuzendaritza-prestakuntzarako tresna gisa coaching exekutiboaren baliotasun zientifiko eta sozialaren analisia".[6] Coaching exekutiboari buruzko ezagutza zientifikoarentzat erreferentziazko marko teoriko eta kontzeptuala eskaini zuten tituluaren eraginkortasuna baldintzatzen duten faktoreak zedarrituz eta zuzendaritza-garapenerako duen balioa ebaluatuz, haren funtzionamendua azaltzeko eraikitako eredu batetik abiatuta.[7][8]

Lan horri esker, Euskal Herriko Unibertsitateko Doktorego Sari Berezia jaso zuen 2019an.[9] Coaching-ean egin zuen behar hainbat urtez, baita irakaskuntzan eta bankuetan ere. 2003tik 2010era, BBVA bankuan egin zuen lan, giza baliabideetako teknikari. Lanbide heziketan eta Euskal Herriko Unibertsitatean aritu zen azkeneko urteetan irakasle lanetan.

Pantailak euskaraz

Pantailak Euskaraz mugimenduaren sortzaileetariko bat izan zen eta, geroago, bozeramailea izan zen 2021eko ekainaren 8tik. Talde eragileko partaidea eta Elkarteko lehendakaria zen.[2] Alex Aginagalderekin batera egiten zuen mugimenduaren bozeramaile lana.[10] Izan ere, bi-biak agertu dira, besteak beste, mugimenduaren bultzatzaile eta ordezkari lanetan.[11]

Pantailak Euskaraz telebistan eta askotariko ikusizko plataformetan euskarazko eskaintza handitzearen aldeko Euskal Herriko mugimendu bat da. 2021eko ekainean sortu zen, euskarak pantailetan bizi duen egoerarekin kezkaturik.[11]

Binke aldizkaria eta Arnas Dezagun

Galdakaon eta Usansolon euskaraz argitaratzen den Binke aldizkarietako sortzaileetariko bat izan zen eta batzordekide ere izan zen hedabidearen lehenengo sei urteetan.[2]

Arnas Dezagun ekinaldian ere parte hartu zuen. Rekaldek berak zera esan zuen Binke-n, otsaileko elkarrizketa batean: «Ikaragarri markatu nau ekimen horrek. Helburua da gure seme-alaben bitartez gure hizkuntza transmititzea, antena eta motor efektuari esker».[3]

Galdakao eta Usansoloko Binke aldizkarian, 46 urte beteko lituzkeen egunean hain zuzen ere, bere kuadrilako lagunek argitaratu dute Izaskun ondo definitzen duten hitzak, "lagunzurtz" gelditu direla adieraziz: [12]

Izaskunegaz akordetan garanean, berba bi datorkuz gogora: indarra eta kemena. Indarra, bizitzak ipinitako oztopoak indartsu gainditu ebazalako (...) Eta kemena, erronka barrieri aurre egiteko prest egon zalako beti (...).

Eta Rekalderen izaera gogoratzeko hitz gako hauek azaltzen dituzte: ametsa, euskara, libertatea eta laguna; horrexegatik "lagunzurtz" gelditu direla adierazi dute Binke Aldizkarian.

Sariak eta aintzatespenak

  • 2023: Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxean egindako ekitaldi nagusian Izaskun Rekalde usansolotar euskaltzalea gogoratu zuten.[13]
  • 2022: Pantailak Euskaraz mugimenduak Hau Pittu Hau Bilboko konpartsaren Euskara saria Bilboko Aste nagusian txosnetan.[3]
  • 2021: Pantailak Euskaraz mugimendua finalista izan zen Rikardo Arregi komunikazio sarian.[3]
  • 2021: Pantailak Euskaraz mugimenduak kanpainarik onenaren Argia saria jaso zuen.[14]
  • 2019: EHUko Doktorego Sari Berezia jaso zuen.[9]
Pantailak Euskaraz mugimenduari Hau Pittu hau konpartsak sari moduan emandako euskaldun makilarekin,

Erreferentziak

Kanpo estekak