Jacqueline Idiart

euskal militante feminista

Jacqueline Idiart (Amenduz, 1941) euskal militante feminista da. Ipar Euskal Herriko hainbat talde feministen sortzaile eta sustatzailea izan da.[1][2]

Jacqueline Idiart
Bizitza
JaiotzaAmendüze-Unaso, 1941 (82/83 urte)
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakaktibista eta irakaslea
KidetzaMouvement de libération des femmes

Biografia

Jacqueline Idiart baserritar familia batean sortu zen, zortzi senideen arteko seigarrena eta nesken artean gazteena izan zelarik. Gurasoak laborariak izanik, berak izan zen ikasketekin jarraitzeko aukera izan zuen bakarra, baita eskolaratu zen Amenduzeko lehendabiziko emakumea ere. Ahizpa baten laguntzari esker, bi urtez Donibane Lohizunen ikasketak egiteko aukera izan zuen eta gero Baionako Villa Pia lizeora. Biarritzen irakasle gisa aritu zen bere ikasketak Parisen jarraitzea erabaki zuen arte. Goi mailako teknologia ikasi zuen eta erremedio laborategi eta tinta fabrika batean lan egin zuen. 1970. hamarkadan Euskal Herriara itzuli zen, Hazparnen irakasle bezala aritu zelarik.[2]

Nik matematikak zergatik ikasi nahi nituen? Maite bainituen! Zergatik lanbide bat xerkatu nuen, nahiz eta ene lagun guztiek haien lana uzten zuten ezkondu eta gero? Nahi nuelako! Gogo hori familiatik heldu da, edo klasetik ere; betidanik banekien lana egin beharko nuela. (Jacqueline Idiart)[2]

1972an lagun talde batekin Elkar sortu zuen inguruko euskal kantarien ekoizpenak argitara emateko tresna gisa. 1989an 40 egunez atxilotu zuten etxean errefuxiatuak laguntzeagatik. [2]

Ekintzaile feminista

Parisen egon zenean, Idiartek 1970 aldera sorturiko Emakumeen Askapenerako Mugimenduak (MLF) abortuaren alde, bortxaketa eta emakumeen aurkako indarkeriaren kontra egiten zituen borrokak jarraitu zituen. Ipar Euskal Herrian zelarik. 1972an Baionan Emazteak iraultzan taldea sortu zutenetariko bat da. 1980. hamarkadaren hasiera arte egon en indarrean.

1975ean Hendaiaruntz egin genuen manifestaldiaz Eva Forest atxilotu zutelarik; manifestaldi bukaeran denak lurrean jarriak ginen, eta Maite Idirin zutitu zen Arestiren Nire aitaren etxea defendituko dut kantatuz Nire amaren etxea defendituko dut hitzak erranez. (Jacqueline Idiart)[2]

Geroztik, Idiart feminismoan etengabe aritutakoa da emazteen eskubideen alde hainbat taldetan militatzen, besteak beste, 1987an Euskal Herriko Emazteen Elkartea, errefuxiatuak, emakume errefuxiatu eta errefuxiatuen emazteak laguntzen zituztelarik.[2]

Orokorrean, emazteen bizimoldea aldatu da; emazteak geroz eta gehiago ikusten dira: bertsolariak, kazetariak, politikariak... Goi mailako ikasketetan ere anitz badira. Eskubideetan ere aldaketak izan dira, antisorgailuak edota abortua, adibidez; sexu harreman ukaitea segurtasunean egoera anitz aldatzen du, enetzat hori askatasun bat da. (Jacqueline Idiart)[2]

Erreferentziak

Kanpo estekak