James Watt

ingeniaria

James Watt (Greenock, Eskozia, 1736eko urtarrilaren 30agreg./urtarrilaren 19ajul. - Handsworth, Ingalaterra, 1819ko abuztuaren 25a) asmatzailea, ingeniari mekanikoa eta kimikaria izan zen. Thomas Newcomenen lurrun makina hobetuta, Watt lurrun makina sortu zuen 1776an; Watten lurrun makina funtsezkoa izan zen, Industria Iraultzak ekarriko zituen aldaketetarako, hala Britainia Handian bertan nola mundu zabalean.

James Watt

Bizitza
JaiotzaGreenock1736ko urtarrilaren 19a
Herrialdea Eskozia
BizilekuaGlasgow
HeriotzaHeathfield Hall (en) Itzuli1819ko abuztuaren 25a (83 urte)
Hobiratze lekuaSt Mary's Church (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza
Familia
AitaJames Watt
AmaAgnes Muirhead
Ezkontidea(k)Peggy Miller (en) Itzuli  (1763 -
Ann McGriigor (en) Itzuli  (1775 -
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HeziketaGlasgowko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakingeniaria, kimikaria, fisikaria, asmatzailea, ekintzailea, matematikaria eta teknikaria
Lantokia(k)Glasgow eta Birmingham
Enplegatzailea(k)Glasgowko Unibertsitatea
Jasotako sariak
InfluentziakThomas Newcomen
KidetzaRoyal Society
Frantziako Zientzien Akademia
Edinburgoko Errege-elkartea
Ilargi-elkartea

Find a Grave: 12953698 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Eskoziarra jaiotzez, Birmingham (Ingalaterra) izan zuen bizileku eta lantoki. Lunar Society elkarteko kidea izan zen. Berak idatzitako dokumentu asko Birmingham Central liburutegian daude.[1] Birmingham Central liburutegiaren kanpoaldean bere estatu propioa dauka. [2]

Txikitan, aitaren eraikuntza lantegian egin zuen lan. 19 urte zituela, tresna mekaniko asko egin zituen. Wattek gogoko zituen lurrun makinak; horregatik, lurrinaren ezaugarriak aztertzeari ekin zion: dentsitatearen, tenperaturaren eta presioaren arteko erlazioa, bereziki. Lurrun makinarako kondentsazio ganbera bat ere diseinatu zuen, lurrun galerak ekiditeko. Bere lehenengo patentea asmakuntza hori izan zen. Horrez gain, beste hobekuntza batzuk egin zizkion 1769an[3].

John Roebuck britainiar asmatzailearen kidea izan zen, eta Roebuckek finantzatu zituen Watten ikerkuntzak. 1775ean, lurrun makinak egiten hasi ziren, eta beste asmakizun batzuk garatu zituen; adibidez, mota askotako makinetarako aplikagarria zen motor bikoitza.[4]

Jon Wattek lurrun makina asmatu zuela esaten da, baina ez da horrela: lurrun makina hobetzeko asmakizun ugari egin zituen. Potentziaren unitateari bere izena jarri zaio, gerora elektrizitatearen potentzian ere erabili dena: watt unitatea, alegia.

1785, Watt Londresko Royal Societyko kide izendatu zuten; eta 1814an, Frantziako Zientzien Akademiakoa. 1806an, Glasgowko Unibertsitateak doctor honoris causa izendatu zuen. [5] 1819ko abuztuaren 19an, Heathfield Hall etxean hil zen, Handsworth hirian, Ingalaterran. [6]

Kronologia

  • 1736: Greenocken (Eskozia) jaio zen.
  • 1754: instrumentu matematikoen merkataritzako funtzionamendua ikasi zuen.
  • 1756-1763: Glasgowko Unibertsitateko instrumentu matematikoak sortu zituen.
  • 1763-1764: Thomas Newcomek sorturiko Newcomen makina konpondu zuen. Ordutik aurrera makina hori hobetzeko ideiak proposatu eta aplikatu zituen.
  • 1765-1770: Newcomen makinak egin zituen.
  • 1767: Forth and Clyde katea ikuskatu zuen.
  • 1774: Sohon negozio bat ireki zuen.
  • 1784: bere lurrun makina patentatu zuen.
  • 1800: Heathfield Hall etxera erretiratu zen, Birminghamdik hurbil.

Erreferentziak

Kanpo estekak