Javier Maroto

politikari espainiarra

Javier Ignacio Maroto Aranzabal (Gasteiz, 1972ko urtarrilaren 6a) Euskadiko Alderdi Popularreko politikaria da. Gasteizko alkatea izan zen 2011ko ekainaren 11tik 2015eko ekainaren 13 arte.

Javier Maroto

(2017)

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2016ko urriaren 18a - 2019ko maiatzaren 21a
Alfonso Alonso Aranegui
Barrutia: Araba
Hautetsia: 2016ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Eusko Legebiltzarkidea

2012ko azaroaren 20a - 2015eko ekainaren 30a - Javier Ruiz de Arbulo Cerio
Barrutia: Araba
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko X. legealdia

Eusko Legebiltzarkidea

2012ko azaroaren 20a - 2015eko ekainaren 30a
Barrutia: Araba

Gasteizko alkate

2011ko ekainaren 11 - 2015eko ekainaren 13a
Patxi Lazcoz - Gorka Urtaran

Gasteizko Udaleko zinegotzia

1999ko uztailaren 4a - 2016ko urriaren 17a
Bizitza
JaiotzaGasteiz1972ko urtarrilaren 6a (52 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Nafarroako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta ekonomialaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alderdi Popularra

Biografia

Gaztaroa

Ekonomia eta enpresa zientzietan lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatetik.

Ibilbide politikoa

Espainiako Alderdi Popularraren Nuevas Generaciones ("Belaunaldi Berriak") taldeko kidea izan zen gaztetan. 1999an PPk Gasteizko udalerako aurkeztu zuen hautagaitzan sartu zen eta, PPk hauteskundeak irabazi ondoren, urte horretatik 2007ra alkateorde izan zen. 2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan legebiltzarkidea izatea lortu zuen. 2011ko ekainaren 11n alkatetzan hasi zen, 2015eko ekainaren 13 arte.

2015eko ekaineko hauteskundeetan garaile atera zen berriro 2011ko emaitzak hobetuz, baina gainerako alderdiekin hitzarmenik lortu ezinik, EAJko Gorka Urtaran aukeratu zuten alkate, PSErekin ituna egin eta EH Bilduk Maroto kanporatzeko berariaz emandako babesari esker.[1] Ia berehala, 2015eko ekainaren 18an, Mariano Rajoyk, bere alderdiko presidenteak, Alderdi Popularreko sektoreko idazkariorde izendatu zuen. Honen ostean, Eusko Legebiltzarra utzi zuen baina Gasteizko Udalean zinegotzigoa mantendu zuen 2016ko urrira arte.[2]

2019ko apirilaren 28ko Espainiako Hauteskunde Orokorretako Arabako buru aurkeztu zen PP alderdian. Alderdi horrek eta Marotok Araban jokatzen zuten eserlekua EH Bilduko Ruiz de Pinedoren mesedetan galdu zuen, justu Marotok ezker abertzaleko kide hori kanpainan aurrez aurre larri iraindu ondoren.[3]

San Antonio kasuaren epaiketa

2016ko maiatzean, Estatuaren Kontuen Auzitegiak Maroto kondenatu zuen udalaren diruzaintzari kalte publikoa eragin ziolakoan: alkatetzak 7,6 milioi ordaindu zituen lokal baten 20 urteko alokairuaren truke, urtebete lehenago jabe onuradunak 2,6 milioiren truke erosi zuenean. Hala ere, Maroto eta Alonso PPko ordezkariek helegitea jarri zuten epaiaren kontra, eta Kontuen Epaitegiak, oraingoan (2016ko abendua), errugabe jo zituen, administrazioko eragileek erabakiak beren gogara hartzeko duten askatasuna ('diskrezionalitate administratiboa') onartuz.[4]

Immigrazioaren auzia

2014ko uztailean, Gasteizko alkatea zela, adierazi zuen "hirian dauden nazionalitate batzuek ez dute[la] lan egin edo integratzeko gogorik, eta diru-laguntzetatik bizi dira batez ere", eta 'eskandalutzat' jo zuen bereziki Euskal Autonomia Erkidegora heldutako magrebtarren eta marokoarren kasua. Are, gaineratu zuen desberdinak zirela latinoamerikarrak, "haien helburua hurrengo belaunaldia gu bezalakoa izatea baita".[5] Horregatik, kritika gogorrak jaso zituen beste alderdi, Ararteko eta SOS Arrazakeriarengandik, 'xenofobia' eta eskuin muturrera lerratzea leporatuta. Lanbidek diru-laguntzei buruz plazaratutako datuek Marotoren adierazpenak gezurtatu zituzten.[6]

Europara heldutako errefuxiatuen gaian ere izan du antzeko polemikarik: 2015eko irailean adierazi zuen Europara heldutako siriar iheslarien artean 'jihadista asko' daudela, geroago adierazpenok goxatu zituen arren, adieraziz "burokraziak eta estatistikak ezin dute[la] Europaren bihotza hil".[7]

Erreferentziak

Ikus, gainera