Jiří Weil

Jiří Weil (Praskolesy, Austria-Hungariako Inperioa, 1900eko abuztuaren 6a - Praga, Txekoslovakia, 1959ko abenduaren 13a) judu jatorriko idazle bat izan zen, Holokaustotik bizirik atera zena.

Jiří Weil
Bizitza
JaiotzaPraskolesy eta Praskolesy1900eko abuztuaren 6a
Herrialdea Txekoslovakia
 Austria-Hungariako Inperioa
Talde etnikoaJuduak
HeriotzaPraga1959ko abenduaren 13a (59 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Hezkuntza
HeziketaPragako Unibertsitate Karolina
Faculty of Arts, Charles University in Prague (en) Itzuli
Hezkuntza-mailadoctor of philosophy (en) Itzuli
Hizkuntzaktxekiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, itzultzailea, kazetaria, eleberrigilea, literatura-kritikaria eta editore-laguntzailea
Jasotako sariak
KidetzaDevětsil (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Txekoslovakiako Alderdi Komunista
IMDB: nm7855761 Edit the value on Wikidata

Devětsil artisten elkarte abangoardistako kide izan zen, bai eta eleberrigile, itzultzaile eta kazetari ere. 1921ean Gazte Komunistetan sartu zen eta laster bere liderretako bat izan zen. Sobietar Batasunera hainbat aldiz bidaiatu zuen eta errusiar autore batzuk txekierara itzuli zituen, Lenin barne. Mosku lan egin zuen Kominternentzat baina 1934an Asia Erdialdera erbesteratu eta alderdi komunistatik bota zuten Purga Stalinistetan. 1935ean Pragara itzuli zen eta 1937an Moskva-hranice (Mosku-muga) argitaratu zuen, sobietar purgak kontatzen zituena. Nazien okupazioan Pragako Judu Museoan lan egin zuen. 1942an Terezínen barneratua izateko deitua izan zen, baina bere heriotzaren itxura egin zuen eta gerra osoa ezkutuan pasa zuen. Gerra amaitzean bizitza kulturalera itzuli zen.

Bere bi eleberri aipagarrienak Život s hvězdou (Bizitza izar batekin) eta Na střeše je Mendelssohn (Mendelssohn teilatuan dago).

Lanak

  • Ruská revoluční literatura, 1924
  • Kulturní práce sovětského Ruska, 1924
  • Češi stavějí v zemi pětiletek, 1937
  • Moskva-hranice, 1937
  • Makanna, otec divů, 1946.
  • Barvy, 1946
  • Vzpomínky na Julia Fučíka, 1947
  • Life with a Star, 1949
  • Mír, 1949
  • Vězeň chillonský, 1957
  • Harfeník, 1958
  • Žalozpěv za 77 297 obětí, 1958
  • Na střeše je Mendelssohn, 1959
  • Hodina pravdy, hodina zkoušky, 1966
  • Moskva-Hranice, 1991
  • Dřevěná lžíce, 1992