Jorge Giménez

argitaratzaile eta itzultzailea

Jorge Giménez Bech (Irun, Gipuzkoa, 1956ko urtarrilaren 15a - ibidem, 2023ko abenduaren 20a), euskal idazle, itzultzaile eta argitaratzaile bat izan zen. Alberdania argitaletxearen sortzaileetako bat izan zen, Euskal Editoreen Elkarteko lehendakari eta itzulpen askoren egile, bereziki euskaratik gaztelaniara.

Jorge Giménez

Bizitza
JaiotzaIrun1956ko urtarrilaren 15a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaIrun2023ko abenduaren 20a (67 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
katalana
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta itzultzailea
KidetzaEuskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea
Euskadiko Ezkerra
Euskal Iraultzarako Alderdia

Jatorria eta familia

Jorge Giménez Irunen jaio zen, 1956ko urtarrilaren 15ean. Aita José Giménez Mayoral (1915-1982), guardia zibila zen, Katalunian jaioa. Ibilgailuen nazioarteko asegurua (edo «gutun berdea») ematen zuen bulegoan lan egindakoa, Irunen bertan.1982an, ETAk erail zuen, Behobian egindako atentatu batean.[1] Ama Celia Bech Vilaseca zuen, Katalunian jaioa. Jorgez gain, beste bi senide ziren, Joan Manuel eta Rosa Mari.

Mertxe Etxebesterekin ezkondu zen eta seme bakarra izan zuten, Oier. Hendaian (Lapurdi) zuten bizilekua.[2]

Biografia

Irungo Udaleko euskara zerbitzuko ardura ukan zuen ia hamar urtez, 1984tik 1993ra.[3] Ardura horren barruan, Plazara hiruhilekoaren kazetari lanetan aritu zen zazpi urtez, 1985eko maiatzetik aldizkariak azken zenbakia argitaratu zuen arte, 1992an.[4][5]

Hedabideetan zenbait kolaborazio egin ostean (Euskadi Irratia, Diario Vasco) eta Lur Hiztegi Entziklopedikoko erredaktore lana batzuk eginda, 1993ko irailetik abendura Euskal Telebistak plazaratutako «Zeuk erabaki» saioko aurkezle izan zen[6] eta Goenkale telesailerako elkarrizketagile (1994-1995).[7]

1993an, Alberdania argitaletxea sortu zuen, Inazio Mujika Iraola idazle eta editorearekin batera.[8]

1997an, Euskal Editoreen Elkarteko lehendakari izendatu zuten; kargu horretan jardun zuen hamalau urtez, 2013ra arte.[9][10]

2013-2017 bitarte, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzan ikerketa eta koordinaziorako zuzendari izan zen, Patxi Baztarrika sailburuorde zela (sailburua: Cristina Uriarte).[11]

Aldi berean, 2013tik 2017ra, Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Aholku Batzordeko idazkari izan zen. Garai hartakoak dira, besteak beste, Eta hemendik aurrera zer[12] euskarari buruzko hausnarketa estrategikoa, Euskararen Adierazle Sistemaren (EAS) sorrera eta VI. Inkesta Soziolinguistikoa.[13][14]

Jorge Giménez 2023ko abenduaren 20an hil zen Irunen, eritasun baten ondorioz, 67 urte zituela.[15]

Editore

Alberdania argitaletxea sortu zuten literatura sorkuntza bultzatzeko eta adin guztietarako kalitatezko literatura eskaintzeko xedez.[16] Lehen urte kementsu batzuen ostean, 2013ko krisi ekonomikoak eten bat egitera behartu zuen argitaletxea,[17] liburuen merkatutik guztiz desagertu ez bazen ere, 2016ra arte. Handik aitzina, 2017an Jorge Giménezek hartu zituen bere esku argitaletxearen editore eta zuzendari eginkizunak. 2018an, 615 titulu zituen argitaletxeak katalogoan.[8]

Idazle

Idazle gisa ezaguna ez bada ere, Bilboko Udalak ematen duen «Gabriel Aresti» ipuin lehiaketa[18] irabazi zuen Jorge Giménezek 1995ean, euskarazko atalean, «Trenaren zain» lanarekin.[19]

Itzultzaile

Zeregin profesionalen artean, itzulpengintzan nabarmendu zen batez ere Jorge Giménez, bereziki euskaratik gaztelaniara egindako literatura itzulpenengatik. Izan ere, Aingeru Epaltzaren, Hasier Etxeberriaren, Anjel Lertxundiren, Inazio Mujika Iraolaren, Garazi Goiaren, Jokin Muñozen, Joxean Sagastizabalen, Arantxa Iturberen eta Yurre Ugarteren lanak, besteak beste, itzuli zituen gaztelaniara. Literaturaz gain, Patxi Baztarrikaren entsegu bat itzuli zuen gaztelaniara.[20]

Egindako itzulpenen artean, besteak beste, nabarmentzen dira Letargo[21] (Bizia lo, Jokin Muñoz, 2005), Tiempo de cerezas[22] (Gerezi denbora, Inazio Mujika Iraola, 2006), ¡Ay, madre![23] (Ai, ama!, Arantxa Iturbe, 2006), Felicidad perfecta[24] (Zorion perfektua, Anjel Lertxundi, 2006), Línea de fuga[25] (Ihes betea, Anjel Lertxundi, 2007), Las últimas sombras[26] (Otto Pette, Anjel Lertxundi, 2007), eta Fuego de paja[27] (Lasto sua, Aingeru Epaltza, 2008).

1999an Anjel Lertxundi idazlearekin batera egindako elkarrizketa batean, Jorge Giménezek bere itzulpengintzaren oinarri eta ikuspegi batzuk azaldu zituen.[28] Besteak beste, hau adierazi zuen:

«Beraz, erlatibizatu ere egingo nituzke nik idazle/itzultzaile kategoria horiek. Nik —apaltasun osoz esango dut— uste dut itzultzailea badela nolabait ere egile, ez egile soil, baina azken finean bere itzulpena egiterakoan lehen ez dagoen pieza literario berri bat sortu behar du nahitaez. Era berean, idazlea ere itzultzaile da ezinbestean, batez ere bi hizkuntzatan aise idazteko gai den idazlea.»

39 urteko isiltasuna

Jorge Giménez Euskal Iraultzarako Alderdiaren, Euskadiko Ezkerraren[15] eta Euskal Ezkerraren[29] kide militante izan zen. 1982ko urriaren 9an, ETAk Jorgeren aita José Giménez Mayoral guardia zibileko kapitain erretiratua erail zuen tiroz, Behobian, autobusaren zain zegoela etxera itzultzeko.[1]

Aitaren erailketari buruz jendaurrean ordura arte inoiz mintzatu gabe, 2021eko azaroaren 2an[30] «Inoiz babestu behar ez zena» izenburuko gutun irekia argitaratu zuen hedabideetan.[31] Besteak beste, «aitaren hiltzaile» sentitzera iritsi zela aitortzen zuen eta barkamena eskatzen zien ETAren biktimei:

«(...) nik ere barkamena eskatu behar diet ETAren biktima guztiei. Ez dudalako exijitzen ahal zitzaidan kemenez ahotsa ozendu haien alde; ez dudalako behar bezain argi eta zintzoki hitza hartu indarkeria gauzatzen zutenek eta haren mistikatik edoskitzen zutenek eraikitako diskurtsoaren moralitaterik eza salatzeko.»

Era berean, aitortzen zuen bere gutunaren eragile nagusia izan zela ezker abertzaleak 2021eko urriaren 18an plazaratutako adierazpena.[32] Gutuna, orobat, sektore politiko horretako kideei zuzendua zegoen eta balioespen hau egiten zuen egileen asmoaz:

«Garbi ikusi dudalako ez dagoela zuen buru-bihotzetan doluaren aztarnarik. Istripu bati hobekiago lotzen zaion arrazoibidea erabili duzuelako—«ez zen inoiz gertatu behar»—, zuen benetako erantzukizuna zintzotasun autokritikoaz aitortu ordez —«ez genuen inoiz halakorik egin/bideratu/ erraztu/babestu behar»—.»

Geroago egindako elkarrizketa batean, aitortu zuen aitaren erailketak «errealitatetik kanporatu» zuela.[33]

2022ko maiatzaren 17an, Gogoan - Por una memoria digna elkarteak antolatuta, elkarrizketa bat eskaini zuen Donostian, Sabin Zubiri ekintzaile eta sindikalistaren galderei erantzunez, «Lo que nunca debimos amparar. El final de un silencio» izenburuaz.[34]

Itzulpenen zerrenda

Hauek dira Jorge Giménezek argitaratutako itzulpenak:

egileaurteaizenburuaitzulpen norabideajatorrizko tituluaISBN
Lertxundi, Anjel2023Capitán Fracasaeu–esKapitain FrakasaISBN 978-8491096719
Lertxundi, Anjel2022Sombras en el espejoeu–esItzuliz usu begiakISBN 978-8498687118
Lertxundi, Anjel2021Última funcióneu–esGilles de RaisISBN 978-8498686494
Ugarte, Yurre2021Fascinableeu–esLiluraberaISBN 978-8498686517
Lertxundi, Anjel2018Este muro de hieloeu–esHormaISBN 978-8491092827
Castro, Francisco2018Sinbad deitzen zidangl–euChamádeme SimbadISBN 978-8498684216
Muñoz, Jokin2014Letargoeu–esBizia loISBN 978-8476818343
Atxaga, Bernardo; Mujika Iraola, Inazio; Saizarbitoria, Ramon; Zaldua, Iban; Muñoz, Jokin; Rodriguez, Eider; Montoia, Xabier; Iturbe, Arantxa; Jaio, Karmele; Cano, Harkaitz; Apalategi, Ur; Aingeru, Epaltza; Gabilondo, Joseba2014Nuestras guerras: relatos sobre los conflictos vascos [Antología]eu–esdaturik ezISBN 978-8483812105
Lertxundi, Anjel2013El huésped de la nocheeu–esPiztiaren izenaISBN 978-8495589132
Lertxundi, Anjel2012Non omnis moriareu–es|enNon omnis moriarISBN 978-8461593828
Arroitajauregi, Jone2012Literatura infantil y juvenil vasca actual: Un catálogo = Contemporary Basque Literature for Children and Young People: A Catalogeu–es|enEgungo euskal haur eta gazte literatura: katalogo batISBN 978-8461623129
Lertxundi, Anjel2011Los trapos sucioseu–esEtxeko hautsaISBN 978-8498682915
Goia, Garazi2011Dos palabraseu–esBi hitzISBN 978-8498682748
Lertxundi, Anjel2010Vida y otras dudaseu–esEskarmentuaren paperakISBN 978-8498681925
Baztarrika, Patxi2010Babel o barbarieeu–esBabeli gorazarreISBN 978-8498680959
Lertxundi, Anjel2009Vete al infierno, cariñoeu–esZoaz infernura, laztanaISBN 978-8498680645
Muñoz, Jokin2008El camino de la ocaeu–esAntzararen bideaISBN 978-8498680454
Apaolaza, Uxue; Aristi, Pako; Borda, Itxaro; Cano, Harkaitz; Erro, Anjel; Jimenez, Edorta; Juaristi, Felipe; Landa, Mariasun; Lertxundi, Anjel; Rodriguez, Eider; Zaldua, Iban2008Leyendo: Once escritos literarios sobre la lectura [Antología]eu–esIrakurri: Hamaika idazki literario irakurtzeari buruz [Antologia]ISBN 978-8493596439
Atxaga, Bernardo; Cano, Harkaitz; Cillero, Javi; Garzia Garmendia, Juan; Iturbe, Arantxa; Lertxundi, Anjel; Linazasoro, Karlos; Lizarralde, Pello; Montoia, Xabier; Mujika Iraola, Inazio; Oñederra, Lourdes; Rozas, Itziar; Sarrionandia, Joseba; Zaldua, Iban2008Pintxos: nuevos cuentos vascos [Antología]eu–esAn anthology of Basque Short StoriesISBN 978-8467231601
Lertxundi, Anjel2007Línea de fugaeu–esIhes beteaISBN 978-8496643901
Muñoz, Jokin2007Sin vosotroseu–esJoan zareteneanISBN 978-8496643956
Epaltza, Aingeru2007Fuego de pajaeu–esLasto suaISBN 978-8496643925
Lertxundi, Anjel2006Felicidad perfectaeu–esZorion perfektuaISBN 978-8496643109
Iturbe, Arantxa2006¡Ay, madre!eu–esAi, ama!ISBN 978-8496643079
Mujika Iraola, Inazio2006Tiempo de cerezaseu–esGerezi denboraISBN 978-8496310643
Txiliku2006El tío Bin Floreneu–esOsaba Bin FlorenISBN 978-8467354881
Iturbe, Arantxa2005Ya ni siquiera es tardeeu–esLehenago zen beranduISBN 978-8496310513
Muñoz, Jokin2005Letargoeu–esBizia loISBN 978-8476818343
Atxaga, Bernardo; Cano, Harkaitz; Cillero, Javi; Garzia Garmendia, Juan; Iturbe, Arantxa; Lertxundi, Anjel; Linazasoro, Karlos; Lizarralde, Pello; Montoia, Xabier; Mujika Iraola, Inazio; Oñederra, Lourdes; Rozas, Itziar; Sarrionandia, Joseba; Zaldua, Iban2005Pintxos: nuevos cuentos vascos [Antología]eu–esAn anthology of Basque Short StoriesISBN 978-8496080560
Etxeberria Canales, Hasier2002Cinco escritores vascos: entrevistas de Hasier...eu–esBost idazleISBN 978-8495589576
Lertxundi, Anjel2001El huésped de la nocheeu–esPiztiaren izenaISBN 978-8476817902
Lertxundi, Anjel (2001)2001Los días de la ceraeu–esArgizariaren egunakISBN 978-8420442518
Lertxundi, Anjel2001Cuaderno de tierra firmeeu - esLehorreko koadernoaISBN 978-8420442204
Mitxelena, Koldo2001Koldo Mitxelena entre nosotroseu–esKoldo Mitxelena gure arteanISBN 978-8495589286
Iturbe, Arantxa; Mitxelena, Jokin2001Yo lo hago sentadoeu–esNik eserita egiten dut, eta zer?ISBN 978-8424660567
Lertxundi, Anjel1998Un final para Noraeu–esAzkenaz besteISBN 978-8420429946
Lertxundi, Anjel1996Las últimas sombraseu–esOtto PetteISBN 978-8496643345

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak