José Mari García

futbolari espainiarra

José María García Lafuente (Lardero, 1971ko otsailaren 10a), kirol José Mari deitua, errioxar futbolaria da, erdilari moduan aritu zena.[1] Espainiako selekzioko 19 eta 20 urte azpiko taldeetan aritu zen.

José Mari García
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosé María García Lafuente
JaiotzaLardero1971ko otsailaren 10a (53 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
TaldeakUrteakJG
Osasuna B1988 / 1992635
Osasuna1990 / 1995816
Bartzelona Futbol Kluba1994 / 1995150
Real Betis Balompié1995 / 1996230
Athletic1996 / 2000775
Club Deportivo Leganés2000 / 2001310
Burgos CF2001 / 2002322
Club de Futbol Reus Deportiu2002 / 200381
 
Posizio edo espezialitateaerdilari defendatzailea
Altuera1,80 metro

Biografia

Hamahiru urte zituenetik Osasunako harrobian aritu zen.[2] 18 urte besterik ez zituela, 1989ko maiatzean, Osasuna Brekin debutatu zuen. 1991ko urtarrilaren 20an Lehen Mailan debuta egin zuen gorritxoekin (Osasuna 3 - Betis 0). 1994/95 denboraldiaren erdian, Osasuna Bigarren Mailean zegoela, FC Barcelonak 150 miloi pezeten truke fitxatu zuen.[3] Talde katalanean 15 partida baino ez zituen jokatu eta, hiru urte gehiagoko kontratua zuen arren, Real Betisera joan zen sei denboraldirako sinatuz.[4]

Urtebete Andaluzian eman ondoren, Athletic Clubek abuztuaren amaieran talde andaluziarrarekin akordioa lortu zuen eta 250 milioi pezeta inguru ordaindu zituen erdilariarengatik.[5][6] Debutatu zuenean, garaipeneko gola lortu zuen Rayo Vallecanoren kontra.[7] Talde bizkaitarrean lau kanpaina igaro zituen (77 partida eta bost gol), baina bere parte-hartzea eskasa izan zen azken hiru denboraldietan.[2]

2000/01 denboraldian maila bat jaitsi zen, Bigarren Mailako CD Leganés taldera joan zelarik. Hurrengo denboraldian Burgos CF taldean jokatu zuen, hau ere zilarrezko mailan. Azkenik, 2002/03 denboraldian Reus Deportiuk fitxatu zuen, Bigarren B Mailako III. multzoan, denboraldi-aurrean lesio bat izan zuen eta sei hilabetez bajan egon zen. Denboraldi horren amaieran, bere futbolari ibilbideari amaiera ematea erabaki zuen.[8]

Ibilbidea

2015eko Maiatzak 31n eguneratua. Datu ofizialak.

TaldeaMailaDenboraldiaLigaKopaChampions LeagueUEFABesteakDenera
JPGJPGJPGJPGJPGJPG
Osasuna Promesas
2.B1988/8920--------20
2.B1989/90304--------304
2.B1990/91250--------250
2.B1991/9261--------61
Denera635--------635
Osasuna
1.1990/911010------20
1.1991/928000--10--90
1.1992/9320240------242
1.1993/9427131------302
2.1994/9514022------162
Denera703103--10--816
Barça
1.1994/951201020----150
Denera1201020----150
Betis
1.1995/9622000--10--230
Denera22000--10--230
Athletic
1.1996/9733230------362
1.1997/9813030--00--160
1.1998/991020020----122
1.1999/0012110------131
Denera685702000--775
Leganés
2.2000/0128030------310
Denera28030------310
Burgos CF
2.2001/0231210------322
Denera31210------322
Reus
2.B2002/0381--------81
Denera81--------81
Ibilbide osoan302162234020--33019

Erreferentziak

Kanpo estekak