Jose Maria Rementeria

bizkaitar apaiz, idazle, itzultzaile eta ohorezko euskaltzaina

Jose Maria Rementeria Ibarluzea (Etxebarria, Bizkaia, 1940ko apirilaren 23a - ibidem, 2023ko urriaren 3a) bizkaitar apaiz, euskaratzaile eta ohorezko euskaltzaina izan zen.[1]

Jose Maria Rementeria
Bizitza
JaiotzaEtxebarria1940ko apirilaren 23a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza2023ko urriaren 3a (83 urte)
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Pontifize Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakapaiza, idazlea, itzultzailea eta euskaltzain ohorezkoa

1961eko uztailaren 3an apaiztu zen Derioko apaiztegian.[2] Ondoren, Teologian eta Katekesian diplomatu zen Salamancako Pontifize-Unibertsitatean.[1]

Elizen Arteko Biblia egitasmoan itzultzaile-lanetan aritu zen. 2018ko apirilaren 27an Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain izendatu zuen.[1]

2023ko urriaren 3an hil zen bere jaioterrian, Etxebarrian, 83 urte zituela.[3]

Liburuak

  • Euskerazko dotrinak : kristau katekesia Trentoko Kontziliotik Vatikanoko II : kontziliora (1545-1962) (2018, Labayru Fundazioa)

Erreferentziak

Kanpo estekak