Julius Vogel

Julius Vogel (Londres, 1835eko otsailaren 24a - Molesey, Surrey, 1899ko martxoaren 12a) zeelandaberritar politikaria izan zen. Zeelanda Berriko lehen ministroa izan zen 1873tik 1875era eta 1876an.

Julius Vogel

Minister of Finance (en) Itzuli

1884ko abuztuaren 16a - 1887ko urriaren 8a
Harry Atkinson - Harry Atkinson
Minister of Finance (en) Itzuli

1876ko otsailaren 15a - 1876ko irailaren 1a
Harry Atkinson - Harry Atkinson

Zeelanda Berriko lehen ministroa

1876ko otsailaren 15a - 1876ko irailaren 1a
Daniel Pollen - Harry Atkinson

8. Zeelanda Berriko lehen ministroa

1873ko apirilaren 8a - 1875eko uztailaren 6a
William Fox - Daniel Pollen
Minister of Finance (en) Itzuli

1872ko urriaren 11 - 1875eko uztailaren 6a
Thomas Gillies - Harry Atkinson
11. Minister of Finance (en) Itzuli

1869ko ekainaren 28a - 1872ko irailaren 10a
William Fitzherbert (en) Itzuli - Thomas Gillies
Zeelanda Berriko Legebiltzarkidea


enbaxadore

Bizitza
JaiotzaLondres1835eko otsailaren 24a
Herrialdea Zeelanda Berria
HeriotzaSurrey1899ko martxoaren 12a (64 urte)
Hobiratze lekuaWillesden Jewish Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: bronkitisa
Hezkuntza
HeziketaUniversity College School (en) Itzuli
Royal School of Mines (en) Itzuli
Londresko Imperial College
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, kazetaria, diplomazialaria, idazlea, zientzia-fikzio idazlea eta eleberrigilea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa
Alderdi politikoa Erresuma Batuko Alderdi Kontserbadorea

Find a Grave: 6133659 Edit the value on Wikidata

Londresen jaioa, kimika eta metalurgia ikasi zituen. 1852an Victoriara emigratu zuen eta meatze-kanpamenduetako hainbat egunkariren editorea izan zen. Victoriako Parlamenturako hautaketan porrot egin ondoren, 1861ean Otagora emigratu zuen eta Otago Witnessen kazetari bezala lan egin zuen eta Otago Daily Times sortu zuen.

1862an Otagoko Kontseilu Probintzialean eserleku bat irabazi zuen eta 1866tik 1869ra gobernu probintzialeko presidente izan zen.

1863an Zeelanda Berriko Ordezkarien Ganberako kide hautatu zuten eta 1869an William Foxen gobernuan sartu zen.

1873tik 1875era eta 1876an lehen ministro izan zen, eta Zeelanda Berrian kargu hori bete zuen lehen judua. 1870eko obra publikoen proiektuagatik eta maoriekin adiskidetzeko politikaren arrakastagatik nabarmendu zen.

1889an zientzia-fikziozko eleberri bat argitaratu zuen, Anno Domini 2000, or, Woman's Destiny izenekoa. Bertan, etorkizun utopikoa aurreikusten da, non emakumeek erantzukizuneko karguak beteko dituzten.