Junichiro Koizumi
Junichiro Koizumi (japonieraz: 小泉 純一郎 Koizumi Junichiro , Yokosuka, 1942ko urtarrilaren 8a) japoniar politikaria da. Japoniako lehen ministroa izan zen 2001etik 2006ra.
Ekonomia ikasi zuen bere herrialdean eta Londresen, eta 1972an diputatu hautatu zuten lehen aldiz. Ondoren, Posta eta Komunikazio ministro eta Osasun eta Ongizate ministro izan zen.
Japoniako Alderdi Liberal Demokratikoko buru eta lehen ministro izan zen 2001 eta 2006 artean. Estatuaren zorra murrizteko eta posta-zerbitzua pribatizatzeko politika ekonomiko neoliberalak aplikatu zituen.
Erretiratu eta urte batzuetara, nuklearren aurkako jarrerak defendatu zituen.
🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaCarles PuigdemontGonzalo BoyePello OtxandianoBerezi:AzkenAldaketakMaria AntonietaMikel AnteroNerea KortajarenaEuskaraWikipediaTxikipedia:LaukiCastillo SuarezGalicia (L-51)Euskal HerriaIhes beteaEneko AnduezaSarpenBigarren Mundu GerraTxikipediaPaleolitoaMetalLaguntza:Wikipediari buruzCreative CommonsNagore AranburuTraineru estropadaPaulo AzpiazuHaurdunaldiImanol PradalesArrainketariakArotzaren eskuakApirilaren 17Laguntza:SarreraTaula periodikoaTxikipedia:IgelTxikipedia:PaleolitoaOihana EtxebarrietaEuskadi Ta Askatasuna