Iker Gimeno

Castro Urdialesko traineru patroia

Iker Gimeno Anglada (Castro Urdiales, 1981eko urtarrilaren 20a) traineru estropadetako patroia da. Kontxako Bandera eta TKE Liga bana eskuratu ditu besteak beste.

Iker Gimeno
Bizitza
JaiotzaCastro Urdiales1981eko urtarrilaren 20a (43 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarraunlaria

Kirol ibilbidea

Castro Urdialeskoa izanik herriko taldean hasi zen arraunean. 2001 urtean Espainiako Txapelketa jokatzeko aukera eman zion Jose Luis Kortak eta orduan lortu zuen bere aurreneko titulu handia. Urte horietan ordea patroi handiak fitxatu zituen Castrok (Asier Zurinaga, J.M. Lujanbio, Joseba Arbona...) eta Iker Gimeno bigarren taldeko patroia izan zen. 2005ean bihurtu zen La Marinera traineruko patroi ofiziala. Urterik onena 2008 eta batez ere 2009 denboraldietan izan zituen, Castro Urdialesek arraunean inoiz izan den tripulazio onenetakoa gidatu baitzuen.

2011n krisialdia iritsi zen Castrora eta ordutik hainbat taldetan aritu da Iker Gimeno.

Taldeak

TaldeaUrteak
Castro Urdiales1995-2001
Pedreña2002-2003
Castro Urdiales2004-2011
Santurtzi2012-2013
Astillero2013-2014
Zierbena2015-2016
Kaiku2017
Astillero2018
Deustu2019
Urdaibai2020-2021
Kaiku2022

Palmaresa