Karibeko Herbehereak

Karibeko Herbehereak edo BES uharteak (nederlanderaz Caribisch Nederland, papiamentoz Hulanda Karibe) udalerri berezi estatusa duten Herbehereetako Karibeko hiru uharteak dira. Estatus hori lortu zuten 2010eko urriaren 10ean Holandarren Antillak deuseztatu ondoren. Gertu dauden arren, Aruba eta Curaçao erresuma osatzaileak dira, eta ez dira Karibeko Herbehereen parte.

Herbehereen barruan daude, baina ez dira inongo probintziaren zati. Probintzia mailako zerbitzuak hiru udalerri berezi horien artean banatzen dituzte eta Karibeko Herbehereetako Bulego Nazionalak kudeatzen ditu. Bulego hortako zuzendaria da hiru udalerrietako gobernadorea.

Udalerri bereziak

BanderaHerri KidegoaUdalerriburuaAzalera
(km²)
Biztanleria
2010-1-1
Dentsitatea
(bizt/km²)
BonaireKralendijk28813,38946
San EustakioOranjestad212,886137
SabaThe Bottom131,737134

Ikus, gainera

Kanpo estekak