Khakasia

Khakasia[1] (errusieraz: Хака́сия) edo Khakasiako Errepublika (errusieraz: Респу́блика Хака́сияtranslit.: Respublika Khakasia; khakaseraz: Хакас Республиказы) erdialdeko Errusiako subjektu federal bat da, errepublika bat zehazki, Siberiako Barruti Federalean kokaturik dagoena. 61.900 km²ko eremua du eta 2010ean 532.403 biztanle zituen[2]. Hiriburua Abakan da.

Khakasia
 Errusia
Ereserkia
State Anthem of the Republic of Khakassia (en) Itzuli
Administrazioa
Izen ofizialaRepublic of Khakassia
Estatu burujabe Errusia
ISO 3166-2RU-KK
HiriburuaAbakan
Khakassiako Errepublikako BuruaValentin Konovalov (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak53°30′N 90°00′E / 53.5°N 90°E / 53.5; 90
Azalera61.569 km²
MugakideakKemerovo oblasta, Altaiko Errepublika, Tuva eta Krasnoiarsk kraia
Demografia
Biztanleria532.036 (2021eko urtarrilaren 1a)
−5.477 (2018)
Dentsitatea8,64 bizt/km²
Hizkuntza ofizialaerrusiera eta Khakasera
Ordu eremuaKrasnoiarskeko ordua eta Asia/Krasnoiarsk
Matrikula19
r-19.ru

Geografia

Khakasia Jenisei ibaiaren goiko arroan dago, Abakan ibaiadarraren arroan, Altai mendien iparraldean. Iparralde eta ekialdean Krasnoiarsk kraiarekin du muga, hego-ekialdean Tuvarekin, hego-mendebaldean Altaiko Errepublikarekin eta mendebaldean Kemerovo oblastarekin. Abakan haranaren hego-ekialdean dauden Mendebaldeko Saian mendien gailurra Karagosh (2.930 m) da; mendebalde eta ipar-mendebaldean dauden Abakan eta Kuznetsk Alatau mendilerroek, berriz, Verkhny Zub (2.178 m) dute punturik garaiena[3].

Lurralde lehorra da, kontinente barruko klima oso gogorra duena. Landaredia beheko lurretan estepakoa da eta goiko lurretan basoa gehienbat[4].

Hiri nagusiak Abakan, hiriburua, Abaza, Txernogorsk, Saianogorsk eta Sorsk dira[5].

Ekonomia

Abere hazkuntzaz gainera, meatzaritza (kobrea, molibdenoa eta burdina) eta elektrizitate produkzioa dira aberastasun iturriak[6].

Demografia

2010ean Khakasiak 532.403 biztanle zituen[2]; %81,7 errusiarrak ziren eta %12,1 khakasak, %1,1 germaniarrak, %1 ukrainarrak eta %0,6 tatariarrak. Erlijiorik hedatuena kristautasun ortodoxoa da (biztanleriaren %31,6 2012an[7]).

Talde
etnikoa
1926ko errolda1939ko errolda1959ko errolda1970ko errolda1979ko errolda1989ko errolda2002ko errolda2010ko errolda1
Kopurua%Kopurua%Kopurua%Kopurua%Kopurua%Kopurua%Kopurua%Kopurua%
Khakasak44.219%16,848.512%11,854.750%12,357.281%11,562.859%11,165.421%12,063.643%12,1
Errusiarrak41.390%46,6205.254%75,3314.455%76,5349.362%78,4395.953%79,4450.430%79,5438.395%80,3427.647%81,7
Germaniarrak46%0,1333%0,110.512%2,610.547%2,411.130%2,211.250%2,09.161%1,75.976%1,1
Ukrainiarrak836%0,97.788%2,914.630%3,69.480%2,110.398%2,113.223%2,38.360%1,55.039%1,0
Besteak2.381%2,713.556%5,022.938%5,621.685%4,923.622%4,729.099%5,424.735%4,521.409%4,1
1 8.689 pertsona datu base administratiboetan erregistratu ziren talde etnikoa adierazi gabe. Multzo horretako banaketa etnikoa adierazi zutenena bezalakoa zela jo da.[8]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Artikulu hau Errusiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.