Konstante fisiko

Konstante fisiko bat, zientzian, magnitude fisiko bat da, zenbakizko balio finkoa duena, eta ez da aldatzen denbora igaro ahala. Horrek kontrastea egiten du konstante matematikoekin, zenbaki horiek ez baitaude zuzenean inplikatuta magnitude fisikoen neurketan. Konstante fisikoak dimentsiogabeak izan daitezke, hau da, zenbakiak zentzu hertsian, baina gehienetan konstanteak, fisikan, dimentsio batzuei lotutako zenbaki gisa adierazten dira.

Konstante fisiko asko daude, eta ezagunenetako batzuk hauek dira: Plancken konstantea, grabitazio-konstantea eta Avogadroren konstantea (Avogadroren zenbakia izenaz ezagunagoa). Konstanteek forma asko hartzen dituzte: Plancken luzerak funtsezko distantzia fisiko bat adierazten du; hutseko argiaren abiadurak adierazten du unibertsoarekiko abiadura maximoa, eta α konstanteak, edo egitura meheko konstantea izanik, elektroien eta fotoien arteko elkarrekintzaren ezaugarri da, eta dimentsiogabea da.

Paul Adrien Maurice Dirac, 1937. urtean, zenbait konstantek denborarekin balioa gutxitu zezaketela pentsatu zuen lehenengo. Nolanahi ere, urteko aldakuntza-kotak oso txikiak dira: 10-5 egitura meheko konstanterako eta 10-11 grabitazio-konstanterako. Gaur egun arte ez dago behin betiko ondoriorik arlo horretan, horren inguruko frogak neurketen muga estatistikoen barruan baitaude.

Hauek dira konstante fisikoak:

IzenaIkurraBalioaJatorria
Konstante unibertsalak
Argiaren abiadura hutseanc≡ 299.792.458 m/sdefinizioz
Hutsaren iragazkortasunaμ0≡ 4π×10-7 kg·m/A²s² (o H/m)definizioz
Hutseko Permitibitateaε0= 1/35950207149·π F/m

χ8,85418781762039 10-12 A²s⁴/kg·m³

≡ 1/μ0c²
Hutseko berezko inpedantziaZ0= 119,9169832·π Ω

= 376,73031346177068 kg·m²/A²s³

≡ μ0c
Plancken konstantea= 6,62607015 x 10-34 kg·m²/s≡ 4/KJ²RK
Plancken masamp= 2,17645(16) × 10-8kg≡ (ℎc/2πG)1/2
Plancken luzeralp= 1,61624(12) × 10-35 m≡ (ℎG/2πc³)1/2
Plancken denboratp= 5,39121(40) × 10-44 s≡ (ℎG/2πc⁵)1/2
Plancken tenperaturaTp= 1,416785(71) × 1032 K≡ (ℎc⁵/2πGkB²)1/2
Elektromagnetismoa
Coulomben konstanteaκ= 8.987.551.787,3681764 N/F≡ 1/4πε0 = c² × 10-7 H/m
Elektroiren kargae= 1,602 176 634×10-19 C≡ 2/KJRK
Grabitazioa
Grabitazioaren konstante unibertsalaG≈ 6,671 91(99)×10-11 m³/kg·s²neurrietatik abiatuta
Grabitatearen azelerazioa itsasoaren mailang0≡ 9,806 65 m/s²konbentzioa
Konstante fisiko-kimikoak
Uraren puntu hirukoitzaren tenperaturaT0≡ 273,16 Kdefinició
Presio atmosferiko estandarraatm≡ 101.325 Paconvenció
Gas idealez osatutaR o R0≈ 8,314 462 618 153 24 J/mol= NAkB
Gas ideal baten bolumen molarra,p = 1 atm, θ = 0 °C



V0≈ 22,413 996(39) l/mol= Rθ/p
Avogadroren zenbakiaNA o L≈ 6,022 140 76×1023 mol-1definizioz
Masa atomikoaren unitateaamu o uma≈ 1,660 538 86(28)×10-27 kgoinarrizko egoeran dagoen 12C atomo baten masaren 1/12
Boltzmann konstanteak o kB≈ 1,380 649×10-23 J/K= R/NA
Stefan-Boltzmann konstanteaσ≈ 5,670 400(40)×10-8 W/m²K≡ 2π⁵kB⁴/15ℎ³c²
Wienen konstantea (Wienen legea)b o σw≈ 2,897 768 5(51)×10-3 K
Loschmidt-en konstanteaNL≈ 2,686 777 3(47)×1025 m-3NA/V0
Konstante atomikoak eta nuklearrak
Egitura meheko konstanteaα≈ 7,297 352 568(24)×10-3 ≈ 1/137,035 999 11(46)e²μ0c/2ℎ = μ0c/2RK
Rydberg-en konstanteaR≈ 1,097 373 156 852 5(73)×107 m-1meα²c/2ℎ ≡ α²/2λC
Hartree-ren energiaEH≈ 4,359 744 17(75)×10-18 J≡ 2Rℎc
Konduktantzia-quantumaG0≈ 7,748 091 733(26)×10-5 S≡ 2/RK
Fluxu magnetikoaren quantumaΦ0≈ 2,067 833 72(18)×10-15 Wb≡ 1/KJ
Bohr-ren erradioaa0≈ 5,291 772 108(18)×10-11 m≡ ℎ/2πmecα ≡ (λC/2π)/α
Compton-en uhin-luzera elektroirakoλC≈ 2,4263×10-12 m≡ ℎ/me c
Elektroiaren erradio klasikoa; Comptonen erradioare≈ 2,817 940 325(28)×10-15 me²/4πε0mec² ≡ (λC/2π)×α
Bohr-en magnetoiaμB≈ 9,274 009 49(80)×10-24 m²≡ KJℎ²/8πme
Magnetoi nuklearraμN≈ 5,050 783 43(43)×10-27 m²≡ KJℎ²/8πmp
Protoiaren masamp≈ 1,672 621 71(29)×10-27 kgneurtua
Neutroiaren masamn≈ 1,674 927 28(29)×10-27 kgneurtua
Elektroiaren masame≈ 9,109 382 6(16)×10-31 kgneurtua
Oharra: Parentesi arteko zenbakiak azken zifren ziurgabetasuna adierazten du. Adibidez: 6,673(10)×10-11 adierazpenak esan nahi du... 6,673×10-11 ± 0,010×10-11

Ikus, gainera

Kanpo estekak