Kupang

Kupang (indonesieraz: Kota Kupang) Indonesiako hego-ekialdeko hiria da, Ekialdeko Nusa Tenggara probintziako hiriburua, Timor uhartearen mendebaldean dagoena. 180 kilometro koadroko eremua du, eta 2015ean 450.000 biztanle zituen[1].

Kupang
city of Indonesia (en) Itzuli
Fitxategi:Ez
Administrazioa
Herrialdea Indonesia
ProbintziaEkialdeko Nusa Tenggara
Posta kodea85361
Geografia
Koordenatuak10°09′48″S 123°34′40″E / 10.1633°S 123.5778°E / -10.1633; 123.5778
Map
Azalera180,27 km²
Altuera62
MugakideakKupang (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria466.632 (2023)
Dentsitatea2.588,52 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1886ko apirilaren 23a
MatrikulaDH
http://www.kupangkota.go.id/

Probintziako hiriburua denez, garraiobidez ondo loturik dago inguruko uharteekin, eta administratiboki ere harreman handiak ditu haiekin. Portugaldarren eta herbeheretarren kolonizazio garaian, Kupangeko portua oso garrantzitsua izan zen; merkataritza-gune indartsua zegoen bertan. Oraindik ere ikus daitezke orduko aztarnak hirian.

Klima

Kupangek negu lehorreko sabanako klima du (Aw) Köppen klima sailkapenaren arabera.

    Datu klimatikoak (Kupang, 1961-1975)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C)35.034.435.636.135.634.435.036.737.238.338.336.7'
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)30.130.031.132.432.331.431.332.533.433.833.131.431.9
Batez besteko tenperatura (ºC)26.926.627.227.727.426.226.126.727.728.828.727.627.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)23.823.523.322.822.320.720.220.521.222.523.623.822.4
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C)21.120.020.617.217.815.615.615.616.718.320.021.1'
Pilatutako prezipitazioa (mm)38634723465301052217832321413
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm)18.115.513.25.02.51.20.80.30.31.36.914.779.8
Eguzki orduak1891952232672762762883043062882642053081
Hezetasuna (%)85868375706765636466738173.2
Iturria (1): Deutscher Wetterdienst[2]
Iturria (2): Danish Meteorological Institute[3]

Historia

XX. mendearen hasieran, Europa eta Asia lotzen zituzten hegazkinen ibilbideetan lur hartzeko eta erregai-hornidurarako gune nagusietako bat izan zen. Ekialdeko Timorko gatazkaren sasoian ere, leku erabakigarria izan zen.

Erreferentziak

Kanpo estekak