Kylian Mbappé

futbol jokalari profesionala

Kylian Sanmi Mbappé Lottin (Paris, 1998 abenduaren 20a), Kylian Mbappé edo soilik Mbappé bezala ezagunagoa, futbol jokalari profesionala da. Paris Saint-Germain FC taldean jokatzen du aurrelari bezala, Frantziako Ligako 1. mailan. Oso txikitatik interesa erakutsi zuen futbolarekiko. Jokalari ona zen bere driblinagatik, abiaduragatik, baloiaren kontrolagatik eta potentziagatik. Bere jokalari gustukoenak Ronaldo eta Zinedine Zidane eta Cristiano Ronaldo dira.[1]

Kylian Mbappé

(2019)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakKylian Mbappé Lottin
JaiotzaParisko 19. barrutia1998ko abenduaren 20a (25 urte)
Herrialdea Frantzia
 Kamerun
Lehen hizkuntzafrantsesa
Familia
AitaWilfrid Mbappé
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
TaldeakUrteakJG
AS Monaco2015 / 20184116
Paris Saint-Germain2017 / 20182713
Frantziako futbol selekzio nazionala2017 / 7746
Paris Saint-Germain2018 / 175159
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Kirol zenbakia7
10
Pisua73 kilogramo, 75 kilogramo
Altuera178 zentimetro
Jasotako sariak

kylianmbappe.com
IMDB: nm9072528 Facebook: kylianmbappeofficiel Twitter: KMbappe Instagram: k.mbappe Youtube: UCTiJGWJiDJYlMQYUchNrHkA FIFA: 389867 UEFA: 250076574 Edit the value on Wikidata

Transfermarkt, futboleko merkatuan espezializatutako orrialdearen arabera, 160 milioi euroko balioa du, munduko jokalari baliotsuena delarik.

Bizitza pertsonala

Wilfried Mbappé eta Fayza Mbappé-ren seme da, Kamerun eta Aljeriako jatorria du, baina familiak jatorri afrikarra badu ere, Mbappé futbolari frantziarra da.

Ibilbidea

2015eko abenduaren 2an debutatu zuen Mbappek. Frantziako lehenengo mailan. Monakoko hasiberri gazteena bihurtu zen 16 urterekin, Thierry Henryren marka gaindituz. 2016ko otsailean, bere lehen gola lortu zuen Troyesen aurka, eta partidua irabaztea lortu zuten (3-1). 17 urtere zituen orduan, eta honen ondorioz Monakoren historiako golegilerik gazteena bihurtu zen. Mbappék lehen hat-trick-a abenduaren 2016an lortu zuen. 1997tik Sonny Andersonen ondoren ez zegoen beste Monakoko jokalaririk hat-trick bat lortu zuenik denbora tarte horretan. Bihurtu zen Karim Benzemaren ondoren, UEFA Champions Leagueko golegile frantses gazteena izan zen.

Hainbat taldek adierazi zuten hura kontratatzeko interesa, eta ondoren, abuztuan Mbappéren lagapena ofizial egin zen, Paris Saint-Germain Football Clubera, 2017-18 sasoiaren amaieran 180 milioi euroko nahitaezko erosteko aukerarekin. Bere estreinaldian, PSGko kamisetarekin gol bat egin zuen FC Mentzren aurka. Denboraldi bikain bat egin eta gero, PSG-k falta zen dirua ordaindu zuen, eta Neymar eta Cavanirekin batera PSGren kamiseta defendatu zuen 2017tik.

2018ko urriaren 7an lau gol sartu zituen partida bakarrean, Olympique Lyonen aurka. Denboraldi hartan 30 gol sartu zituen, 1990ean Jean-Pierre Papinek lorturikoa berdinduz.

Frantziar selekzioarekin

Behe mailak

Frantziarekin bi mailatan izan da internazionala: azpi-17 eta azpi-19 mailetan, hain zuzen. Kylianek 2014ko irailean debutatu zuen selekzioarekin, Ukraniaren aurka. 2015ean ez zuen selekzioan parte hartu eta 2016an selekziora bueltatu zenean, azpi-19 kategorian, profesional gisa bere lehen minutuak izan zituen. Kategoria baino urte bat gutxiago zeukan orduan.

LehiaketaEmaitzaPartidakGolak
Europako azpi-19ko lehiaketa erronda (UEFA 2016)Klasifikatua32
Europako azpi-19ko lehiaketa( UEFA 2016)Irabazle55

Absolutua

2017ko martxoan, Frantziako selekzio handira joateko deitu zioten. Martxoaren 25an, 18 urterekin bakarrik debutatu egin zuen Frantziako selekzioarekin. Bigarren jokalari gazteena bihurtu zen Frantziako kamiseta babesten.

LehiaketaEmaitzaPartida(k)Gola(k)
2018ko Munduko TxapelketaIrabazle74
2020ko EurokopaJokatzeke

Estatistikak

Klubetan

2021eko maiatzaren 30ean eguneratua.
KlubaDenboraldiaLiganKopa

nazionala

Txapelketa internazionalaGuztira
Part.GolAsist.Part.GolAsist.Part.GolAsist.Part.GolAsist.
AS Mónaco2015-201741161211841162633018
PSG FC2017-107913028201436211717113261
Karrera osokoa1481074239281847271923416279

Selekzioa

SelekzioaUrteakGuztira
Part.Golak
Azpi-172014-201520
Azpi-192015-2017117
Absolutua2017-4216
Karrera osokoa5523

Lorpen indibidualak

2016-2017 denboraldiaren amaieran eguneratua.
LorpenakUrtea
Azpi-19 UEFA-ren txapelketako taldean zegoen.2016
Hilabeteko jokalaria Ligue 1-ean.2017
Urteko Taldean Ligue 1-ean.2017
Urteko jokalari gazten hoberena UNFP-ren ustez.2017
Txapeldun txapelketaren taldean.2017
Izendatua FIFA/FIFPro Worlda XI.2017
Golden Boy saria2017

Irabazitako tituluak

(2016-2017 denboraldiaren amaieran eguneratua.)

  1. 2016-2017 denboraldian Ligue 1 txapelketa irabazi zuen Monaco FC taldearekin.
  2. 2016-an txapeldun gelditu zen azpi-19 (Frantzia) taldearekin UEFA lehiaketan.

Erreferentziak

Kanpo estekak