Lakarra

Nafarroa Behereko udalerria


Lakarra Nafarroa Behereko erdialdeko udalerri bat da, Donibane Garaziko kantonamendukoa.

Lakarra
 Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Ikuspegi orokorra

Bandera


Armarria

Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Beherea
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaEuskal Mendialdea
Izen ofizialaLacarre
AuzapezaJean-Claude Ibargarai (2008-2014)
Posta kodea64220
INSEE kodea64297
Herritarralakartar
Kokapena
Koordenatuak43°11′25″N 1°09′51″W / 43.1903°N 1.1642°W / 43.1903; -1.1642
Map
Azalera4,40 km2
Garaiera194 – 595 metro
Distantzia8 km (Donibane Garazitik)
Demografia
Biztanleria172 (2018:  −1)
Dentsitatea38,18 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 11,32
Ugalkortasuna[1]‰ 49,27
Ekonomia
Jarduera[1]% 74,74 (2011)
Desberdintasuna[1]% 4,83 (2011)
Langabezia[1]% 6,65 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 85,04 (2010)
Erabilera% 65,7 (2011)

Geografia

Ingurune naturala

Lauribar ibaira isurtzen diren Arzubi eta Basagibeleko errekak udalerritik igarotzen dira. Baita Arzubiren ibaiadarrak diren Toska eta Idiondo errekak ere.

Udalerri mugakideak

Etxeak eta Auzoak

Historia

XII. mendean, Lakarrako baroierria, Nafarroako erresumaren menpekoa zen.[2]. Lakarra familiako kide bat, Bernard II.a (1186-1201), Baionako apezpikua izan zen eta hirugarren gurutzadan parte hartzeaz gain, bere elizbarrutiaren barnean, Lapurdi, Nafarroa Behereko hegoaldea, Gipuzkoa iparraldea (baita Donostia ere), Bortziriak, Baztan eta Lerin zeuden, apezpikuak hala eskatuta, Zelestino III.a aita santuak 1194. urtean zehaztu bezala.

Bigarren Mundu Gerran, herria alemaniarren administrazio zuzenpean geratu zen herritarrek hala eskatuta, ez baitzuten Donibane Garaziko azokatik at geratu nahi. Era berean, Lakarra inguruko mendiak, erresistentziarentzako pasabide izan ziren, administrazio alemaniarretik Vichyko Frantziara igarotzeko, eta alderantziz.

Ekonomia

Udalerriko ekonomiaren oinarria laborantza da.

Politika

Lakarrako alkateen zerrenda

Alkateen zerrenda
UrteakAlkateaAlderdia
1983 - 1989Jean Marie GachenD.V.D.
1989 - 1995Jean-Baptiste Ibargarai
1995 - 2001Jean-Baptiste Ibargarai
2001 - 2008Jean-Pierre Eihartz
2008 - 2014Jean-Claude Ibargarai

Demografia

Biztanleriaren bilakaera
179318001806182118311836184118461851
204196246240248301259278278
185618611866187218761881188618911896
274270216204198230196192182
190119061911192119261931193619461954
176183174168165173178158142
196219681975198219901999200920142020
141121118107118129---

Oharra: 2004ko biztanleria INSEEk emaniko behin-behineko datua da.

Garraiobideak

D933 departamentu-errepidea (133 errepide nazional zaharra) udalerritik igarotzen da.

Ondasun nabarmenak

San Martin eliza, ondoan hilerria duelarik

Lakartar ezagunak

Erreferentziak

Kanpo estekak


Artikulu hau Nafarroa Behereko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa