Eztabaida artxiboa


Remeneroa lankidearen galderak (10:36, 3 urtarrila 2023)

Iepa, egun on.Mila esker, nire amumari buruzko artikulu bat hobetzearren egin naz kide, izekogaz datu batzuk konfirmatu ondoren eguneratuko dot.Agur bero bat --Remeneroa (eztabaida) 10:36, 3 urtarrila 2023 (CET)

Remitbuber

Hola, Lainobeltz. Por favor, ¿podrías borrar Nicolás Atanes y Virus Matemático, como ya lo has hecho antes? Esas páginas no son otra cosa que autobombo del vándalo cross-wiki Remitbuber. Intenté etiquetarlas para borrado, pero ahora una IP insiste en retirar las plantillas. Gracias y saludos, —Hasley (eztabaida) 15:36, 7 urtarrila 2023 (CET)

@Hasley: Hecho. Gracias :) -Lainobeltz (eztabaida) 19:58, 7 urtarrila 2023 (CET)

Dpezquerra lankidearen galderak (20:25, 7 urtarrila 2023)

Kaixo, urte berri on! Azken egunetan lanean egon naiz eta ya lortu det aldaketa guztiak argitaratzea nere lankide orrian. Orain, nola egin dezaket egitazko artikulu bat bihurtzeko? Eta ez lortzekotan, lankide orrian egindakoak kontatzen du? --Dpezquerra (eztabaida) 20:25, 7 urtarrila 2023 (CET)

Aupa @Dpezquerra: jarraitu laguntza orri honetako bideoko azalpena orria sortzeko. Orria eduki gabe sortu dezakezu. Gero, zure proba orrian, emon "aldatu iturburu kodea" botoiari, hautatu dena (CTRL+A) eta kopiatu; Joan sortutako orrira, emon "aldatu iturburu kodea" botoiari eta itsatsi bertan edukia, eta emon "aldaketak argitaratu" botoiari. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 20:39, 7 urtarrila 2023 (CET)

Nola aldatu artikulu baten izenburua

Aupa, Lainobetz

Hanka sartze bat eduki dut eta ez dakit nola konpondu. Frantsesezko Blanche Lefebvre artikulua itzuli eta argitaratu egin dut. Argitaratu ostean, baina, konturatu naiz itzultzaileak izena aldatu dueta eta euskarazko artikuluaren izenburua Blanca Lefebvre jarri duela. Informazio bila ibili naiz, baina ez dut topatu eta ez dakit zelan jarri izenburu egokia (Blanche Lefebvre).

Eskerrik asko! Joseintx (eztabaida) 12:55, 12 urtarrila 2023 (CET)

Aupa @Joseintx: orriaren goaildean, aldatu eta hoiek dauden tokian, zabaldu eskuineko gehiago; aukeren hartean mugitu agertuko zaizu, klikatu bertan; agertzen den taulan, Blanca Lefebvre agertzen den tokian jarri izen egokia eta emon Aldatu orriaren izenburua botoiari. Arazoren bat baduzu esan lasai.
Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 15:17, 12 urtarrila 2023 (CET)
Eginda! Eskerrik asko.
Ez dakit mugimendua egindakoan agertzen diren kontuz ibiltzeko mezuak ulertu ditudan:
1) "ea orriak bere kategorietan dagokion ordenan agertzeko gako egokiak dituen"
-> bizialdia txantiloian ...|Lefebvre, Blanche}} agertzen da. (Hori galdetzen zuen?)
2) Ez dago izenburu zaharreko artikulurantz lotura duen orririk
3) Blanca Lefebvre ez zen argipen orri bat.
Uste dut dena ondo gelditu dela.
Eskerrik asko! Joseintx (eztabaida) 17:41, 12 urtarrila 2023 (CET)

Zirriborroa txantiloia

Kaixo: Yazilikaya artikulu berrian zirriborroa txantiloia kendu didazula ikusi dut. Zergatik? Zeintzuk dira irizpideak zirriborroa txantiloia jartzeko? --Suna no onna (eztabaida) 10:43, 30 urtarrila 2023 (CET)

Aupa @Suna no onna:: Zirriborroiei buruzko azalpenak hemen. Zirriborroa noiz den edo ez muga ez dago beti oso argi, aipatzen duzun artikuluan jada ez dela pentsatu dudalako kendu diot. Halere, oraindik zirriborro dela baderitzozu jarri lasai berriz txantiloia.
Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 11:56, 30 urtarrila 2023 (CET)

Laguntza eske

Gabon Lainobeltz,

Lotsa apur bat ere sentitzen diat hau idazterakoan. Nik betetzen ez diaten arlo baten, hiri denbora kentzearren, 2023ko otsailean.

Aurretik, 2021an, honako elkartrukea izan genuen:

Egun on @Lainobeltz:, Hainbatetan begiratu diat nola egin, baina ez nauk gai Infotaula sartzeko. Oraintxe editatu diat MiMi Aung-ena, eta ezin. George S.Kaufman-ekin bezala. Laguntza orrietan ez diat biderik aurkitzen. Bazegok "txuleta" errazen bat hori egiteko? Aldez aurretik mila esker, Iñazio Irizar. 11:40, 1 maiatza 2021 (CET.)

@Iñazio Irizar:: uste baino errazagoa da. Aldatu moduan zaudenean, sakatu "Txertatu" > "Txantiloia" eta, kasu honetan "Biografia infotaula automatikoa". Txertatu eta gorde. Ondoren, beste hizkuntzekin lotu behar duzu artikulua. Honetarako, jarraitu hemen dauden argibideak: Laguntza:Wikidata#Artikulu_bat_Wikidatarekin_nola_lotu.Ba gaur arratsaldean, eta atzo, saiatu nauk artikulu berrietan infotaula hori gehitzen artikuluari... Eta ezin.

Bazegok era sinple batean urratsak ematerik, banan banan? Hemen klikatu, gero hemen, gero hemen, etab... Laguntza arloetan eta wikidatan ez diat aurrerapen praktikorik lortu, denbora dexente begira egon arren.

Aldez aurretik mila esker, eta Oñatira hatorrenean, poteoa nire kontu.

Eskuminak,

Iñazio

Olaitturri (eztabaida) 22:38, 6 otsaila 2023 (CET)


Aupa @Iñazio Irizar: Nola editatzen duzu: ikusizko editurearekin (Aldatu klikatuz zabaltzen dena) ala wikitestu editorearekin (Aldatu iturburu kodea klikatuz zabaltzen dena)?
Gabon @Lainobeltz. Mila esker erantzunagatik. Beti ikusizko editorearekin aritu izan nauk, Aldatu klikatuz. Olaitturri (eztabaida) 23:17, 8 otsaila 2023 (CET)
Aupa @Iñazio Irizar:
  • infotaula automatikoak jartzeko: jarri kurtsorea artikuluaren hasieran ; zabaldu txertatu menua eta aukeratu txantiloia; agertzen zaizun kutxan (template search jartzen duena) Biografia infotaula automatikoa idatzi. Txertatu botoia agertuko zaizu, sakatu hor, eta txantiloia jarrita dago (ez ahaztu aldaketak argitaratzea).
  • Adibide hau biografientzat da; zerrenda honetan beste infotaula automatiko batzuk aurkituko dituzu. Hauek erabiltzeko aurreko pausu berdinak jarraitu behar dituzu, Biografia infotaula automatikoa jarri ordez kasuan behar duzun txantiloiaren izena jarrita.
  • Infotaula automatikoek wikidatatik hartzen dituzte datuak. Honetarako gauza baldintza bi bete behar dira: 1) datuok wikidatan egotea; 2) artikulua wikidatako elementu horri lotuta egotea (artikulua Content translationekin itzulita sortzen baduzu automatikoki lotzen da wikidata elementura). Begiratu Laguntza:Wikidata, eta saiatu egiten. Arazoak aurkitzen badituzu, galdetu lasai.
Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 17:33, 9 otsaila 2023 (CET)
Gabon Lainobeltz,
Mila esker berriro, hire laguntza guztiagatik.
Saiatu nauk... eta kale.
Ez haut berriro endredatuko.
Oñati edo Arantzazura bahator egunen baten, Joxe Anjel eta nire aldetik, bazkaltzera gonbidatuta hago.
Eskuminak, Iñazio Olaitturri (eztabaida) 22:51, 10 otsaila 2023 (CET)

Biografiak: artikuluak ordenatzeko irizpideak.

Kaixo, Lainobeltz

"Marguerite Durand (feminista)" aritikululua itzuli berri dut (badago laster itzuliko dudan "Marguerite Durand (hizkuntzalaria)" artikulua, horregatik parentesiak).

Iturburu kodean honela idatzi dut ordenatzeko irizpidea: "...|Durand (feminista), Marguerite}}. Ondo dago?

Esango didazu.

Eskerrik asko. Joseintx (eztabaida) 22:08, 10 otsaila 2023 (CET)


Aupa @Joseintx: {{bizialdia}} txantiloian parentesi artekoa kenduta jarriko nuke nik, egin dut aldaketa. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 22:18, 10 otsaila 2023 (CET)
Eskerrik asko! 85.85.2.8 09:49, 11 otsaila 2023 (CET)

Erreferentzia bat ohar baten barruan?

Aupa, Lainobeltz

Jeanne Chauvin biografia itzuli dut frantsesetik. Bertan erreferentzia bat agertzen da ohar baten barruan (4.a). Horretarako, "Note" txantiloiaren barruan <ref> bat sartu dute: "et la première FrançaiseTxantiloi:Note à soutenir son doctorat"

Lehenengo, saiatu naiz "oh" taldeko erreferentzia baten barruan erreferentzia bat sartzen, baina errore eman dit. Suposatzen dut ezin dela.

Gero, aproba egin dut "Oharra" txantiloiarekin, baina frantsesezko "Note"-rekin ez dauka zerikusirik.

Azkenean, artikuluan nahiko txapuzero utzi dut dena, bata bestearen ondoren jarri ditut: [oh1][4]. Txukunago egin liteke?

Esango didazu.

Gero arte eta eskerrik asko.

Joseintx (eztabaida) 22:01, 17 otsaila 2023 (CET)

Aupa @Joseintx: ondo dago. Azken atalen antolaketa apur bat moldatu dut gure ohiko banaketara. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 11:33, 18 otsaila 2023 (CET)
Eskerrik asko! Joseintx (eztabaida) 16:35, 18 otsaila 2023 (CET)

Francisco Urdiñolaren inguruan

Egun on, Lainobeltz. Joxemari Iturrioz naiz, Urdinolaren artikulua idatzi zuena. Egia esan, ez naiz batere trebea teknologia munduan eta gauza askotarako arreba baten laguntza behar izaten dut. Kontua da denbora gutxian berri dezente izan ditugula Urdinolaren gainean eta aldaketa batzuk egin nahi nituela artikuluan. Izan ere, alde batetik Urdiñolaren arrebaren ondorengo zuzen-zuzena den Guillermo Elizondo ezagutu dugu eta informazio berria eman digu. Bestetik Plaza Lazarragako artxiboan ere Urdinolaren jauregiaren planoa eta abar aurkitu genuen, eta azkenik jauregiaren ordez altxa zuten Landetxe etxea joan den urtean bota zuten eta orain Landetxe izenenko kultur gune bat eraiki dute bertan.

Aldaketak egiteko, baina, ez nuen pasahitza gogoratzen eta zuzenean egin nituen. Dena dela asteburu honetan arrebak lortu dit beste pasahitz bat eta espero dut mezu hau ondo iristea. Ikusi nuen aldaketa batzuk onartu zenituztela, baina azkenekoak ez. Ez dakit zein den arrazoia; izan ere, azken zuzenketa horietan ez dago aldaketa nabarmenik. Hasieran ezabatu nituen errepikatuta dauden herrien izenak, armarriaren atalean akats ortografiko pare bat eta orokorrean esaldien ordena aldatu nuen, testua ulergarriagoa egiteko.

Egia da presaka aritzen garenean denok egiten ditugula akatsak, baina espero dut arazorik ez badago, behintzat, desegin zenituzten aldaketa horiek onartzea. Bestalde, 2017an beste wikilari batek Urdinolaren biografia erantsi zuen infotaula delakoan. Bertan (hizkuntzak: gaztelania) idatzi zuen. Mesedez jarri ezazue euskara eta gaztelania, Urdinola 22 urte arte Oiartzunen bizitu baitzen eta derrigorrez jakin behar zuen euskara. Gainera, lehengusu bat zuen herrian, Joanes Larrunbide, antzerkiak euskaraz idazten zituena.

Eta azken kontu bat. Erderazko artikuluan ere aldaketa txiki batzuk egin zituzten eta Infotaula hori ere erantsi zuten. Bertan "Nazionalitatea: espainiarra" idatzi zuten. Benetan, erregutzen zaituztet gauza bera idaztea zuek ere eta banderatxoa ezabatzea, Urdiñolaren garaian ez zen esistitzen eta. Iturrioz (eztabaida) 11:38, 20 martxoa 2023 (CET)

Aupa @Iturrioz: Urdinola diozunean suposatzen dut Francisco Urdiñola artikuluari buruz ari zarela (hemen aldaketen historia). Azken aldaketak neuk desegin nituen bai. Tamalez bandalismo ugari jasten dugu euskarazko wikipedian, eta erregistratu gabeko IP batetik zetozen aldaketa horiek, ezin nituen egiaztatu, eta bandalismotzat hartu nituen. Nahi baduzu, otsailaren 24an zegoen egoeran utzi dezaket artikulua. Beste aukera bat oraingo besrtsioarekin jarraitu eta hortik hasita zuk zeuk behar dena aldatu/gehitzea da. Esango didazu.
Onena aldaketak erregistratuta egitea da, horrela badakigu nork egin dituen aldaketak, bandalismoa ote den susmorik gabe.
Hizkuntzei buruz, infotaulako datuak wikidatatik hartzen dira (hauxe Urdiñolaren wikidata elementua). Gehitu dut euskara.
Gaztelerazko artikuluari buruz, gaztelerazko wikipedian baraien arauak dituzte, guk geureak ditugun bezala. Eska dezakezu "espainiar nazionalitate" hori ez jartzea, baina susmoa daukat denbora galdu eta ez duzula ezer lortuko.
Beste edozein zalantza galdetu lasai. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 13:06, 20 martxoa 2023 (CET)
Mila esker egindako aldaketengatik, Lainobetz. Eta aipatu nizkizun aldaketatxo horiek neronek egingo ditut aurreraxeago, erregistratuta gera daitezen. Hurren arte. 88.10.138.45 12:54, 22 martxoa 2023 (CET)
Kaixo, Lainobeltz. Ez nituen aldaketak egin nahi ordenagailu berria erosi arte, ordenagailuaren zenbakia grabatua geratzen baita. Eta ordenagailu zaharra oso gaizki zebilenez, nahiago nuen berriarekin egin. Baina, egia esan, aukeratzea kostatu egin zitzaidan eta gero jaiegunak direla eta, uste baino denbora gehiago pasa da jaso arte. Dena dela, azkenean uste dut txukunagoa geratu dela artikulua.
Hurren arte. Iturrioz (eztabaida) 18:43, 15 apirila 2023 (CEST)

Tengo una pregunta

Hola amigo, necesito tu ayuda, ya que me estoy dando cuenta de que eres un usuario experimentado y que mencionaste que para cambios use la página de discusión, lo bueno es que yo como IP puse en la pagina de discusion de Pais Vasco (la comunidad autónoma de España) que estaba sugiriendo una edición, que en la seccion de idioma oficial pongan el vasco arriba y el español abajo (Vi que en la página Galicia estaba así), ahí mencione que el vasco es el idioma "regional", por lo que debería ir primero, pero ya que soy un usuario me estoy dando cuenta que la mayoria de las partes de la plantilla tablero de información de la comunidad autónoma de España estaba autogenerada, o sea que no podía editar cosas que estaban en vista previa, tales como el idioma oficial, no lo puedo cambiar, solo yendome a otro sitio asociado a Wikipedia tal vez pueda, tu sabes cómo se hace? Lo puedes hacer o yo lo hago?

Aquí dejo la parte de la discusión:

Eztabaida:Euskal_Autonomia_Erkidegoa#Hizkuntz_atalean,_jarri_lehen_euskara_gaztelaniaren_ordez Pablo Morales 2007 (eztabaida) 23:29, 28 martxoa 2023 (CEST)

@Pablo Morales 2007: Lehenik eta behin, hau euskarazko wikipedia da, eztabaidak euskaraz egiten ditugu.
Aipatzen dituzun aldaketak orri askori egiten die eragina, eta lehenik eta behin eztabaidatu egin behar dira,
Txokoan sinatu gabe egin duzun proposamenak ez badu erantzunik jaso,sinatu gabe dagoelako izan daiteke, edo ez duelako interesik sortu, edo batek daki...
Kontuan izan euskarazko wikipedia euskara hitz egiten dugunon wikipedia dela, eta hortaz euskarak lehentasuna duela.
Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 12:29, 29 martxoa 2023 (CEST)
Ez jauna, hori ez litzateke zehatz-mehatz kontua izango, nire aldaketa gehienak atzera bota dituzunean konturatu nintzen esperientziadun erabiltzailea zarela eta zurekin hitz egin nahi nuen zer aldatu nahiko nukeen Euskal Herriko orrialdean, zeren eta Lehen euskara joan beharko litzateke eskualde horretako eskualdeko hizkuntza delako gora eta gaztelania beherago, eta nik onartzen dut, hala da, adibidez, Wikipedian ingelesez. Badaezpada, beste aldaketak beste baterako utziko ditut. Esango al zenidake nola egin nezakeen automatikoki sortutako aldaketa hori edo egin dezakezun? Pablo Morales 2007 (eztabaida) 15:58, 29 martxoa 2023 (CEST)
Aldaketa hori wikidatan egin beharko litzake, eta euskarazko wikipediari ez ezik infotaula automatikoak erabiltzen dituzten wikipedia guztiei eragingo lieke. Esperientziak esaten didanez, nago produkzioaren aurkako edizio gerra baten sartuko ginatekeela. Horrelako aldaketak eztabaidatu beharrekoak dira, eta aldatu aurretik adostasun bat lortu. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 16:42, 29 martxoa 2023 (CEST)

Zarichchia

Hello! I have a great request to translate the articles about two settlement of the Ivano-Frankivsk Oblasts, namely the village of Zarichchia. I will be very grateful if you do! I am turning to you, because I see that you previously participated in the editing of settlements of Ukraine. JimSeUa (eztabaida) 00:53, 30 martxoa 2023 (CEST)

Cirtodebi lankidearen galderak (00:14, 18 apirila 2023)

¿Como hago una biografia? --Cirtodebi (eztabaida) 00:14, 18 apirila 2023 (CEST)

Ayuda

Hola, perdona que te moleste. Quería pedirte si por favor podrías revisar este artículo. Estoy seguro de que tiene errores, pero necesito que alguien con mayor conocimiento de euskera lo revise. --Caro de Segeda (eztabaida) 11:09, 11 maiatza 2023 (CEST)

Hola,

No se a quien tengo que escribirle para esto, pero el usuario Ignacio456 está boicoteando artículos de Wikipedia. En el articulo del municipio de Idiazabal (en castellano) cambió el nombre del pueblo a Paletolandia:

https://es.wikipedia.org/w/index.php?title=Idiaz%C3%A1bal_(Guip%C3%BAzcoa)&oldid=150767840

Y a pesar de que se ha vuelto a restablecer los cambios sus ataques son reiterados, poniendo ahora que el alcalde de dicha localidad es de Vox (cuando no lo es) o poniendo a personajes ilustres del municipio a Santiago Abascal (cuando ni siquiera es de ahí). ¿No le puede bloquear alguien?

Muchas gracias. Rebsgr (eztabaida) 21:38, 17 maiatza 2023 (CEST)

Joseintx: Zein da itzultzen ari naizen artikuluaren bertsioa?

Egunon, Lainobeltz

Azken astean Françoise Seligmann-en biografia itzultzen ari naiz. Egun batetik bestera, hasieran ez zegoen mezua agertu zait: bertsio zahar baten itzulpena egiten ari naiz. Bi aukera ematen dizkit aplikazioak: segi dezaket, baina bertsio zeharretik gaur egunekora aldaketa handiak egon daitezke, edo bertsio berria itzultzen hasi, eta orduan orain arte itzulitakoa galduko nuke. Kontua da ez dakidala zein den itzultzen ari naizen artikuluaren bertsioa.

Beraz, galdera bi:

1) Nola jakin zein den itzultzen ari naizen artikuluaren bertsioa?

2) Behin dakidala, nola jarri bertsio zaharra eta gaur egunekoa elkarren ondoan, aldaketak nabarmenduta, konparatu ahal izateko?

Zuk erantzun bitartean, bertsio zaharra itzultzen segituko dut.

Eskerrik asko! Joseintx (eztabaida) 12:49, 18 maiatza 2023 (CEST)

Aupa @Joseintx: Euskaraz ez dago Françoise_Seligmann artikulurik, beraz ulertzen dut bertsio arteko "gatazka" hori Content translationen bertan gertatu zaizula. Azken aldian ez dut Content Translation erabili, ez dakit zein bertsio erabiltzen ari zaren non jartzen duen.
Ikusten dudanez frantsezko artikuluan ez da aldaketa handirik egon azken aldian. Nire gomendioa, kasu honetan, diozun bezala bertsio zaharrarekin jarraitzea, eta hori argitaratzea.
Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 13:01, 18 maiatza 2023 (CEST)
Eskerrik asko! Joseintx (eztabaida) 13:17, 18 maiatza 2023 (CEST)

Please block

Reason: Vandalism, sorry for not knowing your language. Yahya (eztabaida) 11:45, 23 maiatza 2023 (CEST)

@Yahya: Done. Thank you :) -Lainobeltz (eztabaida) 11:51, 23 maiatza 2023 (CEST)
See also Contribs/212.81.197.238. Yahya (eztabaida) 12:11, 23 maiatza 2023 (CEST)

Vandalism report

I cannot find where is vandalism report place, so I came here, active admin's user page. And I am also sorry that I cannot speak Basque language. LR0725 (eztabaida) 20:35, 27 maiatza 2023 (CEST)

@LR0725: IPs blocked. Thank you :) -Lainobeltz (eztabaida) 20:39, 27 maiatza 2023 (CEST)
Eskerrik asko! (Is this right? Thanks!) LR0725 (eztabaida) 20:41, 27 maiatza 2023 (CEST)
@LR0725: Yes :) -Lainobeltz (eztabaida) 20:43, 27 maiatza 2023 (CEST)

Esker ematea

Kaixo! Eskerrik asko Hrotsvitharen artikuluaren berrikuspenagatik, berria naiz eta ez ditut oraindik xehetasun tekniko asko kontrolatzen. Ez nekien horri azpian ageri zen erreferentzia errorea nola kendu. Nola egin duzun azaltzerik bai? Horrela zer egin jakingo dut hurrengoetarako. Esker mila! ErdiArokoFrera (eztabaida) 11:37, 28 maiatza 2023 (CEST)

Aupa @ErdiArokoFrera: erroreak zioena (''Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/> tag was found'') erreferentzia bat oh taldekoa bezala markatu dela, baina ez dela esan talde hori non aurkeztu. Agian itzultzaile automatikoak sortu du erreferentzia hori.
Errenferentzia atalaz gain oharrentzako atala sortzen dugunean, atal horretara doazenak markatzeko era da (ikus Laguntza:Erreferentziak#Oharrak eta erreferentziak banatu). Nik egin nuena oharrentzako atala sortu (== Oharrak == iturburu kodean) eta bertan ezarri oh taldeko erreferentzia-formatuko-oharrak ({{erreferentzia_zerrenda|taldea=oh|}} iturburu kodean).
Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 14:58, 29 maiatza 2023 (CEST)
Eskerrik asko! Ikusten nuen akatsa aipuaren txantilioiarekin zela, baina ez nekien erreferentzia talde berria eginez konpontzen zela. Mila esker, orain esango nuke nahiko txukun geratu dela artikulua. Hurren arte!
ErdiArokoFrera (eztabaida) 21:47, 29 maiatza 2023 (CEST)

Vandalism report

Special:Contributions/212.55.4.16

This IP is doing consistent vandalism. Thank you :)

+) For next time, can I know place where I can report vandalism at euwiki? LR0725 (eztabaida) 10:35, 29 maiatza 2023 (CEST)

@LR0725: We have no spefific place for vandalism report. May be the best place is Wikipedia:Txokoa, which is the equivalent of en:Wikipedia:Community portal. I will propose to create an specific place. Thank you :) -Lainobeltz (eztabaida) 13:07, 29 maiatza 2023 (CEST)
Thanks so much! LR0725 (eztabaida) 13:24, 29 maiatza 2023 (CEST)

Nola aldatu izena Biografia infotaula automatikoa-n.

Egunon, Lainobetz!

Danielle Michel-Chich artikulua hasi naiz itzultzen. "Orria itzuli" aplikazioak artikuluaren izenburua eta Biografia infotaulako izena itzuli ditu (Danielle Michel-Chich --> Danielle Miguel Chich). Izenburua zuzendu dut, baina ez dakit zelan zuzendu Biografia infotaulako izena, txantiloiaren dokumentazioak ez du horren gaineko azalpenik ematen (bakarrik aipatzen ditu irudia, nazionalitatea, jaiotze- eta heriotz-datak eta nazionalitatea).

Esango didazu. Eskerrik asko!

Joseintx (eztabaida) 14:03, 21 ekaina 2023 (CEST)

@Joseintx: wikidata elementuko etiketan Danielle Michel-Chich jarri dut. Zergatik Danielle Miguel Chich? hizkuntza guztietan Danielle Michel-Chich jartzen du.
Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 14:32, 21 ekaina 2023 (CEST)
Horixe nahi nuen: Michel-Chich agertzea. Itzultzaileak Miguel Chich ematen zuen eta ez nekien zelan aldatu. Orain ondo agertzen da. Eskerrik asko! Joseintx (eztabaida) 18:14, 21 ekaina 2023 (CEST)

Ayuda con la página que he creado.

Hola Lainobetz,

Tengo mis dudas, he creado la página de un sitio que conozco, básicamente he sido lo más objetivo posible e intentado no ser promocional, usando de referencia escuelas como EQZE, ECAM o ESCAC, hay algo que deba cambiar? no se como poner referencias. Un cordial saludo

Kaixo Lainobetz,

Nire zalantzak ditut, ezagutzen dudan gune baten orria sortu dut, funtsean ahalik eta objektiboena izan naiz eta ez promozionatzen saiatu naiz, erreferentzia gisa EQZE, ECAM edo ESCAC bezalako eskolak erabiliz, ba al dago zerbait izan beharko litzatekeen aldatu? Ez dakit nola jarri erreferentziak. agur bero bat Teilachu1982 (eztabaida) 17:48, 27 ekaina 2023 (CEST)

Segurtasun pertsonala Wikipedian

Kaixo. Andoni Lubaki kazetariak segurtasun arazo larriak izan ditzake bere benetako izena bere sarreran agertzen bada. Eskatu dit arren hilabete batzuetarako bere benetako izena kentzea. Nola kendu daiteke? Ikusi dut Bojan-ek kendu zuela bere garaian (segurtasun arazo baten aurrean egon zelako orduan ere) baina ordu gutxiren barruan berriro jarri zenuela. Egingo zenuke mesede hilabete batzuetarako Kentzearena? Biziki eskertuko lizuke. Idatziozu Andoniri bere webgunetik eta jarriko da bera zurekin kontaktuan Dena ongi argitzeko. Mila esker. 88.14.105.233 17:41, 29 uztaila 2023 (CEST)

Kaixo erabiltzaile anonimoa. Andoni Lubakiren izen abizenak hemen, hemen eta hemen aurkitu daitezke google bilaketa azkar baten, beraz ez dut ikusten hemen ezabatzeak zer eragin izan dezakeen. Toki hoietaik ezabatu eta web bilatzailearekin aurkitzea zailago balitz, orduan bai, gurekin kontaktuan jar daiteke datu hoiek ezabatu ditzagun, Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 21:58, 29 uztaila 2023 (CEST)
Aupa @Ibaiertz: Wikipedia entziklopedia bat da, ez pertsona batetik berari buruzko artikuluan nahi duena jartzeko/kentzeko tokia. Aurreko erantzunean esan dudan bezala, Lubakiren izen abizenak publikoak dira, eta erraz aurkitu daitezke interneten. Beraz informazio hori berreskuratu egin dut. Wikipediak, bere arauei jarraituz, beste iturri bartzuetako informazioa jasotzen du. Lubakik datu horiek interneten ez agertzea nahi badu, aipatutako iturri horietatik hasi beharko luke, bestela hemen ezabatzea alperrikoa eta wikipediaren arauen kontrakoa da. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 21:37, 30 uztaila 2023 (CEST)

Invitation to Rejoin the Healthcare Translation Task Force

You have been a medical translators within Wikipedia. We have recently relaunched our efforts and invite you to join the new process. Let me know if you have questions. Best Doc James (talk · contribs · email) 12:34, 6 August 2023 (UTC)

'Infotaula automatikoa' txantiloian argazkia nola txertatu

Aupa, Lainobeltz!

Etta Federn artikulua ari naiz itzultzen. Biografia infotaula automatikoan ez zait argazkirik agertu, baina inglesezko artikuluan hau dagoela ikusi dut: Etta Federn in Barcelona, 1934.png. Orduan iturburu kodean hau idatzi dut:

{}Biografia infotaula automatikoa|irudia = ''Etta Federn in Barcelona, 1934.png'' |irudi oina = ''Etta Federn Bartzelonan, 1934''}}

Baina oraingoan ere argazkia ez da agertu. Esteka bat agertzen da, eta klikatzen dudanean, wikipediak argazkia commonsera igoteko eskatzen dit. Hor galdu naiz: commonsen ez dago. Ingelesezko wikipedian artikulu batean agertzen da: File:Etta Federn in Barcelona, 1934.png.

Ahal duzunean (oporretatik bueltan!!) sartuko duzu, mesedez? Aurrerago azalduko didazu zelan egin.

Eskerrik asko, eta oso ondo pasa! Joseintx (eztabaida) 20:08, 12 abuztua 2023 (CEST)

Aupa @Joseintx: Argazki hori ezin dugu erabili, fair use lizentzia duelako. Ingelesezko Wikipedian erabiltzen dituzte lizentzia hori duten irudiak, baina euskarazkoan ez ditugu erabiltzen. Beste argazkiren bat aukeratu behar... Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 20:17, 12 abuztua 2023 (CEST)
Eskerrik asko! Joseintx (eztabaida) 13:00, 13 abuztua 2023 (CEST)

Hedabideak

Hedabide artikuluarekin lanean ari nintzela gatazka oharra agertu zait, eta azken lanaren partea desagertu egin zait,

hori berreskuratzerik badago? Joxan (eztabaida) 20:05, 20 abuztua 2023 (CEST)

@Joxan Garaialde: orrien historiatik ezin berreskuratu. Edizio gatazka agertzerakoan aukeratu behar da zer mantendu/aldatu. Barka eragozpenak. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 20:20, 20 abuztua 2023 (CEST)

Ixiar garcia lankidearen galderak (12:44, 29 abuztua 2023)

kaixoaspaldi dut gogoa Wikipedian faltan botatzen ditudan edukiak igotzeko. Jakin nahiko nuke ea zer egin behar dudan eta nola. mila esker --Ixiar garcia (eztabaida) 12:44, 29 abuztua 2023 (CEST)

Aupa @Ixiar garcia: Ongi etorri Euskarazko Wikipediara.
Hasteko, laguntza orria begiratu. Bertan estekak dituzu Wikipediako Bost_euskarriak, gure politikak, eta gure estilo gida ezagutzeko.
Bideotutorial eta bideopilula batzuk ere badaude bertan, lagungarri aurkituko dituzu.
Begiratu baita ere Ikusizko_Editorearen laguntza orria, eta, kodeekin lan egitera ohituta bazaude, Wikitestu tutoriala (azken hau saltatu dezakezu kodeekin ez bazara eroso sentitzen).
Azkenik, sortu nahi duzun artikuluaren gai bereko beste artikulu batzuk nola egin diren begiratu dezakezu, gidatzat erabiltzeko.
Saiatu, eta bidean zalantza edo trabak aurkitzen badituzu, galdetu lasai. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 13:49, 29 abuztua 2023 (CEST)

Lankide izena aldatzea.

Egunon, zelan gabiz?

Lankide batek {{u|404 akatsa}}k, bere ezizena aldatu dau ta eztot pentsaten egokixena danik ez eta izen hau merezi dabenik. Bihargiña ta arduratsua da baiña emoten dau beheak jota dagola ta berak ein dau kanbixua. Ez daitz zer ein bidan kasu hauetan ta iñoz halakorik pasa ete dan geure euskerazko wikipedidxan baia pentsa dot lehenengo ezizenera bueltatia; "Mapatxea" eukan ezizena.

Hauxen da zuhurrena ta merezi dabena. Neure partetik bere lankide orriko kontu negargarrixak atzera botako dodaz.


Ezizena kanbixateko zeuk dekozu hori eitxeko poteria ta neure laguntasuna. Zeuk pentsa. Ondo izan. Oraina (eztabaida) 17:52, 29 abuztua 2023 (CEST)

Aupa @Oraina: Nik ezin deutsot aldaketa hori egin (ikus Wikipedia:Lankideen izenak, aldaketa hori burokratek) bakarrik egin al dabe. Horrez gain, izen aldaketa berak eskatuta egin da, eta, normalean, berriro aldatzeko berak eskatu beharko leuke. Agian, 404 akatsa HTTP 404 errorearekin nahasgarria izan al dala eta, aldatzea eskatu ahal deutsogu.
@404 akatsa: zer deritzozu? Altxa animo hori, denok poztuko gara. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 18:23, 29 abuztua 2023 (CEST)
Testuinguru pixka bat emateagatik, izena aldatu du nik aipatu niolako Elia.eus izena nahasgarri suerta zitekeela. Lehenago Mapatxea izena erabili du, baina ez diot arazo berezik ikusten 404 akatsa izenari. Theklan (eztabaida) 18:28, 29 abuztua 2023 (CEST)
Eskerrik asko, baina dagoen bezala utzi nahiko nuke. 404 akatsa (eztabaida) 18:30, 29 abuztua 2023 (CEST)

Borrar página

Buenas tardes: Me gustaría eliminar una página sobre mí de la cual es administrador. No sé como contactarte por privado. ¿Sería posible? Gracias Udazkena (eztabaida) 18:11, 1 iraila 2023 (CEST)

Artikulu baten bi hizkuntzen bertsioak lotu barik

Aupa, Lainobeltz!

Frantsesezko Évelyne Safir Lavalette biografia euskarara itzuli dut (Eveline Safir Lavalette). Sartzen bazara, ikusiko duzu beste hizkuntzetako bertsiorik ez dagoela, baina, googlen ibilita, ikusi dut ingelesez badagoela: Eveline Safir Lavalette.

Ez dakit zelan lotu daitezkeen. Suposatzen dut wikidatan, behealdean dagoen hizkuntzen koadroan, zerbait egin beharko dela, baina ez du hanka sartu nahi. Egin ezazu zeuk konponketa, mesedez, eta aurrerago azalduko didazu zelan egiten den.

Eskerrik asko eta ondo segi!

@Joseintx Joseintx (eztabaida) 18:06, 22 Iraila 2023 (CEST)

Egina wikidata elementua bikoiztuta zegoen, batu ditut. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 18:24, 22 Iraila 2023 (CEST)
Eskerrik asko! 81.9.211.131 17:27, 27 Iraila 2023 (CEST)

Borrar página

Hola de nuevo: Le escribí hace unos días para que eliminara una página sobre mi de la que es administrador. Me gustaría poder contactar contigo en privado, para solucionarlo cuanto antes.


Gracias Udazkena (eztabaida) 23:33, 25 Iraila 2023 (CEST)

Aupa @Udazkena
Norberak nahi izatea ez da nahikoa norberari buruzko artukulua ezabatzeko. Arrazoi sendoak badituzu hemen esan ditzazkezu. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 23:38, 25 Iraila 2023 (CEST)

Política de topónimos en Wikipedia en Euskera

Kaixo! He visto que ha revertido mi edición en Tutera, en la cual añadía el topónimo en castellano y oficial. Entiendo que el nombre del artículo este en euskera como es natural, pero no comprendo que no se indique entre paréntesis el nombre oficial, que en este caso es en castellano. Cómo pasa en Wikipedia en español dónde se sigue esa política con numerosos municipios euskaldunes.

Dicho esta opinión personal, me gustaría conocer la política siguen en Wikipedia en euskera con los topónimos para ceñirme a ella, de ahora en adelante.

Aldez aurretik eskerrak emanez, agur.


Taurëendil (eztabaida) 22:59, 26 Iraila 2023 (CEST)

Aupa @Taurëendil: Hemen Euskarari buruzko politika orokorra, bertan beste politika batzuetarako estekak aurkituko dituzu. Gaztelerazko izena txertatu dezakezu, baina toki egokian egin, parentesi artean dagoena eta dagokion oharra erdibitu gabe. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 23:07, 26 Iraila 2023 (CEST)
Eskerrik asko! Taurëendil (eztabaida) 23:41, 26 Iraila 2023 (CEST)

Borrar página

(No me deja responderte a tu último comentario y, por ese motivo abro una nueva conversación.)


El motivo es que no quiero aparecer en Wikipedia, por eso te pido que borres la página (en la que también se exponen datos erroneos sobre mi) y a ser posible, de una forma privada. No quiero estat expuesta.


Gracias Udazkena (eztabaida) 13:35, 27 Iraila 2023 (CEST)

Elimina mi página

Te pido encarecidamente que elimines la página de Wikipedia sobre mi persona. Que dejes de bloquearme y respetes mis derechos. Estás cometiendo un delito, y no puedes obligar a NADIE a lo que no desea ni te permite. Como te he dicho ya en otras ocasiones, no quiero estar en Wikipedia, y mucho menos en tus manos, ni en las de nadie. De mi imagen me encargo yo, y de ella soy dueña yo.

O procedes a hacerlo de forma cordial, o tomaré las medidas pertinentes.


Repito, estás cometiendo un delito.


Buenas noches Udazkena (eztabaida) 01:09, 3 Urria 2023 (CEST)

Aupa @Udazkena: Lehenik eta behin, ez dakit nor zaren. Estibalitz Jalón orriaren edukia hutsitu duzu, eta berreskuratu egin dut. Estibalitz zu zeu bazina ere, pertsona ezaguna izanik (Googlen Estibalitz Jalón bilatuta 54.200 emaitza ematen ditu) ez da arrazoi nahikoa artikulua ezabatzeko. Edukiren bat gaizki badago edo egiaztagarria ez dela baderitzozu, eztabaida orrian jar dezakezu. Pertsona ezagun bati buruzko artikulua Wikipedia Entziklopedia Askean idaztea ez da delitua. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 17:41, 3 Urria 2023 (CEST)
He hablado ya con tu compañero Galder Gonzalez Larrañaga. Yo no soy una persona relevante, y aunque lo fuera, no estoy obligada a estar donde no quiero. Existen los derechos digitales. Udazkena (eztabaida) 17:57, 3 Urria 2023 (CEST)

Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea

Kaixo Lainobeltz, zer moduz? Aizu, ezin dut nik aldatu izen hori jada birzuzenketa bat delako, eta adminek bakarrik egin bide dezakezue hori. Jartzerik goiko hori artikulu nagusiaren izenburutzat? Berriaren eta EHUko izendegiaren araberako hautua. Eskerrik asko aurrez -Iñaki LL (eztabaida) 15:07, 17 urria 2023 (CEST)

@Iñaki LL: Egina Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 15:10, 17 urria 2023 (CEST)
Perfekt! Mila esker, Lainobeltz -Iñaki LL (eztabaida) 15:13, 17 urria 2023 (CEST)

Nola editatu "Biografia Infotaula Automatikoa" txantiloia?

Aupa, Lainobeltz!

Fadila Saâdaneren biografiaren itzulpena egin berri dut. Infotaula automatikoan, "Jarduerak" atalean, bere bizitzarekin zerikusirik izan ez zuen "ingelesa" kontzeptua agertzen da. Ez dakit zelan kendu. Bihar, bilerara bazatoz, azalduko didazu zelan egin. Bestela, zuk zeuk kendu zenezake?

Eskerrik asko! Joseintx (eztabaida) 12:37, 19 urria 2023 (CEST)

@Joseintx: Egina -Lainobeltz (eztabaida) 14:36, 19 urria 2023 (CEST)
Eskerrik asko! Joseintx (eztabaida) 10:55, 20 urria 2023 (CEST)

Nola aldatu dezaket artikuluaren izena?

Kaixo,


Jakin nahiko nuke artikuluen izenak aldatzea posible bada. Informazio okerra ematen duen artikulu bat aldatzen ari naiz, eta titulua ere txarto dago.


Eskerrik asko! 88.15.112.76 18:50, 29 urria 2023 (CET)

Neu izan naiz saioa hasi barik Tommyttu (eztabaida) 18:51, 29 urria 2023 (CET)
Aupa @Tommyttu: artikuluaren izena aldatzeko eskuineko tresna-barrako mugitu aukera erabiltzen da. Aukera hau izateko aurretik wikipedian edizio kopuru bat eginda egotea beharrezko da (ez dut gogoratzen kopuru zehatza), ez baduzu edizio kopuru hori egin ez zaizu agertuko, kasu horretan aldaketa eskatu egin beharko duzu.
Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 19:05, 29 urria 2023 (CET)
Eskerrik asko! Ez dut betetzen kopuru hori, artikulu zehatz hori aldatzeko bakarrik sartu baitnaiz Wikipedian. Aldaketa nola eskatu dezaket? Zuk egin dezakezu?
Ondo izan Tommyttu (eztabaida) 19:19, 29 urria 2023 (CET)
@Tommyttu: zein da aldaketa? -Lainobeltz (eztabaida) 19:20, 29 urria 2023 (CET)
Titulutik "baseliza" kendu behar da, gaur egun ezbaita baseliza bat Tommyttu (eztabaida) 17:51, 30 urria 2023 (CET)
@Tommyttu: bai, baina zein artikulutan? -Lainobeltz (eztabaida) 23:03, 30 urria 2023 (CET)

Errakuntza heriotza urtean

Gabon Lainobeltz,


Duela gutxi ikusi dut Paulina Urkiola pertsonaren profilean edizioak egin dituzula eta argitu nahi nizuke bere heriotza urtea gaizki dagoela, bere biloba naiz. Ez zen 2005ean hil, 2008an baizik. Besterik gabe hau aldatzea eskatu nahi nizuke ez naizelako Wikipedian ondo moldatzen. Mila esker! 88.14.237.92 23:21, 6 azaroa 2023 (CET)

Aupa 88.14.237.92: Erreferentzia bi aurkitu ditut (hau eta hau) 2005 diotenak, bat ere ez ordea 2008 dioenik. Egiaztagarritasuna zaintze aldera, ba al duzu 2008 dioen erreferentziarik?

-Lainobeltz (eztabaida) 13:17, 7 azaroa 2023 (CET)

Kaixo! Eskelaren bila nabil egun hauetan Leitzako Udalari deituz, Interneten ageri ez baita. Hala ere, bere hilobiaren argazki pertsonala dut non bere hiltze-data ageri den, hain zuzen ere, 2009ko urtarrilaren 31an. Beraz, 86 urterekin hil zen. Argazki hau esteka baten bidez erakutsiko dizut: argazkia https://photos.app.goo.gl/7gEV7RytHf1ZQxKJA . Espero dut nahikoa izatea, bere informazioa zuzen egotea nahi nuke. Mila esker. 88.14.237.92 23:41, 8 azaroa 2023 (CET)
Aupa 88.14.237.92: Era egokia, argazki horren egilea bazara edo argazkiaren egilearen baimena baduzu, irudia Commons-era igotzea da (horretarako Igoera Laguntzailea erabil dezakezu). Ezbada horrela, zuk zeuk argazki bat atera eta igo dezakezu. Horrela, edozeinek egiaztatu dezake hori dela urte egokia, gorago aipatutako erreferentzia oker bien aldean.
Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 11:49, 9 azaroa 2023 (CET)

Mikelgs lankidearen galderak (07:52, 8 azaroa 2023)

Kaixo, email bat iritsi zait esanez zu zarela nire mentore berria. Aurrekoarekin ez neukan harremanik. Egia esan, laguntza pixka bat eskertuko nuke.

Wikimediara argazkiren bat igo nahi dut baina modu egokian egin nahi nuke, Wikipedian orri bat sortu nahi dut baina lehen aldia litzateke niretzat...

Pixka bat perfekzionista naiz eta neure burua blokeatzen dut gai honekin, gaizki egiteko beldurragatik. Emailez hitz egin dezakegu?

Egun ona izan!

Mikel --Mikelgs (eztabaida) 07:52, 8 azaroa 2023 (CET)


Aupa @Mikelgs: Laguntza orrietan nahiko errekurtso aurkituko dituzu.Bertan dauden bideoak lagungarri aurkituko dituzu. Begiratu baita Estilo_gida, eta irudiei dagokienez, Wikipedia:Politikak/Irudien_erabilera eta Laguntza:Irudiak nola igo.
Aprobak egiteko edo artikulu bat argitaratu aurretik lantzen joateko proba orria erabil dezakezu. Begiratu baita antzerako gaia duten beste artikulu batuzk nola dauden eginda, eta, behin artikulua argitaratuta, hurrengo egunean edo bi egunera, begiratu zuzenketarik jaso duen.
Proba orria beldur barik erabil dezakezu, eta ikusiko duzu gauzak txukun egitea ez dela oso zaila. Probatu, eta zerbaitekin blokeatzen bazara, esan.
Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 09:51, 8 azaroa 2023 (CET)
Mila esker!! Orain badakit nondik jo eta non galdetu!!! Ez naiz wikilari aktibo bihurtuko, seguru, ze denborarik ez dut izaten honetarako. Baina gauza batzuk bai egin nahi ditut. Eskerrik asko berriz ere. Mikelgs (eztabaida) 14:55, 8 azaroa 2023 (CET)

Mesede eske "Espezieen jatorriaz" artikulurako

Egun on Lainobeltz,

Infotaula desagertu duk (?). Eta ez zekiat nola jarri berriro. Laguntzerik bai?

Mila esker aldez aurretik, Iñazio

.

Olaitturri (eztabaida) 11:19, 17 azaroa 2023 (CET)

@Iñazio Irizar: Egina Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 11:48, 17 azaroa 2023 (CET)
Egun on Lainobeltz,
Eskerrik asko infotaula berria jartzeagatik. Eta barkatu berriro idazten badiat. Baina, posible duk lehen zegoen infotaula bera berreskuratzea?
Lehen zegoena ingelesez, frantsesez eta gaztelaniaz dagoena duk. Laburragoa eta liburua erakusten duena.
Bueno, posible bazaik, eta egoki ikusten baduk, mila esker aldez aurretik,
Iñazio. Olaitturri (eztabaida) 10:28, 18 azaroa 2023 (CET)
Aupa @Iñazio Irizar: Posible da lehengo eskuzko infotaula jartzea, ni neu automatikoak jartzearen aldekoa banaiz ere. Izan ere, automatikoek wikidatatik hartzen dituzte datuak, eta bertan egiten diren zuzenketa/eguneratze/datu gehitzeak zuzenean infotaulan agertuko dira, artikulua editatu behar izan gabe. Kontua liburuaren azalaren irudia agertzea bada, aukera bat infotaulan bertan irudi hori "behartzea" da. Beste aukera bat, infotaula dagoen moduan utzi, bertako bideoa mantenduz, eta azala justu infotaula azpian jartzea. Infotaulan azala "behartu" eta bideoa artikuluan beherago ere jar daiteke. Eta, nahi izanez gero, lehengoa berreskuratu daiteke.
Beno, zeuk esan. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 09:52, 19 azaroa 2023 (CET)
Egun on Lainobeltz,
Eskerrik asko hain erantzun prestuagatik. Baina ez diat irizpide propiorik. Heuk erabakitakoa ondo egongo duk. Igande ona izan,
Iñazio Olaitturri (eztabaida) 11:03, 19 azaroa 2023 (CET)


Aupa @Iñazio Irizar: infotaula automatikoa mantendu dut, eta bideoa alemanez dagoenez, horren ordez azalaren irudia txertatu dut infotaulan.
zeuk be domeka ona euki deizula :) -Lainobeltz (eztabaida) 13:13, 19 azaroa 2023 (CET)

Imanol B-O lankidearen galderak (21:34, 27 azaroa 2023)

Kaixo,Nola gorde ditzaket nahi ditudan dokumentuak edota begiratutakoa?Eske aunitz --Imanol B-O (eztabaida) 21:34, 27 azaroa 2023 (CET)

Aupa @Imanol B-O: mugikorretako aplikazioa erabiltzen baduzu (Android edo Apple ) artikuluak gordetzeko aukera ematen dizu. Ez dakit hori den nahi zenuena... -Lainobeltz (eztabaida) 21:48, 27 azaroa 2023 (CET)
Bai hori da egin nahi dudana bai mugikorrako aplikazioa erabiliz eta ere ordenagailua erabilitakoa, gaur adibidez begiratu dut adjetiboak artikulu bat, eta eta gero saiatu naiz "nire karpeta pertsonalan" gordetzen antzinako berrikusteko.
Baino ez dut aurkitu non gorde.
Une oro egonda naiz nire saioan sartuta.
Posible bazenu azaltzea nola gorde bilatutkoa, non eta gutxi gora bera zein pausoak eman beharra DEN eskertuko nizuke.
Esker haunitz.
Imanol B-O 80.29.232.48 22:26, 27 azaroa 2023 (CET)
@Imanol B-O: Ordenagailuan nabigatzailearen araberakoa da, web orria gorde beharko zenuke, baina ez dakit merezi duen, gauza batzuk galdu daitezke. Errazagoa berriro artikulua kargatzea ... -Lainobeltz (eztabaida) 22:39, 27 azaroa 2023 (CET)
Ados,
Izan ongi, eta urren arte 80.29.232.48 22:42, 27 azaroa 2023 (CET)

Mekanika kuantikoa

Iepa! Eskerrik asko artikulu guztiak lokalizatzeagatik. Fisikako ikasleekin egon naiz eta eurek sortu dute txantiloi hori, gai bakoitza irakaslearekin ondo eztabaidatuta. Akaso txantiloian proposatzen diren izenak (-a determinantea kenduta) hobetsi beharko genituzke? Theklan (eztabaida) 20:32, 30 azaerroa 2023 (CET)

Aupa @Theklan: ideala mugatzailearen politika jarraitzea litzake. Batzutan, hala ere, eztabaidagarria izaten da. Nire eritziz, zalatza kasuetan -a gabe hobeto. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 20:39, 30 azaroa 2023 (CET)
Bai, ados... galdetu nahi nizuna zen ea zuk aldatuko dituzun izenak {{mekanika kuantikoa}} horretan. Theklan (eztabaida) 21:00, 30 azaroa 2023 (CET)
@Theklan: Bale, neure kontu. -Lainobeltz (eztabaida) 21:01, 30 azaroa 2023 (CET)

Ezabatu zenituen hiru artikulu

Kaixo! Berriki eraikuntzako zur, trenbide-garraio eta zinemagintza artikuluak ezabatu zenituen, eta ikusi dudanez oso justifikatuta zegoen. Hiru artikulu hauek Wikipedia guztiek izan beharreko 10.000 artikuluen zerrendakoak direnez, hilabete honetako estatistiketan agertzen da 3 artikulu falta zitzaizkigula. Akaso, horrelako artikulu garrantzitsuekin (ejem!) ohar bat jar daiteke ezabatuko dituzula esanez X egunetan, eta horrela aukera dugu artikulu horiek moldatzeko edo zerbait berreskuratzeko ezabatu aurretik. Ez dakit ere posible ikusten duzun, ze kalitatea zinez txarra zuten. Theklan (eztabaida) 10:48, 17 abendua 2023 (CET)

Aupa @Theklan:
  • 10.000 artikuluen zerrendakoei buruz: ba al dago artikulu bat zerrenda horretan dagoen ikusteko era azkarrik? Normalean artikulu bat ezabatu aurretik ZerkLotzenDuHona erabiltzen dut. Eraikuntzako_zur artikuluan adibidez, ezin ikusi zerrendan dagoenik. Lehiaketan dagoenez, zerrendan dagoela ondoriozta dezaket, baina lehiaketan ez balego ez nintzen ohartuko.
  • Oharrari buruz: Ondo ikusten dut oharra jartzea {{Ezabatzeko proposatu}} eta {{EzabaPropAbisua}} txantiloiak erabilita. Hala ere, egongo dira kasuak oharra jarri arren artikuluak ez direnak zuzenduko, eta kasu hoietan berdin-berdin ezabatu beharko genituzkeela uste dut.
Beno, ezabatu aurretik aipatutako {{Ezabatzeko proposatu}} erabiltzen hasiko naiz, ea 10.000 artikuluen zerrendakoek behintzat zuzenketak jasotzen dituzten... Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 16:40, 17 abendua 2023 (CET)
Ba zaila da jakitea. Oro har, iazko lehiaketa batean egon bazen, zerrendan dago. Eta bai, mugan daudenak oso zailak izan daitezke... denborarekin ezabatzea izango litzateke logikoena, inork ez badu egiten aldaketarik. Akaso, denbora bat daramaten artikuluetan (hau da, ebidenteki ezabatu behar diren horiek kenduta), hobeto izango litzateke proposamen gisa egitea, denbora emateko ezabatzearen alde txarrak eta aurkitzeko. Theklan (eztabaida) 17:30, 17 abendua 2023 (CET)
@Theklan: Ados, horrela egingo dut :) -Lainobeltz (eztabaida) 17:43, 17 abendua 2023 (CET)

Página Arnaldo Otegui

Buenos días, no entiendo muy bien porqué me ha revertido usted el cambio que he realizado... He añadido algo básico en la biografía de Otegui que es su pertenencia a banda terrorista... Espero que podamos llegar a un acuerdo. Un saludo. —Aurreko iruzkin sinatugabea ACT2021 (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du.

Kaixo @ACT2021: Orokorrean, horrelako orrietan aldaketak egin aurretik, eztabaidatu egiten ditugu, edizio gerrak ekiditeko. Bestalde, eatabaida hau gazteleraz idatzi duzunez, eta deklinabide akatsak egin dituzunez, euskaraz ez dakizula esango nuke. Horrela bada, hobe aldaketarik ez egin, itzultzaileak akatsak egiten bait ditu. Edukiari dagokionez, ETAkidea dela esateaz nahikoa, denok dakigu ETA banda terrorista dela, ez al da hala? Ez da zertan erredundantea izan behar... Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 12:02, 14 urtarrila 2024 (CET)

Buenas, entiendo... pues en mi opinión si que es importante mencionarlo debido a los recientes grandes intentos de blanqueo de lo que fue ETA y las víctimas que causó... Aunque sea información adicional, creo que es importante recordarlo... Gracias.

Mesede eske, argazki batekin

Egun on Lainobeltz,

Resurreccion Mª Azkueren artikulua osatzen nebilek, eta atzo 1915eko argazki zahar bat igo nian, Gerhard Bähr familiarekin, Auñamendi Eusko Entziklopediatik hartuta. Horko argazkiak libreak direlakotan negok, copyright gabe.

Hainbatetan saiatu arren, ez nauk Wikimedia Commons-en manejatzen. Zer egin dezaket? Argazkia kendu? Ahal duk heuk jaso?

Aldez aurretik eskertuz hire erantzuna, eskuminak,

Iñazio Irizar Olaitturri (eztabaida) 10:15, 26 urtarrila 2024 (CET)


Aupa @Iñazio Irizar:
  • Auñamendiko testuei buruz: ezin ditugu zuzenean kopiatu:
Resurreccion Maria Azkueren artikuluan, adibidez, cc-by-sa-nc daukala dio, hau ez da bateragarria Commonseko lizentziekin. Arazoa NC (NonCommercial) atributua da, Commons-ekin bateragarria ez dena.
  • Auñamendiko argazkiei buruz: ezin ditugu beste gabe commons-era igo:
Aegazkien orrian edo argazki honetan, adibidez, jada ez dago CC lizentzien oharrik ere, eta ohar bakarra orriaren behealdeko copyright oharra da (© Eusko Ikaskuntza 2024) da.
  • Nahiko zorrotzak dira kontu honetan, eta zalantzarik badago ohikoa da argazkiak ezabatzea. Argazkiaren jatorria edo egile eskubidea argi ez badago igotzailea da argazkiak baimen egokiak dituela erakustea, eta ez alderantziz. Aipatzen duzun argazkia (uste dut hau dela) jada ezabatzeko markatu dute;

This media file is missing essential source information or appears to have an invalid source listed. The author and source of the file must be given, so that others can verify the copyright status. Edit the file description page to add source information.
Unless this issue is resolved, the file will be deleted seven days after this tag was added on 25 January 2024.

  • Argazkia 1915eko izanik, ziurrenik jada jabari publikokoa izango da, baina hemen erreferentzia ez da argazkia noizkoa den, baizik egilearen baimena daukazun, edo hil bada, zenbat denbora pasa den hil zenetik (oker ez banabil egilea hil eta 70 urtera dira argazkiak jabari pulbikokoak). Edonola ere, zure gain gelditzen da egilearen baimena duzula edo argazkia jabari publikokoa dela frogatzea.
Espero dut lagungarria izana, tamalez behin baino gehiagotan izan ditugu arazoak argazkiekin. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 12:37, 26 urtarrila 2024 (CET)
Arratsalde on Lainobetltz,
Mila mila esker azalpen bikain guztiengatik (Apur bat lotsatuta eta dena negok, hainbeste lan emateagatik)
Neuk ezabatuko diat oraintxe argazkia. Ondo izan,
Iñazio Olaitturri (eztabaida) 15:12, 26 urtarrila 2024 (CET)

Peter Nguyễn Văn Hùng

See en:Peter Nguyen Van Hung, I want You to create the article content in Basque, Thanks! --2001:B400:E4F0:1B80:CC0A:B544:C4B:55CF 05:45, 27 urtarrila 2024 (CET)

Thank you for being a medical contributors!

The 2023 Cure Award
In 2023 you were one of the top medical editors in your language. Thank you from Wiki Project Med for helping bring free, complete, accurate, up-to-date health information to the public. We really appreciate you and the vital work you do!

Wiki Project Med Foundation is a thematic organization whose mission is to improve our health content. Consider joining for 2024, there are no associated costs.

Additionally one of our primary efforts revolves around translation of health content. We invite you to try our new workflow if you have not already. Our dashboard automatically collects statistics of your efforts and we are working on tools to automatically improve formating.

Thanks again :-) -- Doc James along with the rest of the team at Wiki Project Med Foundation 23:25, 3 otsaila 2024 (CET)

Galdera: nola itzuli daiteke txantiloi bat?

Kaixo Lainobeltz,Txanton Piperriren artikulua Txikipediara pasatzen ari nintzela, konturatu nintzen, antzezlanentzako infotaula txantiloia ez dagoela euskaratuta. Nola egin daiteke?

Eskerrik asko User2836 (eztabaida) 21:11, 19 otsaila 2024 (CET)

Hemen txantiloiaren esteka: https://www.search.com.vn/wiki/en/Template:Infobox_play User2836 (eztabaida) 21:18, 19 otsaila 2024 (CET)
Aupa @User2836: ez da beharrezko txantiloi hori itzultzea, antzezlanentzat {{Lan infotaula}} erabil dezakezu, automatikoa da. Ondo izan-Lainobeltz (eztabaida) 23:56, 19 otsaila 2024 (CET),
Eskerrik asko User2836 (eztabaida) 15:13, 20 otsaila 2024 (CET)

Luberri blokeoa

Kaixo Lainobeltz, Antigua Luberriko zentrotik idazten dizut dirudielako zuk blokeatu zenituela hemengo ordenagailuak.

Batxilergoko ikasle batzuk WikiWomen proiektuan murgilduta daude eta beharrezkoa dute wikipedia erabiltzen ikastea, horretarako, eskatzen dizut ea posible izango zen blokeoa kentzea.

Beste gabe, mila esker! Irualdekozea (eztabaida) 09:15, 5 martxoa 2024 (CET)

Aupa @Irualdekozea: zeintzuk dira desblokeatu behar diren IPak? -Lainobeltz (eztabaida) 09:16, 5 martxoa 2024 (CET)
hasierako 9 zenabakiak bardinak dira, azkenengo hirurak aldatzen doaz
150.241.155.248, 245, 239, 240, 246, 243, 241, 244, 249, 248, Irualdekozea (eztabaida) 09:31, 5 martxoa 2024 (CET)
Aupa @Irualdekozea: desblokeatu ditut 150.241.155.xxx IP batzuk. Hartu kontutan IP horietatik behin eta berriro bandalismo ekintzak egin direlako blokeatu direla, eta litekeena dela berriz ere blokeatu behar izatea. Egokiena edizio egunak baino aurrerago ikasleek erabiltzaile kontua sortzea da (ez da beharrezko beraien benetako izena erabiltzea kontuan). Horrela erregistratutako erabiltzaileek ez dute arazorik izango, eta bandalismoa patruilatzen dugun bolondresei ere lana errazten zaigu. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 11:08, 5 martxoa 2024 (CET)
Mila esker @Lainobeltz. Informatika gela bat da, beraz, ikasle asko pasatzen dira ordenagailu horietatik, eta zuk esan bezala oso posible liteke berriz gertatzea. Horretan gabiltza, bakoitzak bere kontua sortuko du lanean jarraitzeko.
Ondo izan Irualdekozea (eztabaida) 11:34, 6 martxoa 2024 (CET)

"Gainbegiratu gabeko itzulpenak" kategoriaz

Egunon, Lainobeltz!

Egin berri dudan Jul' Maroh artikuluan "Gainbegiratu gabeko itzulpenak" kategoria agertzen zait gorriz nabarmenduta. Ez dakit zer esan nahi duen, orain arte ez zait inoiz agertu.

Esango didazu zer egin behar dudan (gaur arratsaldean, Andragunera bazatoz).

Eskerrik asko!

Jose Joseintx (eztabaida) 11:44, 15 martxoa 2024 (CET)

Zeri erreparatu

Egun on, Lainobeltz! Aldaketa berrien orrian eta bestela, non/noiz ikusten duzu premia handiena ikuskatu eta esku hartzeko? Goraintzi -Iñaki LL (eztabaida) 08:46, 22 martxoa 2024 (CET)

Aupa @Iñaki LL:
Bakoitzak bere lan egiteko era dauka, nik nola egiten dudan azalduko dizut, betiere kontuan izanda zuk zeuretzat hobeak/komodoagoak/azkarragoak aurkitzen dituzun bideak erabil ditzakezula.
  • Azken aldaketen orrian (laguntza ingelesez) beti aktibo daukadan tresna iragazkiena da (laguntza ingelesez). Iragazkiekin zeintzuk aldaketa ikusi eta nola ikusi zehaztu dezakezu. Gorde egin ditzakezunez, merezi du du tarte bat hartzea iragazki batzuk sortu eta gordetzeko, horrela erabilgarriak aurkituko dituzula uste duzun iragazkiak eskura izango dituzu nahi duzunean. Gomendatzen dizut iragazkiekin apur bat "saltseatzea" eta batzuk gordetzea; aurrerago iragazki horiek aldatu/berriak sortzeko aukera izango duzu, beharren arabera.
  • Nik nire eguneroko lanean erabiltzen dudan iragazkian ia aldaketa guztiak ikusten ditut, eta egilearen arabera koloreztatu:
    • zer ikusten dudan:
      • lankideek egindakoak, ez botak;gizaki (ez bot);
      • aldaketa motak: orrialde aldaketak, orrialde berriak, erregistratutako ekintzak, account creations
    • nola ikusten dudan (koloreen erabilpena iragazkietan): erabiltzaileak esperientziaren arabera koloreztatzen ditut:
      • ez erregistratuak gorriz, hauetatik etorriko da bandalismo gehiena. Denbora gutxi izanez gero, hauek dira errebisatu beharrekoak;
      • iritsiberriak laranjaz: hauek batzutan bandalismoa egiten dute, baina gutxiago (bandalismoa egiteko eta besterik ez sortu bada kontua, betiko blokeatu); iritsiberriek askotan Wikitu gabeko artikuluak, gramatika edo ortografia akastunak, edo zuzendu gabeko itzulpen automatikoak egiten dituzte, kasu honetan dagokion txantiloia jartzen da ({{wikitu}}, {{zuzendu}}, {{Itzulpen automatiko txarra}}, ...). Denbora gutxian hainbat lankide iritsiberri desberdin ikusten badituzu ziurrenik ikasgelaren batetik etorriko dira, askotan gehienek akats edo gabezia berdinak izaten dituzte: itzulpen txarrak/formatu akatsak/kategorizatu gabeko artikuluak...
      • ikasleak horiz: Hauek iritsiberrien eta trebatuen artean daude. Oraindik esperientzia gutxi, baina biharko wikilari trebeak izan daitezke. Denbora izanez gero eta beharrezkoa bada zuzenketak egin daitzeke, egileak zuzenketa hauek ikusi eta ikasiko duen esperantzarekin.
      • azkenik, erabiltzaile trebatuak, 500 aldaketa baino gehiago dituztenak, koloreztatu gabe. Hauek "eguneroko" wikilariak dira, asko ezagutu ere egingo dituzu. Hauek ez dute bandalismorik egiten, izatekotan noizean behin oharkabeko akatsen dat: eduki asko ezabatu duela ikusten bada errebisatu. Batzutan erabiltzaile trebatuek egiten dituzten aldaketak begiratzen ditut, zuzentzeko baino, gauzak nola egiten dituzten ikusteko.
    • nire aldaketak urdinez koloreztatzen ditut, hori aukera pertsonala, nahiago duzun zure aldaketak ikusi ala ez...
    • orri berriak ez ditut koloreztatzen, B batekin markatzen direnez erraz ikusten da berriak direla.
  • Aldaketa bakoitzean, aldaketaren egileaz gain, aldaketaren tamaina ikusten da. Negatiboa bada gorriz ikusten da. Bit asko ezabatu badira, eta aldaketa IP batetik badator,ia ziur bandalismoa da.
  • Aldaketen orrian lerro bakoitza aldaketa bat da, behin aldaketa bat errebisatu nahi dudanean lehio berri baten orri horren historia (laguntza ingelesez) zabaltzen dut, horrela egin diren aldaketen ikuspegia daukat, eta begiratu dezaket azken aldaketa bakarrik/gaurko aldaketa guztiak/azkenengoz bandalismoa desegin zenetik egin diren aldaketak... Aldaketak ikusita erabaki dezakezu aldaketak desegin/zuzenketak egin/eztabaida orrian zerbait komentatu/dagoen moduan utzi...
  • Azken aldaketen orrian 50, 100, 250 edo 500 aldaketa ikusteko aukera daukazu. Gehiago ere ikus ditzakezu: horretarako, joan azken aldaketaren orrira, bilatu URLan limit=500 (edo denadelakoa) jartzen duen tokia eta jarri bertan nahi duzun kopurua (limit=1000 adibidez)
  • Bandalismo ekintza bat edo edizio susmagarri bat ikustean lankide edo IP horren ekarpenak begiratuta blokeatu/ez blokeatu/zenbat blokeatu erabakitzeko pista gehiago aurkituko dituzu. Xabier Armendaritzek emandako kriterioa jarraitu dezakezu. Batzutan zalantzak izan ditzakezu aldaketen asmoari buruz, blokeo gehiago/gutxiago merezi dituen... beti ez dago irizpide zehatzik, zentzunak esango dizu zer egin.
Apurka-apurka aldaketen orria, orri baten historia, eta lankide/IP baten ekarpenen orriak ematen duen informazioa golpe baten ikusten ohituko zara. Joan patruilatzen, eta gauzak egiten, egin ahala ekintza gehienak "mekanikoak" direla ikusiko duzu, eta "mugako" erabakietan zure zentzuna erabili edo galdetzeko aukera daukazu.
Edozein zalantza galdetu lasai. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 15:44, 22 martxoa 2024 (CET)
De luxe erantzuna :) Eskerrik asko! Iñaki LL (eztabaida) 16:31, 22 martxoa 2024 (CET)
@Gotzon: agian erabilgarri aurkituko duzu mezu hau... -Lainobeltz (eztabaida) 15:44, 22 martxoa 2024 (CET)
Mila esker handi bat, @Lainobeltz Gotzon 16:09, 22 martxoa 2024 (CET)

Artikulu baten izenburu aldaketa

Aupa, Lainobeltz:

Artikulu bat osatzen ari naizela eta, "marathera" hizkuntza atera zait. Wikipedian, hizkuntza hori badaukagu, baina badago beste artikulu bat Maratierazko Wikipedia izena duena. Saiatu naiz izenburu hori aldatzen eta Maratherazko wikipedia jartzen, baina ez dit uzten, izen bera duen beste bat ba omen dago. Nik ez dut aurkitzen, begira dezakezu, mesedez? Mila esker. Joxan Joxan (eztabaida) 13:29, 26 martxoa 2024 (CET)

Aupa @Joxan Garaialde: mugitu dut Maratierazko Wikipedia zena Maratherazko Wikipedia izenera. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 13:35, 26 martxoa 2024 (CET)
Mila esker! Joxan (eztabaida) 16:47, 26 martxoa 2024 (CET)

Txantiloi berria

Aupa, Lainobeltz:

IAST txantiloia irekitzen saiatu naiz, baina lehengo aldia da horrelakorik egiten dudana, eta, noski, zerbait gaizki egin dut. Begira dezakezu, eta bide batez, erakutsi nola sortu dezakedan taxantiloiak? Joxan (eztabaida) 18:09, 30 martxoa 2024 (CET)

Aupa @Joxan Garaialde:: ingelesezko bertsioko dokumentazioko adibidea jarraituz, {{lang|sa|म}} {{IAST|ma}} kodea sartuz
ma
ematen du, ingelesezkoan ematen duen emaitza berdina. Horri erreparatuz pentsatu daiteke txantiloia ondo dabilela, baina ezin dizut ziurtatu, ez bait naiz txantiloien inguruan adituena, eta transliterazio kontuetan hutsaen parekoa.
Txantiloigintza ikasteko, begiratu Laguntza:Txantiloiak, Wikipedia:Txantiloien formatua, Wikipedia:Txantiloi dokumentazioa, Laguntza:Txantiloien automatizazioa eta ingelesez en:Help:Template. Ondoren, txantiloi batzuren iturburu kodea begiratuta zer egiten duten ulertzen saiatzea gomendatuko nizuke, txantiloi sinpleetatik hasita. Zure proba orrian jada badauden txantiloiekin ere aprobak egin ahal dituzu. Aprobak egiteko txantiloi bat ere sortu dezakezu, eta txantiloi hori zure aproba orritik deitu.
Dokumentazioa irakurri, pauso txiki bat eman, dokumentazioa irakurri, pauso txikiak eman... eta apurka-apurka txantiloeikin eroso sentituko zara.
Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 20:49, 30 martxoa 2024 (CET)
Mila esker, Lainobeltz. Ikusi dut IAST txantiloia sortu duzula. Jarraituko dut zeuk emandako aholkuak, ea zerbait lortzen dudan. Joxan (eztabaida) 12:00, 31 martxoa 2024 (CEST)
Aupa @Joxan Garaialde:: izatez zeuk sortu zenuen. Nik ingelesezkoa bilatu eta hizkuntza lotura egin nion (honek ez du eraginik txantiloiaren funtzionamenduan). Ondoren eztabaida honetan erabili nuen aproba egiteko. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 12:16, 31 martxoa 2024 (CEST)
Hain zuzen, hizkuntza lotura zen egiten uzten ez zidana. Baina, tira, ikasten joango naiz, pixkana. Mila esker, berriro ere. Joxan (eztabaida) 12:24, 31 martxoa 2024 (CEST)

Amiensko edo Amienseko?

Egun on, Amienseko gudua (1918) artikulua osatzekotan nago, baino tituluaz ez nago ziur. "Amiensko" zein "Amienseko" ikusi dut erabilita. Zein erabili beharko nuke? -SRAbian (eztabaida) 11:34, 14 apirila 2024 (CEST)

Aupa @SRAbian: Amiensko dela esango nuke, baina ez naiz ziur esaten ausartzen, ez naiz gai hauetan adituena... Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 12:39, 14 apirila 2024 (CEST)
Ados. Amiensko mantenduko dut eta aurrerago aldatu behar bada, hala izan dadin. SRAbian (eztabaida) 13:00, 14 apirila 2024 (CEST)