Lapurdiko bizkonderria

Lapurdiko bizkonderria XI. eta XII. mendeetan Lapurdin eta inguruko lurralde batzuetan garatu zuten Erdi Aroko aginte sistema izan zen.

Hedapena

Lapurdi bakarrik hartzen zuen hasieran, eta Nafarroa Beherea ere bai, gero[1]. Litekeena da Bidasoa ibaitik Urumea ibairaino ipar-ekialdeko Gipuzkoa ere bizkondeen agindupean izatea ere. Ekialdean Zuberoako bizkonderriarekin zuen muga.

Izan ere, 1177an Rikardo Lehoi Bihotzak bizkondearen altxamendua zehatu zuenean, Garaziraino heldu zen, eta Harrieta gaztelua suntsitu zuen Donazaharren[2].

Historia

XI. mendearen hasieran desagertu zen Baskoniako dukerria, Antso Gilen ondorengorik gabe hil ondoren. 1023. urtean Antso III.a Nagusiak Lapurdiko bizkonderria sortu zuen bere maiordomo eta lehengusu Lupo Antsorentzat eta berau Baionan finkatu zen[3]. Lapurdiko bizkondeaz agirietan agertzen den lehen aipamena 1059koa da: Raimundo Baionako apezpikuak Lupo Antso lehen bizkondeak Santa Maria eliza itzuli ziola aitortu zuenean[4]. Lupok bizkonderria jaraunspenezko bilakatzea lortu zuen eta bere leinua ezarri zuen Baionako gaztelu-zaharrean.

Gartzia Antso oinordekorik gabe hil zenean, Gilen X.a Akitaniakoa eta Alfontso I.a Nafarroakoak bizkonde berria ezartzeko borrokatu zuten. 1130eko urrian iruindarrak Baiona setiatu zuen eta Bertrand Lapurdiko kondeak ez zizkion ateak zabaldu[5]. Ordurako Lapurdi jadanik Bordele eta Iruñea arteko orbita artean zegoen.

1177an, Henrike Gaztea eta dukearen arteko liskarrak aprobetxatuz, Akitaniako dukerriaren hego-mendebaldeko jauntxoak, Akize eta Lapurdiko bizkondeak barne, matxinatu egin ziren, baina orduan dukea zen Rikardo Lehoi Bihotzak berehala menderatu zuen altxamendua[2].

1193an, Gilen Raimundo Zalduakoa bizkondea hil zenean, Rikardo duke-erregearen administrazio zuzenpean gelditu zen Lapurdi, baile baten bitartez[4][6].

Bizkondeen zerrenda

Erreferentziak

Kanpo estekak