Donazaharre

Nafarroa Behereko udalerria


Donazaharre[2][a] (goi-nafarreraz: Donazar)[b] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Beherea lurraldean kokatuta. Garazi eskualdean dago, Donibane Garazi hiriburutik 4,0 kilometrora. Altuera 171 eta 500 metro artekoa da, eta 11,64 km²-ko azalera hartzen du. 2018. urtean 847 biztanle zituen.

Donazaharre
 Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Donazaharreko enparantza, gurutze eta pilotalekuarekin

Bandera


Armarria

Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Beherea
EskualdeaGarazi
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaEuskal Mendialdea
Izen ofiziala Saint-Jean-le-Vieux
Auzapeza
(2008-2026)
Pierre Eyherabide
(independente)
Posta kodea64220
INSEE kodea64484
Herritarradonazahartar
Kokapena
Koordenatuak43°09′55″N 1°11′36″W / 43.1653°N 1.1933°W / 43.1653; -1.1933
Map
Azalera11,64 km2
Garaiera171-500 metro
Distantzia4,0 km (Donibane Garazitik)
Demografia
Biztanleria847 (2018:  26)
Dentsitatea74,05 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 25,5
Ugalkortasuna[1]‰ 36,75
Ekonomia
Jarduera[1]% 69,7 (2011)
Desberdintasuna[1]% 3,54 (2011)
Langabezia[1]% 4,54 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 70,18 (2010)
Erabilera% 40,65 (2011)
Datu gehigarriak
SorreraI. mendea (gutxienez)

Bertako biztanleak donazahartarrak dira.

Arzubiko ibarreko hiriburua da.

Izena

Donzaharre edo Donazar beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:

  • Sant-Juan-el-Viejo (1479)[6]
  • San-Juan-lo-Bielh (1513)[5]
  • S-Iean le Vieux (1650)[8]
  • Sanctus-Petrus de Saint-Jean-le-Vieux (1685)[9]
  • Franche (1793)[7]

Etimologia

Donazaharre toponimoa Donibane Zaharra aurreko izenaren laburketa da, Donibane Garazi "Donibane Berria" izanik.[7]

Donazar toponimoaren kasua berbera da, baina nafar-lapurteraz "zahar" hitza zaharre da (Gazteluzaharre kasuaren bezala) eta nafarreraz zar (Berriozar kasuaren bezala).

Beste toponimoak

Harrieta toponimoak[8] itxura hauek izan ditu:Ferriette (XII. mendea, Baionako eskutitzak[10]),Arrieta (1525, Comptos Ganberaren paperak[11]),Harrieta (1621, Martin Biscay[12]) etaHarriette (1863, Raymondek aipatua[8]).

Irunberri toponimoak[8], berriz, honakoak:La salle d'Irumberri (1328, Duchesne Bilduma CXIV. Liburukia, 177. orr.[13]),Yrumberri (1621, Martin Biscay[12]) etaIrumberry (1863, Raymondek aipatua[8]).

Maddalen toponimoak[8] beste hauek:La Magdelena (1513, Iruñeko paperak[5]) etaLa Magdelaine (1763, Baionako elizbarrutiaren bisitak[14])

Geografia

Donazaharre Arzubiko ibarran dago.

Mugakideak

Sarbideak

Donazaharre RD 933 (antzinako RN 133), RD 18 eta RD 22 errepideek zeharkatua da.

Klima

    Datu klimatikoak (Irulegi, 1981-2010)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C)24.827.030.032.635.040.041.042.039.234.027.026.042.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)11.912.915.617.120.823.725.926.224.420.515.212.518.9
Batez besteko tenperatura (ºC)7.58.010.311.715.218.220.320.518.315.310.68.313.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)3.03.25.06.49.712.714.714.812.310.16.04.08.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C)-15.4-10.5-9.5-3.2-0.22.85.84.02.0-2.5-8.5-9.8-15.4
Batez besteko prezipitazioa (mm)146.0129.8124.7139.3106.977.065.676.192.5112.1164.8153.41398.2
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm)96.7115.5128.978.870.166.2103.280.369.388.1124.1110.2128.9
Iturria: Frantziako klimatologia zerbitzua[15]

Hidrografia

Udalerritik Errobiko ibaiadarra den Lauribar pasa da. Baita azken honen ibaiadarra den Arzubi ibaia eta bere ibaiadarra den Apateko erreka.

Orografia

Behorlegiko mugan Aphanize mendia dago, hortik Burdin Olatze zeharkatuz Zuberoan dauden Altzai-Altzabeheti-Zunharreta edo Altzürüküra joan daiteke. Biduze eta Errobi arroen artean kokatuta, iparraldean Eltzarreko ordokia du.

Auzoak

  • Beragorria
  • Basaburua
  • Zabaltza
  • Herribazterra
  • Urrutia
  • Maddalen
  • Artsoritzea
  • Gaztainadoia
  • Larraldea
  • Bentaxaharrea
  • Susperregia

Hala ere, Erdi Aroan, auzo edo banaketa historikoa bi multzoetan agertzen da: Zabalza (purguzaharra, eliza eta Maddalen auzunea) eta Urrutia.

Historia

Erromatar Inperioaren garaian, Donazaharre Imus Pyrenaeus zen, Pirinioen oinean zegoen geltokia, Antoninoren Ibilbidean aipatua zena (IV. mendean batua baina 211. urteko mapetan oinarriturik)[16]. Jean Luc Tobieren araketek termak, txanponak eta Terra sigillata zeramika[17], besteak beste, aurkitu zituzten udalerrian, eta gaur egun museo txiki bat atondu da aurkitutako zeramika eta bestelako piezak ikusi ahal izateko[18]. Esan izan da bertan erromatarrek kanpamendu militarra eraiki zutela, castrum bat, eta horren inguruan, geralekua eraikiko zen. Jatorrizko castrum hori egon ote zen, ordea, zalantzan jarri izan da[19].

Rikardo I.a Ingalaterrakoak 1177an eraitsi zuen gaztelu bat ere bazen bertan.

Priorena etxean (antzina priorearen etxea zena, hortik izena), Donibane Garazi eta Garazi eskualdeko ahaldunak batzen ziren.

Philippe Veyrinek[20] Donazaharren 1660 arte estatu-zibilarekin lotuta zeuden errituak nafar erromantzez egin ohi zirela esan zuen, Eiheralarren bezala.

1790eko martxoaren 4eko Legeak Frantziako departamenduak eta barrutiak sortu zuen. Era horretan, Ipar Euskal Herria eta Bearnok Behe Pirinioak izeneko departamendua sortu zuten. Ipar Euskal Herrian hiru barrutiak sortu zituen: Maule, Donapaleu eta Ustaritze. Lapurdin egindako gehiegikeriak zirela eta egoitza Ustaritzetik Baionara aldatu zuten. Direktorioak izenen aldaketa bultzatu zuen iraultzaileak izan zitezen. Horrexegatik Donazaharre Franche, Donibane Garazi Nive-Franche, Ustaritze Marat-sur-Nive (Marat zela eta), Itsasu Union, Arbona Constante, Baigorri Thermopyles (Termopiletako gudua zela eta), Donapaleu Mont-Bidouze, Luhuso Montagne-sur-Nive, Donibane Lohizune Chauvin-Dragon, Ainhoa Mendiarte eta Zuraide Mendialde bihurtu ziren.

Naziren okupazioan, Frantziar Estatuaren lurraldea bi eremutan banatu zenez, bata Wehrmachten mendekoa eta bestea Vichyko gobernuak administratua 1940ko ekainaren 22an, Arzubiko ibarra Vichyko gobernuko administrazioari esleitu zitzaion. Demarkazio-linea ibarraren mendebaldean egon zen, Arnegi eta Donibane Garazi artean.[21]

Demografia

Donazaharreko biztanleria
Datuen iturburua: INSEE

Ekonomia

Udalerriko ekonomia laborantzan dago oinarrituta, Irulegiko arnoaren eskualdean izanik.

Politika

Auzapezak

HasieraAmaieraAuzapezaAlderdia
19772008Pierre GastellouErrepublikaren Aldeko Batasuna

Herritarren Mugimenduaren Aldeko Batasuna

2008karguanPierre Eyherabide
falta diren datuak osatu egin behar dira

Erakunde publikoak

2017ko urtarrilaren 1era arte, Donazaharre Garazi-Baigorri herri elkargoaren kide zen. Une horretatik aurrera, sortu berria zen Euskal Hirigune Elkargoaren parte izatera pasa zen.[22]

Garraioa

Euskal Hirigune Elkargoaren esku dagoko Car Express hiriarteko autobus sareak zerbitzatzen du herria. Guztira, bi lineek eskaintzen du zerbitzua.[23]

Kultura

Donazaharreko Beñat Larramendy[24] (Ahotsak[25] proiekturako)

Donejakue Bidea udalerritik igarotzen da, Larzabaletik datorrena. Hurrengo udalerria Donibane Garazi da.

Euskara

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Garazi eskualdeko herri guztiak sailkatu zituen, Arnegi izan ezik, ekialdeko behe-nafarrera euskalkian, Amiküze eta Oztibarre eskualdetan hitz egiten zena.[26]

Koldo Zuazok, 2010ean, Donazaharrek nafar-lapurtera euskalkian sailkatu zituen.[27]

Jaiak

Donazaharreko jaiak abuztuaren lehen igandean ospatzen dira

Ondasun nabarmenak

Pilota plaza

Urrutia auzoan, Donibane eliza erromaniko eta Harrieta gazteluaren[28] aztarnak daude, biak XIII. mendekoak.

San Piarres Usakoa

Eliza XII. mendekoa da, Orreagako monasterioaren menekoa zena. Hau ere eraitsia izan zen eta portale erromanikoa besterik ez zen geratu. 1630. urtean berriztatua izan zen[29].

Apat-Ospitale

Izenak adierazten duen moduan, monasterio eta ospitalea izan zen 1286. urtean Jerusalemgo Zaldun Ospitalarioek ireki zutena, Donejakuerantz zihoazen erromesak zaintzeko. Gaur egun, San Blas kapera erromanikoa bakarrik geratzen da, errota zahar baten ondoan dagoena. Laborantza-biltegi moduan dago erabilia[30][31][32].

Madalena eliza

XIV. mendeko eliza. 1328an agertzen den eliza Lahonceren prioreatu bateko kapera da.

Ikusteko beste lekuak

Donazahartar ospetsuak

Irudiak

Oharrak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak