Liburu elektroniko

Liburuen bertsio elektronikoak bistaratzeko gailu eramangarria, memorian gordetako liburuak eta sarean eskuragarri daudenak irakurtzeko aukera ematen duena. Inprimaturiko aleetan bezala, orrialdea markatu eta marjinetan oharrak idatz daitezke

Liburu elektronikoa edo e-booka liburu baten bertsio elektroniko edo digitala da. Liburu elektronikoa irakurtzeko, irakurgailu edo liburu elektronikoen irakurgailu izena duen gailua erabiltzen da. E-book terminoa ingelesetik dator, eta anbiguoa da, batzuetan «liburu elektroniko» (hots, irakurtzen dena) eta beste batzuetan «liburu elektronikoen irakurgailu» esan nahi baitu.

Liburu elektroniko
digital edition (en) Itzuli eta liburua
Honen partedigital media (en) Itzuli

Bestalde, autore batzuek liburu elektronikoen eta hipertestuen arteko desberdintasuna defendatzen dute. Hipertestuek informazioaren egituraketaren lotura egiteko balio dute; liburu elektronikoa, aldiz, paperean argitaratuko liburua digitalizatzeko erabiltzen da. Hipertestuaren adibide da Wikisource; eta e-bookaren adibide da edozein liburu digital, Interneten edota CD-ROM batean gordea.

Liburu elektronikoaren bilakaera

Liburu elektronikoaren irakurgailutzat hainbat tresna erabil daitezke: ordenagailuak, PDA, ordenagailu eramangarriak, eta hala pantaila nola memoria digitala dituen edozein gailu elektroniko, oro har.

Hala ere, XXI. mendearen lehen hamarkadaren bukaeran, liburu elektronikotzat soilik balio zuten gailuak azaldu ziren, paperezko liburuen aldakortasuna emulatzeko diseinatuta daudenak. Honela bilatu zen: mugikortasuna eta autonomia (kontsumo baxua duten gailu mugikorrak irakurketa luzatzeko, kargaren beharrik gabe), neurri nahikoa duten pantailen bidez ohiko dokumentuak ikusteko (A4 edo A5 formatuetan), kontraste neurri altua eta baita eguneko argiaz ere.

Testuinguru horretan, tinta elektronikoa agertu zen: paper eragina du (berezko argitasunik gabe, kontraste altua lortuta) eta kontsumo eskasa (teknologia horrek pantaila aldaketetan bakarrik behar baitu elikagaia).

Adibidez, iLiad gailua (iRex-ek sortua eta Espainian 2006tik aurrera salmentetan lehena dena), Reader (PRS-500 eta PRS-505) Sony-rena, HanLin V3, STAReBOOK STK – 101, Bookeen Cybook eta Kindle, Amazoneko produktua.

Liburu elektronikoen fitxategien formatuak

Formatu arrunten artean honako hauek daude: DOCa, PDBa (Mobipocket) eta PDFa. Formatu horiek programa bereziekin ikusi daitezke. Erabiliena PDFa da: Adobe Reader jabe-programa erabiliz gero, irakurgarria da. Haren abantailak mugikortasuna eta ISO estandarizazioa dira; desabantaila nagusia, aldiz, orrialde arteko banaketa egokitzeko ezina da: adibidez, MOBI (Mobipocket) eta Adobe ePUB formatuek ez dute desabantaila hori.

Antzekoak

  • Komikia edo antzekoa digitala badira, e-komikia deitzen zaie.
  • Liburuak audio formatuan badaude, audioliburua deitzen zaie.

Irakurgailuen taula

Cybook[Betiko hautsitako esteka]Sony ReaderiLiadHanLinHanlin-V3[Betiko hautsitako esteka]STAReBOOKFLEPia
Neurriak (mm)188 x 118 x 8.5175 x 124 x 12217 x 155 x 16210 x 159 x 18.2184 x 120.5 x 9.9188 x 118 x 8??? x ??? x 12
Pisua (gramoetan)174255389480200176320
Pantaila (hazbeteak / mm)6 / 122x916 / 122x918.1 / 124x1527.56 /122x916 / 122x91A4
Bereizmena (pixelak)800x600800x6001024x768800x600800x600800x6001024x768
Grisaren mailak41616444KOLOREA
Orrialde kopurua8000 orrialde7500 orrialde12 ordu13500 orrialde9000 orrialde? orrialde50 ordu
Bateriako autonomiaEzEzBaiEzEzEzBai
Barne memoria64 MB192 MB128 MB32 MB64 MB?
Zabaltzeko ahoakSDSD, MMS,MS,MCSD, MMC, CFSDSDSD
Oinarrizko formatuakPDF, RTF, PRC, JPG, GIF, PNG, Open BookPDF, TXT, RTF, Word, JPG, GIF, PNG, BMP, BBeB BookPDF, HTML, TXT, JPG, BMP, PNG, PRCPDF, DOC, WOLF, HTML, MP3, JPG, TXT, CHM, RAR, ZIP, CEB ImagesPDF, RTF, DOC, HTML, TXT, FB2 (XML), CHM, WOLF, RAR, ZIP, JPG, MP3, DJVU y otros??????
USB bertsioa2.02.01.11.11.12.0???
Entzungailuen irteeraBaiBaiBaiEzBai??????
WI-FIaEzEzBai???Ez???Bai
Ethernet irteeraEzEzBaiEzEzEz
Sistema eragileaLinux 2.4.18LinuxLinuxLinux???Windows CE 5.0

Bibliografia

Ikus, gainera

Kanpo estekak