Lindaura Anzoátegui

poeta eta idazle boliviarra

Lindaura Anzoátegui Campero (Tojo/Tarija, Boliviako Errepublika, 1846ko martxoaren 31 - Sucre, Boliviako Errepublika; 1898ko ekainaren 25a) poeta eta idazle boliviarra izan zen, 1880 eta 1884 bitartean bere herrialdeko lehen dama.

Lindaura Anzoátegui


Boliviako Lehen Dama

1880 - 1884
Bizitza
JaiotzaTojo (en) Itzuli1846ko martxoaren 31
Herrialdea Bolivia
HeriotzaSucre1898ko ekainaren 25a (52 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Narciso Campero  (1872ko ekainaren 24a -  1896ko abuztuaren 12a)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta poeta
Genero artistikoaolerkigintza

Biografia

Anzoategi familiaren armarria.
Lindaura Anzoátegui ezkontzeko unean.

Tojo (Bolivia)Bailarako markesatu zaharrean dagoen finka batean jaio zen, egungo Tarifja departamentuan. Miguel Anzoáteguiren -Pacheco de Melo- eta María Calixta Campero Barragánen (Juan José Feliciano Fernándezen, Yaviko markesatuaren edo Tojo haranaren azken titularraren alaba) alaba.

Hamasei urte zituela umezurtz geratu eta 16 Adelaida Anzoátegui Campero ahizparekin batera Sucrera joan zen bizitzera. |Tojo]] 1872ko ekainaren 24an bere ahaidea zen, Narciso Campero Leyes jeneralarekin, Boliviako Gobernuko gerra-ministroa, ezkondu zen. 1872ko uztailean, Narciso Camperok uko egin zion gerra-ministro karguari, eta Bolivia osoko ministro izendatu zuten Frantzia, Britainia Handia eta Italiako gobernuen aurrean. Ibilbide diplomatiko horrek aukera eman zion Lindaurari literaturaren alorrean Europan izan ziren azken nobedadeak ezagutzeko, eta horrek literaturan sartzea ahalbidetuko zion.

1879an Bolivia, Txile eta Peruren arteko Ozeano Bareko Gerra piztu zenean, Hilarión Daza presidenteak, Boliviako hegoaldeko departamentuetako gizonekin Bosgarren Maila ospetsua osatzeko agindu zion Narcisori. Lindaurak Bolivia izeneko poema eskaini zion senarrari. Abertzale izaerako beste poema batzuk ere argitaratu zituen Potosí eta Sucreko egunkarietan.

1880-1884 urte artean Narciso presidentetzara igo zen eta ondorioz, Lindaura Boliviako lehen dama bihurtu zen.

Obra

Juana Manuela Gorriti idazle argentinarra aurrekaria izan badaiteke ere, Adela Zamudio eta Lindaura Anzoatégui izan ziren Boliviako emakume idazleen loraldiari hasiera eman ziotenak.

Haren obrak El Novel eta Tres Estrellas izengoitiekin aurkeztu zen jendaurrean.

Ipuinak, olerkiak eta eleberri historikoak idatzi zituen non hainbat pertsonai ezagun ageri dira, hala nola, Gregorio Aráoz de Lamadrid, Juan Wallparrimachi eta Juana Azurduy. Bere lanen artean aipa daitezke:

  • Cómo se vive en mi pueblo
  • La mujer nerviosa
  • Cuidado con los celos
  • Huallparrimachi
  • Manuel Ascensio Padilla
  • El año de 1815

Gerora, Virginia Ayllón eta bestelako literatur kritiko eta ikertzaileek Lindaura Anzoatéguiren obra aztertu eta goraipatu dute.[1][2][3].

Erreferentziak

Bibliografia

Anzoátegui Campero de Campero, Lindaura (2006). Desafío de mujer, vivir sin el velo de la ilusión. Editorial Plural. ISBN 99905-63-94-2

Kanpo estekak