Luciana Aymar

argentinar belar hockeyko kirolari ohia eta aktorea

 

Luciana Aymar

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLuciana Paula Aymar
JaiotzaRosario1977ko abuztuaren 10a (46 urte)
Herrialdea Argentina
Jarduerak
Jarduerakbelar hockey jokalaria eta modeloa
Posizio edo espezialitateaattacker (en) Itzuli
Altuera172 zentimetro

Olympic.org: luciana-aymar Edit the value on Wikidata

Luciana Paula Aymar (Rosario, Argentina, 1977ko abuztuaren 10a) belar hockeyko kirolari erretiratua eta aktorea da.

Zortzi aldiz FIH Player of the Year Award saria jaso duen historiako jokalari bakarra da.[1][2][3][4] 2010ean, Platinum Konex Award saria eman zioten, Argentinako azken hamarkadako hockey-jokalari onenari.[5]

Diego Maradona futbolari argentinarrarekin konparatuz, "La Maga" esaten diote, baita "Belar Hockeyaren Maradona" ere.

Biografia

Zazpi urte zituela hasi zen Rosarioko Club Atlético Fisherton-en jolasten, ondoren, Jockey Club de Rosariora mugitu zen. Gerora, Quilmes Atlético Club eta GEBA taldeentzat jokatu zuen, eta Liga Nazionala eta Torneo Metropolitanoa irabazi zituen. 1997an, Panamerikar Jokoetako Junior Txapelketa irabazi zuen, baita Hockeyko Munduko Junior Kopako brontzezko domina ere. 1998an, 16 urte zituela, Hockeyko Munduko Kopako laugarrena izan zen, Argentinako taldeko gazteena zelarik.

Nazioartean, Alemaniako Rot Weiss Köln eta Bartzelonako Real Club de Polon jokatu zuen.

1999ko Joko Panamerikarretatik nazioarteko hainbat txapelketa irabazi zituen, lau domina olinpiko eta txapeldunen sei trofeo barne. 2002 eta 2010eko Munduko Hockey Kopa irabazi zuen taldeko kide izan zen, eta azken hori bere jaioterrian, Rosarion, izan zen.

2008an, Hockeyko Nazioarteko Federazioak hockeyko legenda izendatu zuen.

Bera izan zen bere herrialdeko bandera-eramailea 2007ko Joko Panamerikarrak irekitzeko ekitaldian, Rio de Janeiron, Brasilen eta Londresko 2012ko Udako Joko Olinpikoetan, non 4 domina lortu zituen.[6]

Argentinako hedabideetan agerraldia

Luciana Argentinako atleta mediatikoen aldarrikapenik behinena dela ere nabarmendu izan da; mundu mailako markekin, hala nola Rexona, Gatorade, ICBC, Midea eta bere botak hornitzen zizkion Nike markarekin, kontratuak sinatu zituen.

Lucianak babesleekin akordioak ixteko orduan esan izan du: «Irudi bat eraikitzen laguntzeko balio berberak transmititzen saiatzen gara bi aldeek. Nire ordezkariarekin, Carlos Prunesekin (besteak beste Emanuel Ginóbiliren irudia ere kudeatzen duena), babesleak bilatzen ditugu kiroletik haratago. Nire burua, emakume gisa ere, erakusteko aukera ematen didaten enpresak aukeratzen ditugu, alegia, bere burua zaintzen duen eta entrenamendurako beti korrika egiten ez duen emakumea. Haizemailea zabaltzen eta kategoria ezberdinetan saltzen saiatzen gara».

Federico Bluthgen PepsiCo Bebidas Cono Sur-eko marketin zuzendariak azaldu zuenez, Gatoradek aukeratu zuen Lucha «kirolaren erreferente bat delako. Zortzi aldiz jokalari onena izendatuta ere, bikaintasun profesional handiz eta pasio osoz entrenatzen du. Luciana barrutik, norberak eman dezakeenetik, bere espirituan irabazteko ideia daraman profesional bat da»[7].

Bere kirol-ibilbideaz gain, modelismoan aritu zen, eta telebista saio bat gidatu zuen[8].

2015ean, ESPN Latinoamerikan sartu zen emakumezkoen kirol produkzioekin elkarlanean aritzeko[9]

Filmografia

  • Ana Quirogak zuzendutako Lucha: jugando con lo imposible (2016) dokumentalaren protagonista da.[10]

Sariak eta aitortzak

  • Jokalariak lortu dituen sarien artean hurrengoak daude:[11]
Nazioarteko Palmaresa taldean
LehiaketaNonDominaOrdezkaritza
2014ko Champions TrophyUrreaArgentina
2014ko World CupBrontzeaArgentina
2012ko Champions TrophyUrreaArgentina
2012ko Udako Olinpiar JokoakLondres, Erresuma BatuaZilarraArgentina
2011ko Champions TrophyZilarraArgentina
2011ko Panamerikar JokoakZilarraArgentina
2010eko World CupRosario, ArgentinaUrreaArgentina
2010eko Champions TrophyUrreaArgentina
2009ko Champions TrophyUrreaArgentina
2008ko Champions TrophyUrreaArgentina
2008ko Udako Olinpiar JokoakBeijing, TxinaBrontzeaArgentina
2007ko Champions TrophyZilarraArgentina
2007ko Panamerikar JokoakRio de Janeiro, BrasilUrreaArgentina
2006ko World CupBrontzeaArgentina
2004ko Udako Olinpiar JokoakAtenas, GreziaBrontzeaArgentina
2003ko Panamerikar JokoakUrreaArgentina
2002ko Champions TrophyZilarraArgentina
2002ko World CupUrreaArgentina
2001eko Champions TrophyUrreaArgentina
2000.urteko Udako Olinpiar JokoakSidney, AustraliaZilarraArgentina
1999ko Panamerikar JokoakUrreaArgentina
1997ko Juniorren Mundu KopaBrontzeaArgentina Junior
1997ko Panamerikar JokoakUrreaArgentina Junior
Palmaresa, klubaren arabera
LehiaketaKlubaHerrialdea
2009ko Metropolo TxapelketaGEBAArgentina
2009ko Argentinako Liga NazionalaGEBAArgentina
2008ko Metropoli TxapelketaGEBAArgentina
2008ko Argentinako Liga NazionalaGEBAArgentina
2004ko Erreginaren KopaReal Club de Polo de BarcelonaEspainia
1998ko Europako Kluben TxapelketaRot-Weiss KölnAlemania
Banakako sariak
UrteaLehiaketa
2014Champions Trophy txapelketako jokalaria
2013FIH Urteko jokalaria
2012Champions Trophy txapelketako jokalaria
2010FIH Urteko jokalaria
2010Champions Trophy txapelketako jokalaria
2010World Cupeko jokalaria
2009FIH Urteko jokalaria
2008Champions Trophy txapelketako jokalaria
2008FIH Urteko jokalaria

Erreferentziak

Kanpo estekak