Diego Maradona

Argentinako futbol jokalari eta entrenatzailea

Diego Armando Maradona, (Lanús, Buenos Aires, 1960ko urriaren 30a - Tigre, Buenos Aires, 2020ko azaroaren 25a), ezizenez Pelusa, argentinar futbolari eta entrenatzailea izan zen. Historiako futbolari hoberenetako bat izan zen, hoberena aditu askoren ustetan.[1][2][3][4][5][6][7][7][8] Bere jokalari ibilbidean Argentinos Juniors, Boca Juniors, Bartzelona, Napoli, Sevilla eta Newell's Old Boysen aritu zen. Garaipenik handienak, bi Scudetto eta UEFA Kopa bat, Napolirekin lortu zituen. Argentinako selekzioarekin 1986ko Munduko Futbol Txapelketa irabazi zuen. Denetara 91 partida jokatu zituen selekzio absolutuarekin, eta 34 gol sartu.[9]

Diego Maradona
Maradona 1986ko Munduko Txapelketako kopa eskuan duela. Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDiego Armando Maradona
JaiotzaLanús1960ko urriaren 30a
Herrialdea Argentina
HeriotzaDique Luján (en) Itzuli2020ko azaroaren 25a (60 urte)
Hobiratze lekuaJardín Bella Vista (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: bihotz-biriketako geldialdia
Familia
Ezkontidea(k)Claudia Villafañe (en) Itzuli  (1989ko azaroaren 7a -  2003)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria, futbol entrenatzailea eta aktorea
Ibilbidea
TaldeakUrteakJG
Argentinos Juniors1976 / 1981166116
Argentinako futbol selekzio nazionala1977 / 19949134
Argentinako 20 urtetik beherako futbol selekzio nazionala1977 / 19792413
Boca Juniors1981 / 19824028
Bartzelona Futbol Kluba1982 / 19843622
Società Sportiva Calcio Napoli1984 / 199118881
Sevilla Fútbol Club1992 / 1993265
Newell's Old Boys1993 / 199450
Boca Juniors1995 / 1997307
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria
aurrelaria
Lateralitateaezkerra
Pisua70 kilogramo
Altuera165 zentimetro
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Dios

IMDB: nm0544764 Allocine: 35664 Rottentomatoes: celebrity/diego_maradona Allmovie: p273631 Metacritic: person/diego-armando-maradona
Instagram: maradona_group Musicbrainz: e14f6aa8-b933-40e6-bdf5-f833ecdcd61e Discogs: 2409706 FIFA: 174732 Find a Grave: 219003424 Edit the value on Wikidata

Drogamendetasunak askotan lohitu zituen haren garaipenak. 1991n, doping kontrol batean kokainarekin positiboa eman ostean, 15 hilabetez futbolean jokatu gabe egon behar izan zuen. 1994an, berriz, Munduko Futbol Txapelketatik egotzi zuten beste positibo batengatik.[10] Futboletik erretiratu eta gero, kokaina eta alkohol kontsumoak osasun arazo larriak eragin zizkion.[11][12] 2010eko Munduko Futbol Txapelketan, Argentinako selekzioa zuzendu zuen.

Biografia

Hasiera

Maradona, 1970ean.

Diego Armando Maradona Lanúsko Policlínico Evitan jaio zen, 1960ko urriaren 30ean. Diego Maradona eta Dalma Salvadora Francoren bosgarren haurra (lehen semea) zen. Haurtzaroa Buenos Aires Handiko hegoaldean kokatutako Villa Fiorito txabola auzunean igaro zuen. Bederatzi urterekin Francisco Cornejok Los Cebollitas izeneko Argentinos Juniorsen haurren taldera eraman zuen. 1976ko urriaren 20ean, 15 urte zituela, Argentinos Juniorsekin egin zuen debuta lehenbiziko mailan, Talleres de Córdobaren aurkako partiduan. Bigarren zatian sartu zen zelaira, bizkarrean 16 zenbakia zuela. Aurreneko jokaldian tunela (baloia zangoen artetik pasaraztea) egin omen zion aurkari bati[13]. Argentinos Juniorsen aritu zen urteetan bost txapelketatako goleatzailerik hoberena izan zen: Metropolitano´78, Metropolitano´79, Nacional´79, Metropolitano´80 eta Nacional´80.

Lehen hautaketan hartua bazen ere, Maradonak ez zuen 1978ko Munduko Futbol Txapelketa jokatu, Menottiren ustetan gazteegia zelako. 1979an Gazte mailako Munduko Txapelketa jokatu zuen Japonian. Argentina nagusitu zen, finalean Sobiet Batasunari 3-1 irabazita. Diego jokalari hoberen izendatu zuten[14].

Boca eta Bartzelona (1981-1984)

1981ean, Boca Juniorsen aritu zen eta Metropolitano txapelketa irabazi zuen, Diegok Argentinan lortu zuen lehen mailako titulu bakarra, hain zuzen ere. 1982ko Munduko Futbol Txapelketan ez zuen bere neurria eman. Hala ere, kontuan hartu behar da arerioak oso gogor aritu zirela eta taldeak ere ez ziola gehiegi lagundu. Hoberena Hungariaren aurkako partidua izan zen, eta txarrena Brasilen aurkakoan ikusi zuen txartel gorria[15].

1982an, Bartzelona Futbol Klubak fitxatu zuen, 1.200 milioi pezeta ordainduta[16]. Bartzelonan bi urtez jokatu zuen. 1982-83 denboraldiari aski hasiera ona eman zion (6 gol lehenbiziko 13 partidetan), baina abenduan hepatitis hartu eta hiru hilabetez jokatu gabe egon behar izan zuen. Hala ere, Errege Kopa eta Ligaren Kopa, biak Real Madrilen aurka, irabazi zituen. Gogoangarria da Santiago Bernabéu estadioan, Ligaren Kopako joaneko partiduan, sartu zuen gola[17]. 1983-84 denboraldian, Andoni Goikoetxeak egindako sarrera gogor batek orkatila hautsi zion. Ligan 16 partida besterik ez zuen jokatu, eta taldeak hirugarren amaitu zuen. Errege Koparen finalera iritsi zen, baina Athletic 1 eta 0 nagusitu zitzaion. Partida amaieran izandako zalaparta ikaragarrian Maradonak Txato Nuñez eta Sola zafratu zituen.[18] Hori izan zen haren azken partida Bartzelonarekin. Uda hartan, Josep Lluís Núñez klubeko presidentearekin zuen erlazio txarrak Barça uztera eraman zuen[19].

Napoli: urrezko urteak

1986ko Munduko Txapelketako Argentina-Ingalaterra partida: Maradonaren "Mendeko gola".

1984an Italiako SSC Napolira joan zen. Taldea aurreko urtean doi-doi salbatua zen bigarren mailara jaistetik. Maradonarekin arras aldatu zen Napoliren mentalitatea. 1985-86 denboraldian hirugarren postua eta, beraz, UEFA txapelketa jokatzeko txartela eskuratu zituen[20].

Argentinak irabazi zuen Mexikon jokatutako 1986ko Munduko Futbol Txapelketa, finalean Alemaniari 3-2 irabaziz eta Maradonak txapelketako jokalari hoberenaren saria lortu zuen. Baina historiara 1986ko ekainaren 26an Mexiko Hiriko Azteka estadioan jokatu zen Argentina-Ingalaterra (2-1) partidua igaro da. Maradonak sartu zituen bi golak: lehenbizikoa eskuaz (Jainkoaren eskua Diegok berak esan zuenez) eta bigarrena jokaldi ikuskarri batean. Bigarren hau XX. mendeko Munduko Futbol Txapelketetako golik hoberen aukeratua izan zen[21]Horrez gainera, kontuan hartu behar da lau urte lehenagoko Malvinetako Gerran Argentinak sekulako porrota jasan zuela Erresuma Batuaren aurka. Zenbait urte geroago Maradonak berak esan zuenez «lehen gola izan zen ingeles bati eskua sakelean sartu eta berea ez den dirua ebastea bezala, eta bigarrenak, berriz, dena estali zuen. Errebantxa bat izan zen partida hura, Malvinen zati bat berreskuratzea bezalakoa»[22].

Mexikoko Munduko Txapelketetatik itzuli ondoren, denboraldi bikaina egin zuen Italian. SSC Napolik, lehenbiziko aldiz klubaren historian, scudettoa irabazi zuen, eta baita Italiako Kopa ere. 1987-88 denboraldiko hasiera oso ona izan bazen ere, gero taldea huts egiten hasi zen eta AC Milanen kontrako partido erabakigarria galdu egin zuen. Hala ere ligako goleatzailerik hoberena izan zen. 1988-89 denboraldian taldeak UEFA Kopa irabazi zuen, finalean Jürgen Klinsmannen VfB Stuttgart garaituz. Eta 1989-90 denboraldian, inor gutxik espero zuenean, Napolik bigarren scudettoa lortu zuen[20].

1990eko Munduko Futbol Txapelketa Italian jokatu zen. Italiako liga irabazi ostean Maradona sasoi betean zegoen. Tamalez, Errumaniaren aurkako partiduan txorkatilan min hartu eta handik aurrera infiltratuta jokatu behar izan zuen. Argentinak, neke handiz bazen ere, finalera iristea lortu zuen. Azkenean kopa Alemaniarentzat izan zen, Argentinari Erroman 1-0 irabazita[23].

Gainbehera

1990-91 denboraldian agurtu zen Italiako futbolaz. 1991eko martxoaren 17an SSC Napolik Bariri 1-0 irabazi zion. Partiduaren ostean Maradonari doping kontrola egin zitzaion eta kokainarekin positiboa eman zuen. Horrez gainera Camorra, prostituzio eta droga trafikoarekin lotu zitzaion. Italiako Futbol Federazioak 15 hilabeteko zigorra ezarri zion eta Diegok Buenos Airesera itzultzea erabaki zuen. Baina han atxilotua izan zen droga trafikoaren kontrako sarekada batean. Maradonaren gainbehera hasia zen.[24] Zigorra bete eta gero, 1992-93 denboraldian Sevilla FC taldean aritu zen. Liga amaieran Carlos Bilardo entrenatzailearekin haserretu eta kluba utzi zuen[25].

1993an Argentinako futbolera bueltatu zen, oraingoan Newell's Old Boys taldearen elastiko gorri eta beltza janztera. Bost partida baino ez zuen jokatu eta ez zuen golik sartu[26]. Alfio Basilek 1994ko Munduko Futbol Txapelketara eraman zuen. Greziaren aurkako partiduan (4-0) ongi jokatu eta gol bat sartu zuen. Asko lagundu zuen Nigeriaren kontrako garaipenean ere (2-0). Baina, doping analisiaren arabera, debekatutako bost substantzia hartuta zegoen: efedrina, norefedrina, seudoefedrina, norseudoefedrina eta metaefedrina. Beraz, Diegok txapelketa utzi behar izan zuen[27].

FIFAren zigorrak 15 hilabetez futbolean aritu gabe utzi zuen[28]. Denbora tarte horretan entrenatzaile hasi zen eta Argentinako Mandiyú de Corrientes (1994) eta Racing Club (1995) taldeak zuzendu zituen.1995ean Boca Juniorsera itzuli zen, zigorra beteta. Bertan aritu zen 1997ko urriaren 30ean futbol profesionala utzi zuen arte. Jokatu zuen azken partidu ofiziala River Plate-Boca Juniors (1-2) izan zen.

Futbola utzi osteko urteak (1997 - 2008)

Futbola utzi ondoren, drogazaletasuna zela eta osasun arazo handiak izan zituen. 2000ko urtarrilean, Uruguaiko Punta del Este hirian oporretan zegoelarik, Sanatorio Cantegrilen ingresatu behar izan zuten hipertentsio krisiak jota [29]. Gernu eta odol analisietan kokaina aztarnak agertu baitziren, Uruguaiko poliziaren aurrean deklaratu behar izan zuen[30]. Klinikatik atera ondoren, urtarrilaren 18an Kubara joan zen droga mendekotasuna tratatzera[31]. Herrialde horretan zenbait urtez bizi izan zen.

2004ko apirilean, Kubatik itzuli eta hiru astera, Buenos Airesko Clínica Suizo-Argentinan ingresatu zuten osasun arazo larriekin. Drogazaletasunak Diegoren bihotzeko arazoak larritzen zituenez gero, bere osasuna egonkortu zenean ospitale psikiatriko batean sartu zuten desintoxikatze tratamendua hasteko[32]. Urte bereko irailean tratamendua Kuban jarraitu ahal izateko baimena eman zioten[33].

Futbola utzi ondoren pisu handia hartu zuen. 2005eko martxoan bypass gastrikoa egin zioten Kolonbiako Cartagena de Indiasen[34]. Kirurgia eta dieta hertsiari esker 50 kg mehetzea lortu zuen. Urte bereko abuztuaren 15ean telebista aurkezle moduan debutatu zuen Canal 13ko La noche del 10 saioan. Lehen saioko gonbidatua Pelé izan zen, historiako beste jokalari onenetako bat, zeinarekin aspalditik harreman gatazkatsua zuen. 2005eko ekainetik 2006ko abuztura Boca Juniors taldearen kirol presidenteordea izan zen[35].

2007ko martxoaren 28an ospitaleratu zuten alkohol gehiegi edan izanagatik. Hepatitis toxikoa diagnostikatu zitzaion[36]. Alkohol-mendetasuna gainditzeko Avril ospitale psikiatrikoan sartu zuten. Maiatzaren 6an irten zen[37].

2008ko urrian, Alfio Basilek kargua utzi eta gero, Argentinako futbol selekzio nazionalaren zuzendari tekniko izendatu zuten[38]. 2009ko urriaren 14an selekzioak 2010eko Munduko Futbol Txapelketarako sailkapena erdietsi zuen. Hegoafrikan jokatu zen txapelketa honetan Argentina final laurdenetara iritsi zen baina, Alemaniaren aurka 4 eta 0 galdu ostean, kanporaturik gelditu zen[39]. Argentinako Futbol Federazioak Maradonaren kontratua ez berritzea erabaki zuen.

Futbol inguruko beste jakingarri batzuk

Maradonaren ibilbidean bere agente edo managerrek garrantzi handia izan zuten. Azpimarragarrienak haurtzarotiko lagun Jorge Czysterpiller (1977-1985) eta Guillermo Cóppola (1985-1990 eta 1996-2003) izan ziren. Azken horrekin, finantza eskandalu bat tarteko amaitu zuen harremana.[40][41]

Argentinako selekzioarekin munduko txapelketa hauek jokatu ditu: Espainia 82 (hamaikagarren postua), Mexiko 86 (txapelduna), Italia 90 (txapeldunordea) eta AEB 94 (txapelketatik bota zuten). Gainera, Japoniako 1979ko gazte mailako mundiala irabazi zuen, txapelketako izarra izanik. Bestalde, Argentinako selekzioaren historian golik gehien sartu duen bigarren jokalaria da, Gabriel Batistutaren atzetik.

Selekzioarekin sartutako golen artean, Ingalaterrari 1986ko Mexikoko mundialeko final laurdenetan sartu zizkionak gogoratuenetako batzuk dira. Lehendabizikoari berak La mano de Dios ("Jainkoaren eskua") izena eman zion, ezkerreko eskuaz sartu baitzuen. Bigarren gola, bost jokalari ingelesi eta atezainari izkin egin ondoren sartu zuena, munduko futbol txapelketen historiako golik onena hautatu zuten.

2000n FIFAk antolatutako internet bidezko inkesta batean historiako jokalaririk onena izendatu zuten, botoen %5 3,6 jaso ondoren. Pelé izan zen bigarrena % 18,53rekin. Mundu osoko adituek parte hartu zuten bozketa batean, ordea, Pelé izan zen irabazlea (1705 puntu) eta Maradona bosgarren postuan geratu zen (1214 puntu) [42]. Azkenean, FIFAk bi futbolariak izendatu zituen irabazle[43].

Maradona, bai Argentinan, bai Napolin, kirol heroia da. 2004an Argentinos Juniorsen futbol zelaiari Diego Armando Maradona izena jarri zioten[44] eta 2006an, Boca Juniorsen museoan, haren omenezko monumentu bat ipini zen[45]. Baina mirespena, kasu batzuetan, idolatria bihurtu da: horren muturreko adibidea Eliza Maradonianoa da, Diego jainkotzat duena. Parodiazko erlijio horren jarraitzaileentzat 1961. urtea D.O. (Diegoren ondorengo) 1. urtea da.

Sexualitate gaietako jokabidea eta tratu txarrak

2014an Rocío Oliva Maradonaren orduko bikoteak publikoki salatu zuen Maradonak tratu txar fisikoak ematen zizkiola. 2019an jakin zen Claudia Villafañe bikote ohiak abusu psikologiengatik salatu zuela. Argentinako LGTB federazioak bi salaketa ezarri zituen Maradonaren adierazpen homofobo eta transfobikoengatik.[46]

Estatistikak

Jokalari

Klubetan

Denboraldia[47]TaldeaLigaLigaKopaKontinentalaBesteakDenetara
PartGolakPartGolakPartGolakPartGolakPartGolak
1976Argentinos JuniorsArgentinako
Lehen Maila
112112
197749194919
197835253525
197927262726
198045434543
1981Boca Juniors40284028
1982–83BarcelonaLa Liga20115345643523
1983–84161141332315
198485NapoliSerie A3014633617
1985862911223113
1986872910107204117
198788281596203921
1988892691271235019
198990281632503618
1990911863242102610
1992–93SevillaLa Liga26533298
199394Newell's Old BoysArgentinako
Lehen Maila
5050
199596Boca Juniors245245
199697101020
1997985252

Argentinako selekzioan

UrteaMailaTxapelketaPartiduakGolakGolak partiduko
1977Selekzio absolutuaLagunartekoak300
1977Gazte mailako selekzioaGazte mailako Hegoamerikako txapelketa300
1977Gazte mailako selekzioaLagunartekoak210,5
1978Selekzio absolutuaLagunartekoak100
1978Gazte mailako selekzioaLagunartekoak540,8
1979Selekzio absolutuaAmerika Kopa100
1979Selekzio absolutuaLagunartekoak720,29
1979Gazte mailako selekzioaGazte mailako munduko kopa661
1979Gazte mailako selekzioaGazte mailako Hegoamerikako txapelketa510,2
1979Gazte mailako selekzioaLagunartekoak310,33
1980Selekzio absolutuaLagunartekoak1070,7
1981Selekzio absolutuaLagunartekoak210,5
1982Selekzio absolutuaMunduko Txapelketa520,4
1982Selekzio absolutuaLagunartekoak500
1985Selekzio absolutua1986ko mundialeko sailkatze torneoa640,66
1985Selekzio absolutuaLagunartekoak430,75
1986Selekzio absolutuaMunduko Txapelketa750,71
1986Selekzio absolutuaLagunartekoak320,66
1987Selekzio absolutuaAmerika Kopa430,75
1987Selekzio absolutuaLagunartekoak210,5
1988Selekzio absolutuaLagunartekoak310,33
1989Selekzio absolutuaAmerika Kopa600
1989Selekzio absolutuaLagunartekoak100
1990Selekzio absolutuaMunduko Txapelketa700
1990Selekzio absolutuaLagunartekoak310,33
1993Selekzio absolutua1994ko mundialeko sailkatze torneoa200
1993Selekzio absolutuaArtemio Franchi Kopa100
1993Selekzio absolutuaLagunartekoak100
1994Selekzio absolutuaMunduko Txapelketa210,5
1994Selekzio absolutuaLagunartekoak510,2

Entrenatzaile

UrteaHerrialdeaTaldeaJokatuakIrabaziakBerdinduakGalduakIrabazien %
1994  ArgentinaDeportivo Mandiyú12165%8,3
1995  ArgentinaRacing Club11263%18,2
2008-2010  ArgentinaArgentinako selekzioa251807%72
2011-
AEB
Al Wasl FC8323

Tituluak

Txapelketa nazionalak

Nazioarteko txapelketak

Parte hartzeak Munduko Kopan

Jokalari

TxapelketaHerrialdeaLekua
1982ko Munduko Futbol Txapelketa  Espainia11.
1986ko Munduko Futbol Txapelketa  Mexiko Txapeldun
1990eko Munduko Futbol Txapelketa  ItaliaBigarren
1994ko Munduko Futbol Txapelketa  AEB10.

Entrenatzaile

TxapelketaHerrialdeaLekua
2010eko Munduko Futbol Txapelketa  RSA5.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak