Maddi Ane Txoperena

bertsolaria, kazetaria eta feminista

Maddi Ane Txoperena Iribarren (Hendaia, Lapurdi, 1994ko azaroaren 23a) kazetaria, bertsolaria, eleberrigilea eta ekintzaile feminista da.[1]

Maddi Ane Txoperena

Bizitza
JaiotzaHendaia1994ko azaroaren 23a (29 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria, kazetaria, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta eleberrigilea

Literaturaren Zubitegia: 1024

Bizitza

Maddi Ane Txoperena Hendaian sortu zen, eta gaur egun Lesakan bizi da. Gasteizen Euskal Ikasketak hasi eta urte batera utzirik, hainbat hedabidetan aritu da lanean: Berria egunkariaren Baionako delegazioan eta Topatu.eus Euskal Herriko gazte komunikazioko proiektuan, kazetari gisa; eta Berriako Larrepetit iritzi sailean, zutabegile. Egun, Gizarte Antropologiako ikasketak bukatzen ari da Donostian, EHU Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Berriako kazetaria da, Euskal Herria sailean.

Bertsolaria ere bada: 8 urte ingururekin hasi zen Hendaiako bertso eskolan, bere ahizpa Kristine Txoperena han zebilela-eta animatuta. Euskal Herriko eskolarteko txapela jantzi zuen 2011n,[2] eta hainbat gazte sariketatan parte hartu du. 2012an Xilaba bertsolari txapelketan parte hartu zuen.[3] 2020ko urrian Xilabako hirugarren kanporaketan nagusitu zen.[4] Bortzirietako bertso eskola partaidea da.[5]

2020. urtean, Gazteluma bekari esker, Ene baitan bizi da nobela laburra idatzi zuen.[6]

Urte berean, Igartza saria irabazi zuen Ez erran inori izeneko nobela proiektuarekin.[7]

Bertsolaritza

Txapelketak

Xilaba Bertsulari Xapelketa

  • 2019ko Xilaba Bertsulari Xapelketa: txapelduna (Talde irabazleko kideak: Maddi Ane Txoperena, Miren Artetxe, Josu Txoperena eta Gorka Artetxe)
  • 2021eko Xilaba Bertsulari Xapelketa: finalista. Seigarren.

Eskolartekoak

Lanak

Narrazioa

Bertsoak

  • Bertso sorta bat koronabirusari (2020).[11]

Sariak

Erreferentziak

Kanpo estekak