Makirriain (Ezkabarte)

Ezkabarteko kontzejua, Nafarroa Garaian

Makirriain[1][a] (olaibarreraz: Makerriain)[b] Ezkabarte ibarreko kontzeju bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Iruñeko merindadean eta Iruñerria eskualdeko Ibarrak azpieskualdean dago, Iruñea hiriburutik 9,8 kilometrora. 2020 urtean 81 biztanle zituen.

Makirriain
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
Herriko etxe tradizional bat


Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaIbarrak (Iruñerria)
UdalerriaEzkabarte
Administrazioa
Motakontzeju
Izen ofiziala Makirriain
Posta kodea31194
Herritarramakirriaindar, makerriaindar
Geografia
Koordenatuak42°52′20″N 1°38′40″W / 42.87222°N 1.64444°W / 42.87222; -1.64444
Azalera1,97 km²
Garaiera559 metro
Distantzia9,8 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria81 (2020:  1)

Bertako biztanleak makirriaindarrak (olaibarreraz: makerriaindarrak) dira.

Izena

Makirriain edo Makerriain toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Makirreg (1098)
  • Maquirreng (1098)
  • Maquirein (1158)
  • Maquirriein (1174)
  • Maquiirriain (1268)
  • Maquirian (1275)
  • Maquerenh (1279)
  • Maquiriayn (1341)
  • Maquiriain (1366)
  • Maquirriain (1534)
  • Macaryayn (1587)
  • Maquirriain (1802)
  • Maquerriain (1829)
  • Makiriain (1928)
  • Makirriain (1966)
  • Makirriain (2009)

Ezaugarriak

Armarria

Makirriaingo armarria Ezkabarteko armarria da. Armarri honek honako blasoi hau du:[3]

«Armarri erdibituta: lehen hondo urdin batez eta aurrean urrezko arrano batez osatuta dago eta bigarren hondo hori batez eta aurrean lehoi gorri batez.»

Geografia

Makirriain Ezkabarte ibarrean dago, Iruñeko merindadean.

Ingurune naturala eta kokapena

Ezkabarte udalerria Iruñeko saihesbideak (PA-30) eta N-121-A errepide nagusiak zeharkatzen dute, baita Aitzoainekin lotzen den tokiko errepide batek ere. Udalerriaren erliebea Ultzama ibaiaren ibarrak definitzen du ekialdean, eta Pirinioaurreko lur-eremu menditsu batek gainerako lurraldean. Hegoaldean, gainera, Ezkaba mendia nabarmentzen da (895 metro), Iruñearekiko eta haren metropoli-eremuarekiko hegoaldeko muga egiten duena.

Klima eta landaredia

Ezkabartek klima atlantiarra dauka, urteko batez besteko balioek erakusten duten moduan. Urteroko prezipitazioak 1.000mm eta 1.400mm bitartekoak dira, eta tenperaturak 10 eta 13 gradu artekoak. Egun euritsuak 120 inguru izaten dira. Euria urte osoan zehar egiten badu ere, uda garaian hilabete bateko lehortea izan ohi da.

Prezipitazio ugariek eraginda, landaredia eta basoak ugariak dira. Basa pinuak, pagoak eta beste hainbat zuhaitz espezie daude ibarreko basoetan.

Estazio meteorologikoa

Ezkabarten ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Txulapain pareko udalerrian, estazio bat dagoen Beltzuntze kontzejuan, itsasoaren mailatik 530 metrora, Nafarroako Gobernuak 1988an jarritako estazio meteorologikoa dago.[4]

    Datu klimatikoak (Beltzuntze, 1988-2022)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C)18.020.025.028.033.339.540.340.537.030.022.017.140.5
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)8.510.013.316.320.025.327.627.823.919.112.18.917.7
Batez besteko tenperatura (ºC)5.26.08.611.314.418.921.121.318.114.48.75.612.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)1.92.03.86.28.812.614.714.812.39.65.32.37.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C)-8.0-8.0-9.0-1.8-1.02.07.08.04.0-2.0-7.0-10.0-10.0
Pilatutako prezipitazioa (mm)113.4100.195.5106.374.563.034.735.857.180.4134.8112.61008.3
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm)75.049.057.563.044.063.045.084.072.063.080.5122.0122.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm)13.812.812.314.912.48.76.66.38.711.816.013.9138.0
Elur egunak (≥ 1 mm)0.10.20.40.40.40.20.30.20.00.00.10.12.2
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[5]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Historia

Noble-jaurerria izan zen, Eneko Sanz Erraondok 1098an Leireko San Salbatore monasterioari utzi zion arte, Iruñeko katedralarentzat gordetako lursail bat izan ezik.

1594. urtean eztabaida biziak izan ziren Eusako apaizaren eta Makirriainekoen eta Ezkabarteko gainerako herrien artean, bikarioak uste baitzuen Eusako gurutzea lehen postuan zegoela eskualdeko ermitetara egiten ziren prozesioetan. Auzia epaitegietara eramanda, epaiak arrazoia eman zion eusatarrari, Eusaren gurutzea besteen aurretik jarririk.[6]

XX. mendearen hasieran, Juan Manuel Espoz Bergara jaunak irakaskuntza hobetzeko sortutako fundazio bat zegoen, Ongintzako Batzorde Probintzialaren babespean. Haurrentzat bereizitako eskolak mantentzen zituen herrian.[7]

Demografia

2020 urteko erroldaren arabera 81 biztanle zituen Makirriainek.[8]

20002001200220032004200520062007200820092010201120122013201420152016201720182019202020212022
5054535864667275747269687579707075817681
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Kultura

Euskara

Ikus, gainera: «olaibarrera» eta «nafarrera»

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Ezkabarteko herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian.[9]

Koldo Zuazok, 2010ean, Ezkabarte ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[10]

Ibar honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak ditu. Horregatik sailkatzen da Olaibarreraz. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Goñerriko mintzaira zaharrak hiztun gaberik dakite.

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Ezkabarte eremu mistoko udalerria da, eta hori dela eta, euskarak eskubide batzuk ditu. 2010ko erroldaren arabera, herritarren %12,35k zekien euskaraz hitz egiten eta 2018n % 16,70k.

Jaiak

  • San Martin jaiak, azaroaren bigarren asteburuan

Ondasun nabarmenak

Makirriaindar ospetsuak

Oharrak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak