María Lacunza Ezcurra

Lehen emakume abokatu nafarra

María Micaela Lacunza Ezcurra (Iruñea, 1900eko irailaren 29a - Valentzia, 1984ko maiatzak 4) Donostiako eta Iruñeko Abokatuen Elkargoan lehendabiziko emakume kolegiatua izan zen 1927an. Gerra zibila aurretik Espainiako Justizia Auzitegietan kasu bat defendatu zezaketen 6 emakume abokatu aitzindarien arteko bat izan zen. Nekazaritza Ministerioko idazkaria izan zen eta 1940an garbitu egin zuten.[1][2][3]

María Lacunza Ezcurra
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Lacunza Ezcurra
JaiotzaIruñea1900eko irailaren 29a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaValentzia1984ko maiatzaren 4a (83 urte)
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitatea
Zaragozako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabokatua

Biografia

María Lacunza Ezcurra Iruñean 1900ean jaio zen. Jose Maria Lacunza Vidaurre eta Celedonia Vaquedano Ezcurraren arteko ezkontzaren seme-alabarik gazteena izan zen, zazpigarrena jaiotzez. Bigarren hezkuntza ikasi zuen Iruñeko Institutuan, bere ikasgelan emakume bakarra izan zelarik.[4]

Zuzenbide ikasketan egin zituen Madrilgo Unibertsitate Zentralean ez-ofizial modalitatean matrikulatu zen prestakuntza aldiko ikasgaietan. 1921-1922 ikasturtean Zaragozako Unibertsitatean lizentziatura hasi eta Madrilgora 1922an itzuli zelarik, 1926an bukatu zuen. Ikasketa hauetan aitzindaria izan zen: hain zuzen ere, bere klaseko ikasle ofizial bakarra izan zen karrerako bost ikasturteetan zehar.[5] Madrilen bizi izan zen Hezkuntza Erakunde Askearen menpe zegoen eta María de Maeztu gasteiztarrak sortu zuen erresidentzia batean.

Ibilbide profesionala

1927ko urtarrilean Iruñeko Abokatuen Elkargoan sartzeko eskaera egin zuen.[6] Egun batzuk geroago, Donostiako Abokatuen Elkarteko kide izateko eskaera luzatu zuen. Hedabideetan eragina izan zuten bere eskaerek.[7][4] 1927tik 1932 bitartean, Iruñean eta Donostian bulego juridiko propioa izan zuen abokatu defendatzaile gisa hainbat auzitan aritu zelarik.[8]

1932an beka bat lortzen saiatu zen New York hirian gazteentzako erreformatorioei buruz ikasteko baina ez zuen lortu. Urte hartan bertan, Nekazaritzako Erreformarako Ikerketarako Batzordeko idazkari izendatu zuten, Ministerioak hainbat herrialdetan burutu zuena (Alemania, Austria, Hungaria, Turkia, Errumania eta Polonia). Kargu horri esker Europan zehar nekazaritza erreforma-eredu ezberdinak aztertu zituen.[9]

Gerra zibilaren ondorioak

Gerra Zibila hasi zenean 1936ko azaroaren 11an, Errepublikako gobernuak Valentziara bidali zuen. 1937an ezkondu eta Victor Herrerarekin semea izan zuen.[10] Gerra amaitzean, 1940an Estatuaren zerbitzura itzultzeko aukera eman zioten baina agindu edo konfiantzazko karguetan ez jarduteko zigorrarekin eta Sevillako hirira joaten derrigortuz. Lacunzak uko egin zuen, Valentzian gelditu eta ez zuen inoiz gehiago abokatu lanik egin.[11]

Abokatu aitzindaria

Lacunza, Ascension Chirivella, Victoria Kent, Clara Campoamor, Matilde Huici eta Concha Peña izan ziren 1931 baino lehenago Audientzia batean toga jantzi zuten lehendabiziko emakumeak.[8]

Errekonozimenduak

  • 2007ko ekaina geroztik, María Lacunza izena duen kalea dago Iruñean, Nafarroako lehen abokatuaren oroimenez.[11][12]
  • 2018an María Lacunzaren biografia osoa argitaratu zen: "Un momento a la luz". [13]
  • 2018an Iruñeko Abokatuen Elkargoaren 200. urteurrena ospatzeko antolaturiko erakusketan ikusgai egon ziren bere toga, kolegiatu-agiria, kolegiatu zenean eman zioten Elkargoaren estatutuak biltzen zituen dokumentua eta argazki batzuk.[2]

Erreferentziak

Kanpo loturak