Ebanjelioa Markoren arabera
Itun Berriko liburua
(«Markosen Ebanjelioa» orritik birbideratua)
Markoren Ebanjelioa Jesukristoren bizitza eta eginak kontatzen dituzten lau ebanjelio kanonikoetakoa da. Adituen arabera lehenengo idatzitako ebanjelioa da, gutxi gorabehera K.o. 65 urtean agertu zela diote. Ebanjelio honen idazlea Marko da, Itun Berriko zenbait pasartetan agertzen da, besteak beste San Pauloren jarraitzaile gisa.
Ebanjelioa Markoren arabera | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Marko Ebanjelaria eta anonimo |
Izenburua | Εὐαγγέλιον κατὰ Μᾶρκον eta Evangelium nach Markus |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Ebanjelioa |
Hizkuntza | greziera |
Deskribapena | |
Honen parte da | ebanjelio kanonikoak Tetraevangelion (en) |
Ebanjeliorik laburrena da, Jesusen bataiotik piztuerara artekoak kontatzen ditu. Jatorri heleniarreko kristauei idatzita dagoela dirudi, gehienbat Israel herriaren hizkuntza eta erlijioa ezagutzen ez dituztenei egindako azalpenak agertzen direlako. Adituen arabera ebanjelio hau Erroman idatzi zen.
Lehenengo idatzi zen ebanjelioa izanda, besteengan eragin handia izan du, bereziki Mateoren eta Lukasen ebanjeliotan.
Kanpo estekak
🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaCarles PuigdemontGonzalo BoyePello OtxandianoBerezi:AzkenAldaketakMaria AntonietaMikel AnteroNerea KortajarenaEuskaraWikipediaTxikipedia:LaukiCastillo SuarezGalicia (L-51)Euskal HerriaIhes beteaEneko AnduezaSarpenBigarren Mundu GerraTxikipediaPaleolitoaMetalLaguntza:Wikipediari buruzCreative CommonsNagore AranburuTraineru estropadaPaulo AzpiazuHaurdunaldiImanol PradalesArrainketariakArotzaren eskuakApirilaren 17Laguntza:SarreraTaula periodikoaTxikipedia:IgelTxikipedia:PaleolitoaOihana EtxebarrietaEuskadi Ta Askatasuna