Mirafuentes

Nafarroa Garaiko udalerria


Mirafuentes[3] ([miɾafuentes] gaztelaniaz eta ofizialki; Iturriaga [ituriaɣa] euskaraz baina ez ofizialki) Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da, Lizarrako merindadekoa. 54 biztanle zituen 2014. urtean.

Mirafuentes
Iturriaga
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Mirafuentes, Nazarretik

Bandera

Mirafuentesko armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
EskualdeaLizarraldea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Mirafuentes
AlkateaÁngel Chasco Arzotz
(AEIM, indep.)
Posta kodea31219
INE kodea31170
Herritarramirafuentestar
Geografia
Koordenatuak42°37′23″N 2°16′36″W / 42.623055555556°N 2.2766666666667°W / 42.623055555556; -2.2766666666667
Azalera3 km²
Garaiera631 metro
Demografia
Biztanleria58 (2023:  −1)
alt_left 29 (%50)(2019) (%48,3) 28 alt_right
Dentsitatea22,05 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 28,76
Ugalkortasuna[1]‰ 0
Ekonomia
Jarduera[1]% 0 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 16,15 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 14,50 (2018:  %-15,69)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.mirafuentes.es/

Izena

Euskara batuaren arautzearen hasierako urteetan, Euskaltzaindiak 1979an argitaratutako Euskal Herriko udalen izendegia izeneko lanean, Iturriaga izena proposatu zen udalerri honetarako. Izan ere, une horretako joera zen euskara aspaldi galdurik zuen Euskal Herriko alderdi zabalean herrien erdal izenetarako euskal ordainak proposatzea. Gerora, ordea, Euskaltzaindiak proposamen horiek berrikusi zituen, eta tradizioan sustraitutako formei eman zien lehentasuna, nahiz eta erdal jatorrikoak izan;[4] horrenbestez, Euskaltzaindiak euskara baturako araututako forma bakarra Mirafuentes da.[3]

Geografia

Nafarroa Garaiko hiriburu Iruñetik 72 kilometro mendebaldera dago, Arabarekiko mugatik hurbil, Lizarrako merindadearen mendebaldeko muturrean.

Ingurune naturala eta klima

Mirafuentes Berrotza ibarreko herria da; Kodes eta Kabrega mendilerroen artean hedatzen da ibar hori. Udalerria zeharkatzen duten ibaien artean, Odron, Marana eta Naval dira aipagai.

Klima

Mirafuentesko klima mediterraneo kontinental motakoa da. Urteko batez besteko tenperatura 9 gradukoa da eta prezipitazioak 800 eta 1.000mm bitartekoak. Urteroko egun euritsuak 100 eta 120 bitartean izaten dira, eta udaberri eta udazken garaian ugariagoak dira.

Landaredia

Jatorrizko landaredia eraldatua izan da gizakiaren eraginez, eta batez ere arteek osatzen dute.

Udalerri mugakideak

Mirafuentesek Nazarrekin egiten du muga iparraldean; Mendazarekin ekialdean; Torralba del Riorekin mendebaldean; eta Desojo eta Esprontzedarekin hegoaldean.

Historia

XIX. mendearen erdialdera arte, Mirafuentes jaurerria izan zen (konkretuki Berrotza ibarraren menpeko herria). Herriak ordaindu beharreko petxa 1236. urtean eguneratu zuen Tibalt I.a erregeak, urtero 800 soldata. Horrez gain, herriaren inguruko lurrak Mirafuentesi eta koroari batu zizkion. Joan eta Katalina I.a errege-erreginek Nafarroako Pedrori eman zizkioten herritarrei kobratutako errentak 1511n.

1840ko hamarkadaren erdialdetik aurrerako administrazioaren birmoldaketaren ondoren, udalerri independente bihurtu zen. 1847an Mirafuentesko eskolak, urteko 704 errealeko saria zeukan, eta parrokiako abadea herritarrek aurkezten zuten. Gainera, parrokiako onuraduna aukeratutako abade bera zuten.

Ekonomia

Zerbitzuak

Antzin-Ameskoako Zerbitzu Sozialen Mankomunitatea zaborra bildu, ura hornitu eta bestelako zerbitzuez arduratzen da Mirafuentes eta eskualdeko beste hainbat herritan.

Demografia

Mirafuentesko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, ez da etorkinik bizi Mirafuentesen.

Politika

Udaletxea

Udaletxea inguruko eraikinen estilo berean eraiki zen eta azken mendean hainbat aldiz zaharberritu da. Azkenengo zaharberritzeak 1,4 milioi pezetako aurrekontua izan zuen, eta lanek Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuaren laguntza jaso zuten. Udala alkateak eta lau zinegotzik osatzen dute.

  • HELBIDEA: Gurutze kalea, 29

Udal hauteskundeak

2007ko ekainean ez zen udal hauteskunderik izan Mirafuentesen, ez zelako inongo talderik aurkeztu.[5] Urte bereko azaroan, ordea, Ángel Chasco Arzotz aukeratu zuten alkate, Agrupación Independiente La Berrueza (AILB) delakoaren izenean.

2011ko udal hauteskundeetan ere Chasco Arzotz hautatu zuten alkate, kasu honetan Agrupación Electoral Independiente de Mirafuentes (AEIM) izena hartu zuen zerrendaren izenean. Zerrendako hiru kideak zinegotzi bihurtu ziren.[6]

Alkateak

Hauek izan dira Mirafuentesko azken alkateak:

AlkateaAgintaldi hasieraAgintaldi amaieraAlderdia
Benito Chasco Larramendi[7]19791983Agrupacion de Electores San Roman
Andres Chasco Arzoz[7]19831987Agrupacion de Electores de Mirafuentes
19871991
19911995
19951999
19992003
Jose Andres Chasco Ganuza20032007Independenteak
Angel Chasco Arzotz20072011Agrupacion Independiente La Berrueza
Angel Chasco Arzotz20112015Agrupacion Electoral Independiente de Mirafuentes
Roberto Larrion Otermin[8]20152019Independenteak
Mikel Izurdiaga Berraondo[8]2019JarduneanAgrupacion Electoral Independiente Mirafuentes-Iturriaga


Kultura

Euskara

1986. urteaz geroztik, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Mirafuentes eremu ez-euskalduneko udalerria zen, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania zen. 2001eko erroldan, herritarren % 3,68k zekien euskaraz hitz egiten.

2017ko ekainaren 22an Nafarroako Parlamentuak erabaki zuen Mirafuentes eremu mistora igarotzea, beste 43 udalerrirekin batean.

Jaiak eta ospakizunak

Mirafuentesek abuztuaren 17an ospatzen ditu jaiak.

Ondasun nabarmenak

  • San Roman eliza, XIII. mendean eraikitzen hasi eta ondorengo mendeetako lanekin osatutako eliza. Eliza-gotorlekua da, bere garaian funtzio bikoitza bete zuelako, erlijiosoa eta militarra.
  • Mirafuentesko jaunen jauregia, herriaren kanpoaldean kokatua.
  • San Adrian baseliza, 1955ean erabat eraberritu zen nabe bakarreko eraikina da. Barruan Berazako Ama Birjinaren XIII. mendeko egurrezko irudi erromanikoa dago.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa