Muskildi

Zuberoako udalerria

Muskildi ([mus̺kiʎði]) Zuberoako mendebaldeko udalerri bat da, Arbaila eskualdekoa, Nafarroa Beherearekiko mugan kokatua.

Muskildi
 Zuberoa, Euskal Herria
Muskildiko pilota plaza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Zuberoa
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaOloroe-Donamaria
KantonamenduaEuskal Mendialdea
Izen ofiziala Musculdy
AuzapezaMichel Bercaits
(2008-2014)
Posta kodea64130
INSEE kodea64411
Herritarramuskildiar
Ezizenabuhamiak eta aztal beltz handiak
Kokapena
Koordenatuak43°11′48″N 0°57′58″W / 43.1967°N 0.9661°W / 43.1967; -0.9661
Map
Azalera24,06 km2
Garaiera180 – 813 metro
Demografia
Biztanleria237 (2018:  −5)
Dentsitatea9,77 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 26,47
Ugalkortasuna[1]‰ 52,7
Ekonomia
Jarduera[1]% 70,59 (2011)
Desberdintasuna[1]% 3,81 (2011)
Langabezia[1]% 0 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 70,14 (2010)
Erabilera% 40,6 (2011)


Geografia

Ingurune naturala

Biduze ibaia eta Pagolako uhaitza igarotzen dira udalerritik, bai eta haietara isurtzen diren hainbat erreka ere.

Udalerri mugakideak

Etxeak eta auzoak

  • Erbitz
  • Eiherregi

Historia

Muskildin egin zuten bakea Agramont eta Lükützeko jaunek 1385. urtean, Nafarroako Karlos II.a erregeak lortu zuena. Bake horren omenez, kapera bat eraiki zen bertan.

Demografia

Herri txikia izan da beti Muskildi, baina azken hamarkadetan biztanleak etengabe galdu ditu. 1820ko hamarkadan goia jo zuen, 650 inguru biztanlera iritsi zenean, baina ordutik galera handia izan du eta 2010ko hamarkadan 230 biztanle besterik ez zituen.

Muskildiko biztanleria
Datuen iturburua: INSEE

Politika

Auzapezak

  • 1995-2014 Michel Bercaïts  
  • 2014tik Léonie Aguergaray  

Kultura

Euskara

Muskildiko Maiana Garcia[2] (Ahotsak[3] proiekturako)

Muskildin[4] Basabürüako hizkera[5] mintzatzen da, zubereraren aldaera.

Ondasun nabarmenak

Argazki galeria

Muskildiar ospetsuak

Erreferentziak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa

Kanpo estekak