Biduze

Euskal Herriko ibaia

Biduze edo Lapiotz (Donaixtitik gora Urbeltzeta[1]) Nafarroa Behereko ibaia da, Zuberoako mugan sortzen da eta Aturriren ibaiadarra da.

Biduze / Lapiotz
Biduze (eu) Bidouze (fr)
Datu orokorrak
Garaiera2 m
Motaibai
Luzera82,4 km
Geografia
Map
Koordenatuak43°31′52″N 1°12′48″W / 43.5311°N 1.2133°W / 43.5311; -1.2133
KokapenaEuskal Herria
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera285 km²
Arro hidrografikoaAdour basin (en) Itzuli
IturburuaAltzürükü
Bokalea
()
Aturri eta Gixune

Iraganean ondasunen garraiorako oso erabilia izan zen ibaia, idiek tiraturiko gabarren bidez eramaten zirelarik. Ibai-portu garrantzitsuak egon ziren hala nola Akamarre eta Bidaxunen. Ibaian zehar ontzi txikiek Akamarrera arte bakarrik nabiga dezakete.

Arbailetako Ithe basoan dagoen lur azpiko ur-laster batetik sortzen da (Eltzarreko ordokia) eta Gixunen isurtzen da Aturri ibaira.

Ibaiadarrak

Hona hemen Biduzeren ibaiadar nagusien zerrenda[2]:

UhaldeaIzenaLuzera (km.)
EskumaldeaIhiteko erreka4,3
EskumaldeaSorhitza3,9
EskumaldeaLarramendi2,9
EzkerraldeaHoztako ura8,1
EzkerraldeaLaminosineko erreka8,5
EzkerraldeaArtikaiteko erreka7
EzkerraldeaBertzaitzeko erreka1,7
EskumaldeaBabatzeko erreka5,4
EzkerraldeaHaranbeltzeko erreka2,8
EskumaldeaEldurne
EskumaldeaIzpaxuri16,2
EzkerraldeaUr Beltza3,2
EskumaldeaAzkabia
EskumaldeaEhulondo5,9
EzkerraldeaIholdiko erreka26,8
EzkerraldeaJeloseko erreka16,7
EskumaldeaXuhukoa19,2
EzkerraldeaLihuri45,8

Zeharkatutako udalerriak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak