Núria Mendoza

kataluniar futbolaria

Núria Mendoza Miralles (Bartzelona, Katalunia, 1995eko abenduaren 15a) kataluniar futbolaria da, atzelari jokatzen duena. Gaur egun Espainiako Emakumezkoen Futbol Ligaren Lehen Mailan aritzen den Real Sociedad futbol-taldean jokatzen du. 19 dortsala darama. [1]

Núria Mendoza

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakNúria Mendoza Miralles
JaiotzaBartzelona1995eko abenduaren 15a (28 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
TaldeakUrteakJG
Reial Club Deportiu Espanyol2012 / 2015107
Real Sociedad2015 / 2021166
Levante Unión Deportiva2021 /
 
Posizio edo espezialitateaatzelaria
Altuera1,7±0,001 metro

Twitter: nuria_mendo Edit the value on Wikidata

Ibilbidea

Klubak

TaldeaUrtea
R.C.D Espanyol B20102012
R.C.D Espanyol20122015
Real Sociedad2015 -

Espanyol

2010etik 2012ra bitartean, Espanyolen B taldean jokatu zuen.

2012an, Espanyolen lehen taldera igoa izan zen. Bertan lehiatu zuen 2015 urtera arte.

Reala

2015ean, Realak fitxatu zuen, defentsa txuriurdina indartzeko asmotan. [2]

2019ko Maiatzaren 11n, klubarekin lehen titulua (Erregina Kopa) lortu zuen Granadan, Nuevo Los Cármenes estadioan. Aurkaria Atletico Madril izan zen eta Reala suertatu zen garaile, 2-1 emaitzarekin. [3]

2019ko Abuztuan, Euskal Herriko Kopa lortu zuen Azpeitian, Athleticen aurka 3-0 irabazi ostean. [4]

2020ko Otsailan, lehenengo Espainiako emakumezkoen Superkopa jokatu zuen Salamancan. Finalerdietan Levante gailendu eta finala Bartzelonaren aurka galdu ostean, txapeldunorde geratu zen.

Espainiako Selekzioa

17 eta 19 urte azpiko Espainiako Selekzioekin internazionala izan da.

2018an, Espainiako Selekzio nagusiko deialdian sartu zen. [5]

Sariak

Erreferentziak

Kanpo estekak