Nafarroako Foru Aldundia

Nafarroako Foru Aldundia 1839an Nafarroa Garaia gobernatzeko sortutako erakundea izan zen[1]. Egoitza Sarasate pasealekuko Nafarroako jauregian zuen. 1984. urtean Nafarroako Foru Aldundia Nafarroako Gobernu bihurtu zen. Hala ere, oraindik gaur egun ohikoa da, modu informalean batez ere, Nafarroako Gobernua aldundi (edo diputazio) gisa izendatzea.

Nafarroako Foru Aldundia
Nafarroako jauregia, Nafarroako Foru Aldundiaren egoitza 1984an Nafarroako Gobernu bihurtu arte.
Informazioa
Sorrera1839
Amaiera1984
Eskumena Nafarroa
EgoitzaNafarroako jauregia
Sarasate pasealekua, Iruñea

Historia

Nafarroa aldundia Espainiako probintziako aldundi gisa sortu zen, Nafarroako Erresumako Aldundia ordezkatzeko.1867 eta gero, Foru "abizena" hartu zuen[2]. Beraz, aurrekaria Erresumako Aldundi hori izan zuen, indarrez desegina Lehen Karlistaldiaren erdian. Honek XV. mendetik 1501era sei ahaldun izan zituen[erreferentzia behar], bina Nafarroako Gorteetako estatu bakoitzak eta 1678tik 1839ra zazpi: eklesiastikoa bat, bi militarra eta lau hiriek. Helburua zergak kudeatzea eta foruak defenditzea zituen. Hala ere, gertuko Aragoiko Erresumaren Aldundi Orokorrak baino diru eta botere gutxiago izan zituen[Noiz?][1].

Nafarroako jauregiaren frontoia.

1836an sortu zen, eta Nafarroako Erresuma de facto indargabetzen zuen. Lehendabiziko aldundiak zazpi ahaldun zituen: merindade bakoitzak bana, Iruñea eta Lizarra izan ezik. Horiek bi zituzten, beren biztanleria eta aberastasunak zirela eta. Erakunde berriak lehen Erresumako Aldundiak eta Nafarroako Batzordeak zituen helburu eta eginbeharrak batu zituen, baina ez zen organo subiranoa. Horrela 1833an Javier de Burgosen diseinuak agindutako Espainiaren probintzia erregimenarekin bat egin zuen Nafarroak.

1841an, Foruak Eraldatzeko Legea ezarri ondoren, bere antolakuntza laster aldatu zuten:

«Artículo 9º. La elección de Vocales de la Diputación deberá verificarse por las reglas generales, conforme a las leyes vigentes o que se adopten para las demás provincias, sin retribución ni asignación alguna por el ejercicio de sus cargos.

Artículo 10º. La Diputación provincial, en cuanto a al administración de productos de los Propios, rentas, efectos vecinales, arbitrios y propiedades de los pueblos y de la provincia, tendrá las mismas facultades que ejercían el Consejo de Navarra y la Diputación del Reino [...]

»

Gainera 13. artikuluak gobernadore zibil herrialdeko aginpide zibil nagusien bilakatu zuen, Espainiako probintzien moduan[3].

1898an kontsultarako erakundea sortu zuen: Foru Batzordea hain zuzen ere, 1979an Nafarroako Parlamentuak ordezkatu zuena.

Nafarroako Foru Aldundiak 1839 eta 1984 artean iraun zuen, eta urte hartan Nafarroako Gobernuak ordezkatu zuen. Hura 1982ko Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoak sortutako erakundea da.

Ahaldun nagusiak

Sakontzeko, irakurri: «Nafarroako Gobernadore Zibil eta Gobernuaren ordezkarien zerrenda»

Foru Aldundiaren presidentea Nafarroako Gobernadore Zibila izan zen. Espainiako Gobernuak aukeratzen zuen eta gutxitan izan zen nafarra[4] 1979ko urtarrila eta gero, kargu biak banatu egin ziren[5].

Nafarroako Gobernu bilakatu zen.

Ahaldun nagusiordeak

Kargu nagusia Gobernadore Zibilak zuenez, barneko kargu nagusia ahaldun nagusiordearena izan zen. Hona hemen zerrenda:

DataIzena
1840ko martxoaren 3Justo Galartza eta Fermín Gamio.
1841eko urtarrilaTiburcio Irigoien.
1843ko urriaDomingo Luis Jauregi.
1847ko abuztuaLorenzo Mutilua.
1850eko apirilaJavier Loyola.
1852ko apirilaFernando Larrainzar.
1854ko apirilaJuan Pedro Agirre.
1854ko abuztuaTiburcio Irigoien.
1858ko uztailaren 18aBonifacio Garcés de Los Fayos.
1860ko apirilaPablo Matías Elorz.
1862ko apirilaJosé Peralta.
1864ko urtarrilaJosé Peralta.
1866ko urtarrilaNicasio Zabaltza.
1867ko urtarrilaNicasio Zabaltza.
1868ko urriaren 5Tomás Azkarate.
1871ko otsaila-martxoaSan Vicente Ferrerreko baroia.
1872ko azaroaEsteban Camón.
1874ko urtarrilaLuis Iñarra.
1875eko martxoaLuis Iñarra.
1877ko martxoaLuis Iñarra.
1878ko azaroaLuis Iñarra.
1880ko azaroaRaimundo Díaz Medrano.
1883ko urtarrilaRaimundo Díaz Medrano.
1884ko azaroaDomingo de Alsua Iñarra.
1886ko azaroaSilvestre Goikoetxea Ataun.
1888ko azaroaFrancisco Beruete Ostiz.
1891ko urtarrilaManuel Jadraque Olaso.
1892ko azaroaRamón Eseberri Eseberri.
1896ko azaroaRamón Eseberri Eseberri.
1898ko azaroaSerafín Mata Oneca.
1903ko apirilaUlpiano Errea Lorente.
1905eko apirilaManuel Albistur.
1907ko apirilaManuel Albistur.
1909ko abenduaManuel Larraia.
1911ko maiatzaManuel Larraia.
1913ko maiatzaBlas Morte.
1915eko maiatzaBlas Morte.
1917ko maiatzaAntonio Baztan.
1919ko abuztuaLorenzo Oroz Urriza.
1921eko abuztuaLorenzo Oroz Urriza.
1923ko abuztuaGabriel Erro.
1926ko abuztuaJoaquín de Borja.
1928ko maiatzaJoaquín de Borja.
1930eko otsaila-martxoaJoaquín María Gaston.
1931ko apirilaConstantino Salinas.
1933ko ekainaConstantino Salinas.
1934ko urtarrilaSerafín Yanguas.
1935eko otsailaJuan Pedro Arraiza.
1940ko maiatzaren 16aTomás Domínguez Arévalo
1952ko apirilaMiguel Gortari.
1955eko apirilaMiguel Gortari.
1958ko apirilaMiguel Gortari.
1961eko apirilaMiguel Gortari.
1964ko apirilaFélix Huarte Goñi.
1967ko apirilaFélix Huarte Goñi.
1971ko apirilaAmadeo Marco Ilintxeta.
1974ko apirilaAmadeo Marco Ilintxeta.

Alfontso XIII.a Espainiakoa

Nafarroako Foru Aldundia 1917-1919
MerindadeaPolitikariaIdeologia
IruñeaJuan J. JuanmartiñenaKarlista integrista
IruñeaFrancisco Usechi FernándezLiberal romanoneszalea
LizarraAntonio Baztan GoñiLiberal romanoneszalea
LizarraFrancisco Martínez AlsuaJaimista
Aoiz (Zangoza)Javier Sanz SanzJaimista
Tafalla (Erriberi)José M. Badaran YanguasLiberal romanoneszalea
TuteraMartín Maria Gelbenzu MartínLiberal romanoneszalea

1930ean sortutako Batzorde kudeatatzailea

1930eko urtarrilean Dámaso Berenguer, Miguel Primo de Rivera uko egin ondoren Espainiako presidentea, 1923 eta aurreko ahaldunak berreskuratu zituen[6].

Nafarroako Foru Aldundia 1930-1931
MerindadeaPolitikariaIdeologia
IruñeaJoaquín María Gaston
IruñeaIgnacio Baleztena
LizarraManuel de IrujoEAJ
Tafalla (Erriberi)José María Modet
Aoiz (Zangoza)Javier Sanz Sanz
Tafalla (Erriberi)José María Badarán
TuteraRamón Lasantas

Espainiako Bigarren Errepublika

1931n sortutako Batzorde kudeatatzailea

Errepublikano-socialista blokearen presioa zela eta, Gobernuak Batzorde kudeatatzaile aukeratu zuen apirilaren 25ean. 1933ko ekainean Gobernuak aginduta bete gabeko lau postuak aukeratu zuen 1934ko urtarrilera arte[6].

Nafarroako Foru Aldundia 1931-1933
MerindadeaPolitikariaIdeologia
IruñeaConstantino Salinas Jacasocialista
IruñeaRufino García LarratxeErrepublikano
LizarraFernández de PiérolaMonarkiko
LizarraBenito MurillaErrepublikano
Aoiz (Zangoza)Amadeo Marco IlintxetaJaimista
Tafalla (Erriberi)David Jaime DeánErrepublikano
TuteraLuis Soriano TapiaErrepublikano

1935ean sortutako Batzorde kudeatatzailea

1934ko Iraultza eta gero, Nafarroako 32 ezkertiar udalak indargabetu zituzten eta kargu berriak aukeratu behar izan zituzten aldundirako[7]:

Nafarroako Foru Aldundia 1935-1940
MerindadeaPolitikariaIdeologia
IruñeaJuan Pedro Arraiza BaleztenaIndepedente
IruñeaJenaro LarratxeComunión Tradicionalista
LizarraFélix Díaz MartínezComunión Tradicionalista
LizarraJuan Ochoa JaénUnión Navarra
Aoiz (Zangoza)José Gómez ItoizComunión Tradicionalista
Tafalla (Erriberi)Arturo Monzón JiménezUnión Navarra
TuteraCándido Frauka BarrenetxePartido Republicano Radical

Frankismoa

Nafarroako Foru Aldundia 1940-1949
MerindadeaPolitikariaIdeologia
IruñeaCesareo Sanz OrrioKarlista
IruñeaSantiago Ferrer GaldeanoIndependente
LizarraJavier Martínez MorentinKarlista
LizarraJulio Pozueta JaénFalangista
Aoiz (Zangoza)Amadeo Marco IlintxetaKarlista
Tafalla (Erriberi)Francisco Uranga GaldeanoFalangista
TuteraTomás Domínguez ArévaloKarlista

Juan Karlos I.a Espainiakoa

1979ko apirilaren 3an lehendabiziko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen ondorioz, 1979ko urtarrilaren 25an argitaratutako aginduak sortutako Nafarroako Gobernua aukeratu zuten[8].

Orduan Nafarroa Garaia zazpi hauteskunde-barrutitan banatu zuten: merindade bakoitzak bana izanik, Iruñea ez ezik (honek bi zeuzkan). Parlamentarioak era proportzional batean aukeratu zituzten: 10 Lizarran, 9 Erriberin, 18 Iruñeko hirian, 13 Iruñerrian, 9 Zangozan eta 11 Tuteran. Barutietako bost bozkatuenek ahaldun bihurtu eta Nafarroako Gobernu edo Aldundiaren presidente aukeratu zuten. Sistema orduko Ahaldun nagusiordea zen Amadeo Marcok Adolfo Suárez Espainiako presidentearekin eta Rodolfo Martín Villa barne ministroarekin adostu zuen[9]. Hona hemen Jaime Ignacio del Burgok zuzendutako gobernu berria:

Nafarroako Foru Aldundia 1979-1983
MerindadeaPolitikariaIdeologia
Iruñea (hiria)Jaime Ignacio del BurgoUCD
Iruñea (gainotzekoa)Ángel García de DiosHB
LizarraJuan Manuel ArzaUCD
Aoiz (Zangoza)Jesús Bueno AsínOrhi Mendi
Tafalla (Erriberi)Pedro Sánchez de MuniainUCD
TuteraÁngel LasunciónUCD
TuteraJesús MalónPSOE

Ikus gainera

Erreferentziak


Kanpo estekak

42°48′57″N 1°38′34″W / 42.81583°N 1.64278°W / 42.81583; -1.64278