Nekane Arroyo

kirolari eta enbaxadorea

Nekane Arroyo Zabaleta (Galdakao, 1986ko abenduaren 15a) kirolaria da.

Nekane Arroyo

Bizitza
JaiotzaGaldakao1986ko abenduaren 15a (37 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakkirolaria

Bizitza

Nekane Arroyo Galdakoko kirolari bat da, Arte Ederretan lizentziatua 2010ean eta Adaptazio Pedagogikoko Kurtsoa (CAP) ikasi zuena (2012).

Lan ezberdinetan aritu da (auto salmentan besteak beste, udaltzain herri ezberdinetan, Zarautz, Sopela...) zenbait kiroletan bere indarra eta lehiakortasuna garatuz.

Umetako kontuak

Nekane txikitan sarri askotan gaixorik egon ohi ospitalean , klaseak eta ikasteko erritmoa galduz. Hain arraro egiten zitzaion osasuntsu egotea, ospitalean denbora luze bat egon ondoren amari esan ziola “ama: hau kalea da, kalea ikusten nago”. Esperientzia gogor horien ondoren kemena eta erronkak gainditzeko indarrak sendotu zituen: gauzak modu positiboan ikusi eta erresilientzia garatuz.

Gaztetako gorabeherak

Nerabezaroan osasun arazoak desagertu ziren, bizimodu normala egin ahal izateraino. Aisialdiko talde baten aritu zen, bere herriko beste gazteak bezalaxe: garai horietan monitorea izateko titulua eskuratu eta kanpamendu zuzendaria izateraino heldu zen Galdakaoko Eskaut taldeekin.12 urteekin abesbatza baten partaide izan zen, musika barne-barnean sentitzen zuelako. Musika alorrean, estilo asko ditu gustuko, baina bereziki La Oreja de Van Gogh taldea.

Musika asko maite du eta abestea beretzat gauzarik politena da; baina pianoa, soinua, txalaparta eta bateria baita ere jotzen izan du.

Ikasketak

Bere lehen ikasketak Bengoetxe auzoko eskoletan egin zituen, klaseetara sarri-askotan ezin bazuen joan ere, gaixotasun bat pairatu zuelako umetan. Mutilekin jolastea gogokoa zuen, beraien jolasak gustukoak zituelako. Batxilergoa Durangoko Frai Juan de Zumarraga institutuan ikasi ondoren, 2010ean EHUko Leioako kanpusean Arte Ederrak ikasi zituen. 2012an Irakasle izateko asmoarekin CAP edo Egokitze Pedagogikorako Kurtsoa egin zuen, nahiz eta irakasle izatera ez zen iritsi, lehiaketa batean parte hartzeko aukera iritsi zitzaiolako.

Kirol zaletasuna

Unibertsitateko bi kidek animatu zuten gimnasio batera joaten kirola entrenatzera. Gimnasio batera joaten hasi zen 19 urteekin, eta heziketa fisikoan ona zenez, gaitasunak zituenez, frogatu egin zuen kirola zer zen. Ordutik aurrera ezin izan zuen utzi.

Eta bere gorputzean sentitu zuen aldaketa, animoan baita ere, aurrera jarraitzeko bultzada sentitu zuen. Karatea egiten animatu zen bere aitaren eraginez: frogatzen hasi eta orain gerriko beltza lortu du, lehenengo dan, eta bigarrena lortzeko bidean dabil.

OCR oztopo lasterketa frogetan ere parte hartzen hasi zen 2015ean eta gaitasun handia duela frogatu ere.[1]

Osasun arazoak nabaritu ondoren, Yoga praktikatzen hasi zen, estresa batipat: meditazioa eta lasaitasunari esker, bizitzeko era ezberdin bat aurkitu duela aitortzen du

Kirol frogetan partaide

Farinato delako frogaren 42. edizioan munduko txapelduna izan zen emakumeen kategorian.[2]

Telebistako zenbait saiotan parte hartu du urte eta edizio ezberdinetan, bere kemena, indarra eta begirada positiboa erakutsiz. Euskal Telebistan adibidez El Conquisen delako saioaren 8. edizioan parte hartu zuen 2012 urtean.[3]

Izan Invictus telesaioaren 2017ko edizioan ere parte hartu zuen.[4]

Ethernal Running lasterketetan ere 2017ko edizioan parte hartu zuen, Galdakaoko Binke Aldizkarian azaltzen zuenez: 10 kilometroko korritu behar ziren, 80 oztopo gainditu, eta Nekanek ordu bat eta hamaika minututan amaitu zuen, lehen neska izaik. Horrexegatik honela azaltzen zuen: "Lehenengo saria irabazita, zelan ez naiz ba pozik egongo! Onenen artean heldu nintzen helmugara, beraz, pozarren amaitu nuen eguna!.[5]

Azken aldiz El Conquisen 2020ko edizioan ere parte hartu zuen neskek bakarrik osatutako talde batean (berdeak), bere indarra eta kemena azalduz, zuhaitz batetik erori eta orkatila apurtu arren.[6]

Erreferentziak

Kanpo estekak