Nerea Perez

arraunlari espainiarra

Nerea Perez Plazas (Tolosa, 1997ko abuztuaren 2a) traineru-patroia da[1], lau Kontxa eta lau Liga eskuratu dituena. 2023ko urri hasieran Patroi Onenaren EITB Saria jaso zuen Donostiarra traineruko tolosarrak Euskotren Ligan egindako lanarengatik.[2]

Nerea Perez
Bizitza
JaiotzaTolosa1997ko abuztuaren 2a (26 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakarraunlaria
Nerea Perez Bateleren txopan, 2016ko Kontxako Banderan.

Kirol ibilbidea

Tolosako Arraun Klubean aritu ondoren, 2013an trainerua gidatzen debuta egin zuen Zarautz Arraun Elkartean. Hurrengo urtean San Juanera joan zen eta 2014an estropada gutxi batzutan gidatu bazuen trainerua, 2015ean patroi titularra bihurtu zen eta taldearekin Liga eta Kontxa irabazi zituen. 2016an Inder Paredesekin banatu zituen lanak, baina bera izan zen Kontxako Banderan patroia. 2017an eta 2018an Kontxa eta Liga irabazi zituen[3].

2018an San Juan taldea desegin zenean[4] Hondarribiara joan zen eta bi denboraldiz aritu zen. 2021etik aurrera Donostiarra taldean ari da eta Euskadiko eta Gipuzkoako txapelketak irabazi ditu[5].

Taldeak

TaldeaUrteak
Zarautz AE2013
San Juan2014 - 2018
Hondarribia2019 - 2020
Donostiarra2021 -

Palmaresa

Sariak eta aintzatespenak

  • 2023ko urri hasieran Patroi Onenaren EITB Saria jaso zuen Donostiarra traineruko tolosarrak Euskotren Ligan egindako lanarengatik, garaikurra eta 3.000 euroko txekea jaso zituzten.[6]

Erreferentziak

Kanpo estekak