Emakumezkoen Gipuzkoako Traineru Liga

Gipuzkoako Arraunketa Federazioan antolaturiko liga

Emakumezkoen Gipuzkoako Traineru Liga 2010ean sortu zen Gipuzkoan zeuden emakumezkoen traineruei estropadak jokatzeko aukera emateko. Zumaiak hiru Liga eskuratu zituen eta azken txapelduna San Juan izan zen. 2018an ETE Liga sortu zen eta Gipuzkoako Ligaren tokia hartu zuen.

Emakumezkoen Gipuzkoako Traineru Liga
Sorrera2010-
2017 (azkena)
AntolatzaileaGipuzkoako Foru Aldundia
PartehartzaileakGipuzkoako traineruak + gonbidatuak
ModalitateaLiga formatua
Garaipen gehienEuskal Herria Zumaia (3)
Azken ekitaldia2017 (azkena)
Irabazlea(k)Euskal Herria San Juan
WebguneaGipuzkoako Arraun Federazioaren webgunea


Zumaiako arraunlariak.

Palmaresa

UrteaIrabazleaBigarrenaHirugarrena
2010Getaria-TolosaZumaiaSan Juan
2011Getaria-TolosaZumaiaSan Juan
2012ZumaiaGetaria-TolosaSan Juan
2013ZumaiaHibaikaSan Juan
2014San JuanZumaiaHibaika
2015ZumaiaSan JuanHibaika
2016HibaikaSan JuanOrio
2017San JuanHibaikaOrio

Datuak

Postuak

TaldeaIrabazleaBigarrenaHirugarren
     Zumaia330
     San Juan224
         Getaria-Tolosa210
     Hibaika122
     Orio002

Patroiak

PatroiaGaraipenakUrteak
Nagore Osoro32012, 2013, 2015
Olatz Aldalur22010, 2011
Inder Paredes12014
Aiala Uribelarrea12016
Naroa Galdos12016
Nerea Perez12017

Ligak

UrteaTaldeakEstropadak
201055
201166
201266
201378
201468
2015910
2016914
20171014

Parte hartzeak

TaldeaParte hartzeakUrteak
     San Juan82010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017
     Orio82010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017
     Zumaia62010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015
     Getaria6GT: 2010, 2011, 2012,
GZ: 2014, 2015, 2016
     Hibaika62012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017
     Hondarribia52010, 2011, 2012, 2013, 2016
     Zarautz4Z: 2013,
GZ: 2014, 2015, 2016
     Tolosa3GT: 2010, 2011, 2012
     Hernani32015, 2016, 2017
     Arraun Lagunak32015, 2016, 2017
     Bizkaia22011, 2013
     Colindres22015, 2016
     Deustu22016, 2017
     Donostiarra12017
     Santoña12014
     Oiartzungo Itsaslapurrak12015
     Portugalete12017
     Lea Artibai12017
     Castreña12017

Denboraldiak

Gipuzkoako I Liga (2010)

Bost traineruk hartu zuten parte eta bost estropada jokatu ziren. Estropadak Donostian, Orion, Pasaian, Getarian eta Hondarribian izan ziren eta bakoitzean traineru batek deskantsoa hartu zuen. Getaria-Tolosak bere lau estropadak irabazi zituen eta Zumaia Pasaiako estropadan nagusitu zen.

Sailkapen orokorra:

PostuaTraineruaPuntuakPatroiaGaraipenakBanderak
1Getaria-Tolosa16Olatz Aldalur4Donostia, Orio, Getaria, Txingudi
2Zumaia13Maider Urbieta1Pasaia
3San Juan10Ines Etxeberria
4Orio7Nadeth Agirre
5Hondarribia4Amaia Arrizabalaga

Gipuzkoako II Liga (2011)

Aurreko urteko traineru berak aritu ziren eta Liga Nagusiarekin kordinatuz lehenengo aldiz lortu zen elkarteek astebururo estropada bat izatea. Urte honetan Bizkaiak ere parte hartu zuen gonbidatu gisa. Hasieran Ligarako punturik ez zuela jasoko esan bazen ere, azkenean sailkapen nagusian sartzea erabaki zen.

PostuaTraineruaPuntuakPatroiaGaraipenakBanderak
1Getaria-Tolosa29Olatz Aldalur4Pasaia, Zumaia, San Pedro, Txingudi
2Zumaia25Nagore Osoro2Getaria, Orio
3San Juan20Inder Paredes
4Bizkaia12Aiala Uribelarrea, Libe Soroa
5Orio10Nadeth Agirre
6Hondarribia8Zuriñe Alberdi

Gipuzkoako III Liga (2012)

Sei estropadak osatu zuten liga. Lehenengo bi jardunaldiak Emakumezkoen Traineru Ligarako sailkapen estropadak izan ziren. Zumaiak nahiko erraz irabazi zuen.

PostuaTraineruaPuntuakPatroiaGaraipenakBanderak
1Zumaia40Nagore Osoro5Portugalete, Donostia, Pasaia, Orio, Txingudi
2Getaria-Tolosa31Olatz Aldalur1Zarautz (Gip. Liga)
3San Juan30Inder Paredes
4Hibaika20Aiala Uribelarrea
5Orio18Nadeth Agirre
6Hondarribia7Zuriñe Alberdi

Gipuzkoako IV Liga (2013)

Zortzi estropadak osatu zuten liga eta orduan ere Emakumezkoen Traineru Ligarako sailkapen estropadak kontutan hartu ziren. Zazpi traineru aritu ziren lehian, sekula baino gehiago. Tartean Bizkaia aritu zen, eta estropada bat ere antolatu zuen Liga honetarako, Plentzian hain zuzen ere. Santoñak ere jokatu zituen hiru estropada, honek ligaz kanpo, gonbidatu gisa.

PostuaTraineruaPuntuakPatroiaGaraipenakBanderak
1Zumaia55Nagore Osoro7Pasaia, Marina de Cudeyo, Euskolabel Bandera, Iberdrola (Pasaia), Plentzia, Getaria eta Zarautz (Gip. Liga)
2Hibaika42Aiala Uribelarrea1Txingudi Bandera
3San Juan42Inder Paredes
4Orio32Nadeth Agirre
5Bizkaia23Iraide Ruiz
6Zarautz14Nerea Perez
7Hondarribia13Zuriñe Alberdi
-Santoña-Alba Rocillo

Gipuzkoako V Liga (2014)

Zortzi estropadak osatu zuten liga eta berriz ere Emakumezkoen Traineru Ligarako sailkapen estropadak kontutan hartu ziren. Sei traineru aritu ziren lehian, bost gipuzkoar eta Santoña kantabriarra. Gipuzkoatik kanpora hiru estropada jokatu ziren, Marina de Cudeyo eta Astillero Kantabrian eta Ondarroako Bandera Bizkaian.

PostuaTraineruaPuntuakPatroiaGaraipenakBanderak
1San Juan42Inder Paredes5Pasaia, Euskolabel Bandera, Getaria, Ondarroa eta Zarautz (Gip. Liga)
2Zumaia37Nagore Osoro1Trintxerpe
3Hibaika36Aiala Uribelarrea2Marina de Cudeyo eta Astillero
4Orio29Nadeth Agirre
5Getaria-Zarautz16Izaro Lestayo
6Santoña8Naiara Fernandez

Gipuzkoako VI Liga (2015)

Hamar estropadak osatu zuten liga eta Emakumezkoen Traineru Ligarako sailkapen estropadak ere barnean egon ziren. Partehartzaileak bederatzi izan ziren, zortzi gipuzkoar eta kantabriar bat. Hauetatik lau debutariak ziren, Hernani, Donostiarra-Arraun Lagunak, Oiartzungo Itsaslapurrak eta Colindres kantabriarra.

Orioko Bixigu egunean eta Zumaian Euskotren Ligako traineruak ez ziren aritu egun berean estropada baitzuten liga nagusian eta gainontzeko traineruek bakarrik egin zuten lehia. Ligako sailkapenerako puntuazioan Euskotren Ligako emaitzak 1-4 postuetarako erabili ziren eta gainontzekoak 5-9 postuetan sartu ziren.

PostuaTraineruaPuntuakPatroiaGaraipenakBanderak
1Zumaia81Nagore Osoro5Pasaia (San Juan), Zarautz (Gip. Liga), Zumaia, Euskolabel (Donostia) eta Getaria
2San Juan74Nerea Perez2San Pedro eta Colindres
3Hibaika68Aiala Uribelarrea1Ondarroa
4Orio62Nadeth Agirre
5Zarautz-Getaria53Izaro Lestayo2Bisigu eguna (Orio) eta Zumaia
6Hernani36Malen Oiartzabal
7Donostiarra-Arraun Lagunak34June Lakuntza
8Oiartzungo Itsaslapurrak16Zuriñe Alberdi
9Colindres13Naiara Fernandez

Gipuzkoako VII Liga (2016)

Hamalau estropadak osatu dute liga (puntuagarriak 12 izango dira) eta Emakumezkoen Traineru Ligarako sailkapen estropadak ere barnean daude. Partehartzaileak bederatzi dira, zazpi gipuzkoar, bizkaitar bat eta kantabriar bat. Deustu izango da aurtengo berritasuna eta Hondarribia itzuli da bi urteren ondoren. Bestalde Zumaia faltako da aurtengo edizioan.

Hibaikak aurreneko Liga eskuratu du.

PostuaTraineruaPuntuakPatroiaGaraipenakBanderak
1Hibaika100Aiala Uribelarrea, Naroa Galdos6Iberdrola (San Juan), Getaria, Errenteria, Pasaia, Zarautz A.E. eta Colindres
2San Juan99Inder Paredes6Txingudi, Deustu, Orio¹, Euskolabel¹, Ondarroa eta Errenteria
3Orio89Nadeth Agirre
4Arraun Lagunak66June Lakuntza, Andrea AstudilloBisigu eguna (Orio)
5Zarautz-Getaria62Izaro LestayoZumaia
6Hernani45Añarbe Kalonje
7Deustu37Estizen Duque
8Hondarribia24Estibaliz Gezala
9Colindres10Jesica González

Gipuzkoako VIII Liga (2017)

Hamalau estropadak osatu dute liga, 12 Ligarako berariaz antolatuak eta Euskotren Ligako sailkapen estropada biak. Hamar partaide izango ditu, sei gipuzkoar, hiru bizkaitar eta kantabriar bat. Aurten ere Zumaia faltako da, ezin izan baitu trainerua osatu. Berritasunak ere badaude, esate baterako bi traineru donostiar (Arraun Lagunak eta Donostiarra), bi bizkaitar berri (Lea Artibai eta Portugalete), eta honetaz gain aurtengo kantabriarra ere debutaria da (Castreña).

PostuaTraineruaPuntuakPatroiaGaraipenakBanderak
1San Juan127Nerea Perez,
Izaro Lestayo
10Deustu, Fegemu (S.Juan), Portugalete, Donostiarra, Arraun Lagunak, Euskotren Bandera¹, Bisigu eguna (Orio), Castro Urdiales, Pasaia, Ondarroa
2Hibaika117Naroa Galdos3Orio¹, Hernani, DYA
3Orio107Nadeth Agirre
4Arraun Lagunak83Andrea Astudillo
5Hernani76Miren Garmendia1Madalen Jaiak²
6Deustu66Aiala Uribelarrea1Lekeitio²
7Donostiarra58Erika Gonzalez1Aste Nagusia²
8Portugalete42Iraide Ruiz
9Lea Artibai (Lekittarra-Ondarroa)23Nahia Aboitiz
10Castreña11
  • ¹ Emakumezkoen Traineru Ligako estropadak (Orio eta Euskotren)
  • ² Errenterian jokaturiko Madalen Jaietako estropada, Lekeitioko Bandera eta Donostiako Aste Nagusiko bandera ez ziren puntuagarriak izan Euskotren Ligako traineruak falta zirelako.

Ikus, gainera

Kanpo estekak