Non dago Mikel?

Non dago Mikel? Amaia Merino eta Miguel Angel Llamasek idatzitako eta zuzendutako dokumentala da, 2020an ekoiztua. Urte hartako Donostiako Zinemaldian estreinatu zuten.[1] [2]25 urte pasa eta gero, Mikel Zabalzaren auziaren erantzuna erakutsi nahi izan dute, galdera bat luzatuta ere.[3]

Non dago Mikel?
Jatorria
Argitaratze-data2020
IzenburuaNon dago Mikel?
Jatorrizko hizkuntzaeuskara
gaztelania
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dokumentala
Iraupena79 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Amaia Merino
Miguel Ángel Llamas (en) Itzuli

[[Kategoria:Miguel Ángel Llamas (en) Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k)Amaia Merino
Miguel Ángel Llamas (en) Itzuli

[[Kategoria:Miguel Ángel Llamas (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaIzaskun Arandia
Miguel Ángel Llamas (en) Itzuli

[[Kategoria:Miguel Ángel Llamas (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizleaIZAR Films
ahotsa.info

EdizioaAmaia Merino
Miguel Ángel Llamas (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaGorka Pastor
Argumentu nagusiaMikel Zabaltza Garatea
Historia
Jasotako sariak

mikelzabalza.eus
IMDB: tt13117258 Filmaffinity: 687348
Facebook: nondagomikel Twitter: NonDagoMikel Edit the value on Wikidata


Dokumentalaren material estrarekin, Galdutako Objetuak websaila ere zabaldu da.[4] Haren gaineko informazio osoa https://mikelzabalza.eus/ webgunean aurki daiteke.[5]

2021eko otsailaren 26an, zinema-aretoetan estreinatu zen[6], eta, lehendabiziko astea pasa aurretik, ikusienen artean kokatu zen.[7][8][9]

Egileek nahiz Mikel Zabalzaren familiak aitortu dutenez, estreinaldiak lortu du torturaren kutxa berriro irekitzea.[10][11] Euskal Herrian, baita Espainian ere. Izan ere, Madrilgo estreinaldian, Espainiako Gobernuko presidenteorde Pablo Iglesiasek eta Berdintasun ministro Irene Monterok parte hartu zuten. Pablo Iglesiasek esan zuen Espainian torturatu dela eta hori Espainiako demokraziarentzat lotsagarria dela. [12][13]

Estreinaldiaren aste berean, Mikel Zabalza Intxaurrondon torturatuta hil zutela frogatzen duen grabazio bat zabaldu zuen 'Público'k. 'Non dago Mikel?' dokumentalerako lanetan topatu zuten audioa, entzun gabea zen.[14][15] Audioan, gainera, Gómez Nieto Guardia Zibileko kapitainak dio atxilotu bat ia hil arte torturatu zutela, 18 lagun zeuden atxilotuta sarekada hartan.[16]

Testuinguru horretan, Nafarroako Torturatuen Sareak torturaren kontrako manifestazioa antolatu du Iruñean, martxoaren 7an, hain zuzen; grabaketa zahar hark mahai gainean paratu du oraindik argitu eta garbitu gabeko auzia. [17] Bertan, besteak beste, Mikel Zabalzaren senideek parte hartu zuten.

(FICG) Guadalajarako (Mexiko) Nazioarteko Zinemaldiaren 36. edizioko Sail Ofizialean lehiatuko da 2021eko urrian.[18][19] [20] Bestalde, dokumentalak hasiera eman die Bilboko Zinexit topaketei. [21][22] Horren ondoren, Ipar Euskal Herriko zinema-aretoetara iritsi da. [23]

Filmak AtlantiDoc Saria ere irabazi du Uruguaiko Nazioarteko Zine dokumentalaren jaialdian. [24][25][26][27]

2022aren irailaren 11n, TV3ek hilaren telebistaz lehen aldiz eman zuen, 'Sense ficció' saioaren barnean, 65 minutuko bertsioan, katalanezko azpidatziekin. [28]

Sinopsia

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Filmak 1985ean Mikel Zabalzari gertatu zitzaiona kontatzen du: Guardia Zibilak ETAko militante batekin nahasi eta atxilotu zuen, eta desagertuta eman zituen hogei egun. Desagerpenaren aurrean, erantzun bila jo zuen gizarteak, askotariko bertsioak baitzeuden gertatutakoaren inguruan. Bertsio ofizialaren arabera, bere buruaz beste egin zuen gazteak, Guardia Zibilari zulo baten berri ematera zihoala. Bidasoa ibaian agertu zen Mikelen hilotza, eta gertaera hark izugarrizko anabasa sortu zuen euskal gizartean: protesta ugari eta eztanda sozial handiak eragin zituen.[29]

Gizartean, baina, beste bertsio bat nabarmendu zen: torturen ondorioz hil zutela. Harekin batera atxilotutako lekukoek berretsi egin zuten bertsio hori, poltsa edo bainuontzia aplikatuta hil zutela; baina inoiz ez zuten inor epaitu. Zabalza hil zutenetik hiru hamarkadatik gora igaro arren, haren familiak eta gertukoek egia jakin nahian segitzen dute.[29]

Sariak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak