Nozizepzio

Nozizepzioa prozesu neuronal bat da, zeinaren bidez ehunentzat kaltegarriak izan daitezkeen estimuluak kodetu eta prozesatzen diren.[1] Nerbio-sistema zentral eta periferikoaren jarduera aferentea (sentsore) da, nozizeptore[2] edo "minaren errezeptore" izeneko nerbio-bukaera aske espezializatu batzuen estimulazioaren ondorioz sortzen dena, sistemaren atalasetik gorako aldaketei soilik erantzuten diena.[3][4]

Nozizepzioaren bidea. Hartzaile nozizeptibotik kortex zerebralerainoko minaren bidea.

Nozizepzioak hainbat erantzun autonomo aktibatzen ditu, eta izaki sentigarriengan minaren esperientzia subjektibo bat izatea eragin dezake.[4] Neurona nozizeptiboek estimulu biziei erantzuteko ekintza potentzialak sortzen dituzte, eta tiroaren maiztasunak minaren intentsitatea baldintzatzen du.[5]

Erreferentziak

Kanpo estekak


Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.