Oihana Arana
Eskoriatzako bertsolaria eta idazlea
Oihana Arana Cardenal (Eskoriatza, Gipuzkoa, 2001eko urriaren 12a) Gipuzkoako bertsolaria eta idazlea da.
Oihana Arana | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Eskoriatza, 2001eko urriaren 12a (22 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria, idazlea eta aurkezlea |
Biografia
Arizmendi ikastolan egin zituen lehen ikasketak. Egun, Euskal Herriko Unibertsitatean Gizarte antropologia ikasten dihardu. Txikitatik izan du bertsotarako zaletasuna eta 2017[1] eta 2018an[2] Gipuzkoako eskolarteko txapelduna izan zen. 2019an Urruzunotarrak gehituz lehiaketako saridunetako bat zen. 2020an, Oñatiko Antixena Gaztetxean jokatu zen finalean, Dizdaitte sariketaren lehen edizioko txapeldun.[3]
2020an argitaratu zuen bere lehenengo eleberria Portuak. Horretaz gain Izotzetan islatuak liburu kolektiboan ere parte hartu du.
Liburuak
Eleberria
- Portuak (Gaumin, 2020).[4]
Poesia
- Lazunak azkazaletan (Susa, 2021).[5]
Liburu kolektiboak
- Izotzetan islatuak (2020) - hainbat autore
Bertsolaritza
- Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa:
- Txapelduna (2): 2017 eta 2018.
- Zarauzko Kopla Txapelketa (1): 2021.[6]
- Dizdaitte sariketa (1): 2020.[3]
Bestelakoak
- 2023an Azken oturuntza ikuskizun «hibridoa» aurkeztuko zuen Haizea Arana, Leire Vargas eta Aner Peritzekin batera.[7]
- 2022an Erre ikuskizuna oholtzaratu zuen Aner Euzkitze, Haizea Arana eta Leire Vargasekin batera.[8]
- 2022an Berezkoa Ta Naturala (Argia) Bertsolari Txapelketa Nagusiaren gaineko bideo-podcastean hartu zuen parte Leire Vargas, Aner Peritz eta Haizea Arana bertsolariekin batera.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- BDB Bertsolaritzaren datu-basea
- Oihana AranaTwitter
- Oihana AranaFacebook
🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaCarles PuigdemontGonzalo BoyePello OtxandianoBerezi:AzkenAldaketakMaria AntonietaMikel AnteroNerea KortajarenaEuskaraWikipediaTxikipedia:LaukiCastillo SuarezGalicia (L-51)Euskal HerriaIhes beteaEneko AnduezaSarpenBigarren Mundu GerraTxikipediaPaleolitoaMetalLaguntza:Wikipediari buruzCreative CommonsNagore AranburuTraineru estropadaPaulo AzpiazuHaurdunaldiImanol PradalesArrainketariakArotzaren eskuakApirilaren 17Laguntza:SarreraTaula periodikoaTxikipedia:IgelTxikipedia:PaleolitoaOihana EtxebarrietaEuskadi Ta Askatasuna