Palestinar arabiera

arabieraren dialektoa

Palestinar arabiera (arabieraz: اللهجة الفلسطينية‎) levantetar arabieraren taldeko dialekto bat da, Palestinako Estatuan, Israelen eta palestinar diasporan palestinar gehienek hitz egiten dutena.[1]

Palestinar arabiera
اللهجة الفلسطينية
Datu orokorrak
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
afroasiar hizkuntzak
Hizkuntza semitikoak
arabiera
Levantine Arabic (en) Itzuli
South Levantine Arabic (en) Itzuli
Alfabetoaarabiar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
IETFajp-PS

Levantetar arabieraren beste forma batzuekiko desberdintasunak

Palestinako arabierak ezberdintasun nabarmenak ditu, Levanteko beste arabiera forma batzuekiko, hala nola siriar arabierarekiko eta libanoar arabierarekiko. Hala ere, horietako bat ere ez da aldaezina, Palestinako arabieraren dialekto continuumaren beraren barruan dauden ezberdintasunak direla eta.[2] Palestinako dialektoen ezaugarri tipiko bat da hasierako hamza duten aditzen forma burutugabeen hasieran o: bokala agertzea.

Palestinar arabierak, bestalde, erkide ditu ezaugarri batzuk ditu egiptoar arabierarekin, eta ezaugarri horiek Levanteko iparraldeko dialektoetatik bereizten dute hiztegian eta gramatikan.

Azpidialektoak

Palestinar arabiera hiru taldetan banatzen da:

  • Hiriko palestinar arabiera,
  • Landako palestinar arabiera,
  • Palestinar arabiera beduinoa.

Horietatik, hiri-azpidialektoa levantetar iparraldeko arabieratik, hau da, siriarretik eta libanoarretik, hurbilen dagoena da, neurri txikiagoan, landa-eremuko biztanleriaren azpidialektoa.

Bien bitartean, beduino-azpidialektoa Arabian bertan hitz egiten duten arabiera-barietateetatik gertuago dago, beduinoek kulturan, hizkuntzan eta ohituretan arabiarragoak direlako (beste palestinarrek ez bezala, mendeetan zehar arabizazio linguistiko eta kulturalaren prozesua jasan ondoren, bere identitate etnikoa arabiar identitate etniko batera aldatu zutelako).

Fonetika

Bokalak

Hona hemen palestinar arabierazko bokalen taula:

AitzinekoErdikoAtzeko
Itxii u
Erdiitxie o
Irekia

Kontsonanteak

Hona hemen palestinar arabierazko kontsonanteen taula:

EzpainkariHortzartekariHorzkari/HobikariSabaikariBelarUbularFaringariGlotal
ArruntEnfatikoArruntEnfatikoArruntEnfatikoArruntEnfatiko
Sudurkarimn
LeherkariAhoskabet(t͡ʃ)kʔ
Ahostunbdd͡ʒɡ(ɢ)
IgurzkariAhoskabefθsʃ χħh
Ahostunððˤzʒʁʕ
Dardarkari anizkun(r)
Hurbilkariljw

Erreferentziak

Kanpo estekak


Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.