Pastora Filigrana García
Pastora Filigrana García (Sevilla, 1981eko maiatzaren 26a) ijito jatorriko abokatu, sindikalista, feminista, idazle eta giza eskubideen aldeko ekintzailea da.[1]
Pastora Filigrana García | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Triana (Sevilla), 1981eko maiatzaren 26a (42 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Talde etnikoa | Ijitoa |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abokatua, giza eskubideen aldeko ekintzailea eta sindikalista |
Parte-hartzailea | |
Kidetza | Sindicato Andaluz de Trabajadores |
Biografia
Sevillako Triana auzoan jaio zen eta 9 urterekin jada "ijitoen abokatua" izango zela esan zioten. «Getto batean» hazteak gizarte-sentsibilitate handia eman zion berdintasunarekin lotutako gaiekiko. Klase kontzientzia amonenngatik ikasi zuen eta lan zuzenbidea Andaluziako Langileen Sindikatuan.[2] Asociación de Mujeres Gitanas Universitarias-en sorreran parte hartu ondoren, 23 urterekin Sevillako Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatu eta Villela Or Gao Caló ijitoen elkarteko aholkulari juridiko gisa hasi zen, Hiru Mila Etxeko auzoko biztanleria migratzailearekin lanean.[3] Ondoren, Sevillako Pablo Olavide Unibertsitatean Giza Eskubideen, Kulturartekotasunaren eta Garapenaren Masterra ikasi zuen [4].
Abokatu gisa, 2019an zehar, Filigranak komunikabideen paper garrantzitsua izan zuen Huelvako marrubi-biltzaile marokoarren borroketan, eskuin muturreko hauteskundeen gorakadaren arrazoiez ohartarazi zuen bitartean. [5]
2020an, Pueblo gitano contra el sistema mundo. Unas reflexiones desde un activismo feminista y anticapitalista argitaratu zuen, non ijito herriaren jazarpenak elkarlan eta elkarrekiko laguntza moduen bidezko erresistentzia komunitarioarekin eta "soldata xantaia"-ra egokitzearen aurkako jarrerarekin zerikusia duela dio. [2]
Obra
- 2020: Desafío, el virus no es el único peligro, Ediciones Akal, ISBN 978-84-460-4975-3
- 2020: Pueblo gitano contra el sistema mundo. Unas reflexiones desde un activismo feminista y anticapitalista, Ediciones Akal, ISBN 978-607-8683-18-5[6]