Patri Espinar

Usansoloko pilotaria

Patricia Espinar LabiánPatri Espinar izen-deiturez ezaguna— (Usansolo, 1985eko apirilaren 16a) Euskal Herriko pilotaria eta futbolaria da.

Patri Espinar

Bizitza
JaiotzaUsansolo1985eko apirilaren 16a (39 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpilotaria eta futbolaria

Bizitza

Espinar Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziaduna da (UPV/EHU). Emakume pilotarien Elkartea, 2019ko ekainean sortzaileetariko bat izan zen, emakumeen pilota sustatzeko, kontzientzia sortzeko eta duintzeko asmoa duen elkartea eta bera presidentea da.[1]

Futbolari ibilbidea

Esku pilotan hasi aurretik futbolean jokatu zuen: 2002-2003an CFF Bilbaon, 2003-2004 Athletic B taldean, 2004-2005 Barakaldon, 2005-2006 Arratian eta 2008 eta 2014 artean Oiartzun Kirol Elkartean aritu zen.[2]

Pilotari ibilbidea

Patri Espinar, 2018. urtean.

Futbolari izatean gain, palan jokatzen hasi zen. Trinketean Munduko txapelduna izan zen 2008an.[3] Bizkarrezurreko omoetako lesio batek ez zion 2017an I. Emakume Master Cup txapelketan aritzen utzi.[4] Urte bukaeran, ordea, Kolonbian jokaturiko Munduko one wall txapelketan jokatzea erabaki zuen eta bi urrezko domina eskuratu zituen, bakarkako txapelketan eta binakakoak, Amaia Araiztegirekin batera.[5][6] 2018an esku-huskako pilotan hasi zen jokatzen. Emakume Master Cup-ean binakako txapelketan finalista izan ondoren lau t'erdikoan txapeldun izatea lortu zuen Olatz Arrizabalagari 22-9 irabaziz.[7][8]

Futbolean zein pilota, kirolari gisa, bere azalean bizi izan ditu gizonezkoentzat antolaturiko disziplinetan aurrera egiteko oztopo eta erronkak:

“Eskuz hasi nintzenean neska oso gutxi geunden, txapelketak mutilen aurka jokatu behar genituen… Frontoietan emakume gehiago dago orain, lehiaketak... Federazioan lan handia egin dute emakumearen integrazioa bultzatzeko. Futboletik nator ni: arbitro eta ordutegi txarrenak genituen, gauez entrenatu behar genuen, gizonezkoen arropa ematen ziguten… Geroz eta gehiago gara kexatu garenak, eta egoerak hobera egin du”. (Patri Espinar. 2015)[9]

Bestalde, EITBko Basetxea saioan eta El conquistador del Pacífico lehiaketaren XV. edizioan kapitana gisa aritu izan zen.[10][11]

2019tik Emakume Pilotarien Elkartearen presidentea da. Elkarte honek 80 emakume eskupilotan eta palan federatuta ditu.

Palmaresa

  • 2008an Munduko txapelduna Txileko trinkete lehiaketan.[3]
  • Munduko one wall txapelketa:
    • Bakarka (1): 2017
    • Bikoteka (1): 2017.
  • Emakume Master Cup:
    • Lau t'erdikoa (1): 2018.[12]
    • Bikoteka (0): 2018an bigarren.

Sariak eta errekonozimenduak

  • 2018an Galdakaon omenaldia.[3]
  • 2018an Galdakaoko II Berdintasun saria, emakume kirolarien lana aitortzekoa.[13]
  • Zirgari Saria 2019, "Ahalduntzea eta balio aldaketa" atalean, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta BBKren eskutik. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako saria da. Espinar bere kirol-gaitasunagatik saritua izan da (esku huskako pilota, paleta, futbola, mendia, piraguismoa…), baita kirol maskulinizatuetan aurrera jarraitzeagatik ere.[14][15]

Erreferentziak

Kanpo estekak