Patri Urkizu

euskal idazlea
Patri Urkizu Sarasua» orritik birbideratua)

Patricio "Patri" Urkizu Sarasua (Lezo, Gipuzkoa, 1946ko irailaren 2a - ) euskal idazlea da. Filologia Erromanikoan lizentziaduna da Salamancan eta Euskal Filologian doktore Euskal Herriko Unibertsitatean. 1987an "Pierre d´Urteren hiztegia: Londres 1715" izenburuko tesiarekin Euskal Herriko Unibertsitatean Koldo Mitxelenaren zuzendaritzapean.[1]

Patri Urkizu

Bizitza
JaiotzaLezo1946ko irailaren 2a (77 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaKoldo Mitxelena
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Jasotako sariak
KidetzaEuskaltzaindia
Eusko Ikaskuntza

Inguma: patri-urkizu-sarasua-00 Literaturaren Zubitegia: 161
Patri Urkizu[2] haren ibilbide akademikoaz (Ahotsak proiekturako)

Euskal Idazleen Elkartearen presidente izendatu zuten 1989an, eta kargu hartan egon zen 1997 arte. Horrez gain, Eusko Ikaskuntzako Hizkuntza eta Literatura saileko zuzendaria izan zen. Gaur egun euskaltzain urgazlea da.

Errenteria eta Donostiako Institutuetan lehenik eta gero EUTG-n, Bordeaux III Michel de Montaigne-n, eta Madriden UNEDeko Unibertsitateetan irakasle izan da euskararen eta euskal literaturaren munduratzeaz arduratuz. Bartzelona, Madrid, Valentzia, Mérida, Pontevedra, Cuenca, Salamanca, Baiona, Donostia, Bilbao, Gasteiz, Iruñea, Lille, Lancaster, Montpellier eta beste zenbait hiritako Literatur Jardunaldietan parte hartu izan du.

Bere semea Urtzi Urkizu kazetari eta idazlea da.

Idoia Gereñu eta Arantzazu Fernandez izan dira Urkizuren ikasleak eta, gaur egun doktore direnak Urkizuren ikerketaren bidetik aritzen dira.[3]

Lanak

1973an hasi zen argitaratzen Iparraldeko teatro zaharra: xaribariak. Bi urte geroago, 1975ean, Euskal Teatroaren Historia Gabriel Arestiri, eta, hamar urte geroago, Euskal Antzertia Piarres Larzabal eta Antonio Labaieni, Ipar eta Hego Euskal Herriko bi zutabe nagusiak landu zituen. Denborarekin lortu zuen biltzea Zuberoako Irri-teatroa eta plazaratu ere Baigorriko Izpegi argitaletxean.[3] Geroago etorri ziren pastoralak eta hor daude bilduak UNEDeko Teatro popular vasco[4] titulupean, eta hitzaurre hirueledunarekin, euskara, gaztelania eta frantsesa, XVIII. mendeko obra zaharrenak».[3]

Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak 80ko hamarkadan Antzerti martxan jarri zuen, eta bertako aldizkarian ere lanak argitaratu zituen. Bertan aritu zen Patri, antzerkigileak eta antzerki tradizionala erakusten beti.[3]

Liburu ugari plazaratu ditu, batzuek bakarrik burutuak eta beste batzuek elkarlanean hamaika aldizkari ezberdinetan aurki daitezkeelarik berak sinatzen dituen artikuluak: Antzerti berezia, Anuario del Seminario Julio de Urquijo, Argia, Berriak, Egan, Epos, Euskera, Hegats, Jakin, Lapurdum, Mundaiz, Oihenart, Revista de lenguas y literaturas catalana, gallega y vasca, Serta Revista iberorrománica de poesía y pensamiento poético eta beste. Ikerketa eta dibulgazioaz at sorkuntza arloan ere poesia eta narrazioa landu ditu: ─Dorrejilko kanta (1977), Zeren azken finean (1984), Sekulorun sekulotan (1984), Zoazte hemendik (1995), Suaren froga (2021)…─.

Bereziki Bertsogintzaz eta Euskal Teatroaz entseiu eta artikulu anitz idatzi ditu, testu ineditoak plazaratuz, Patxi Intxaurrandieta eta beste zenbaiten lankidetzaz. Adibidez: Euskal Antzertia (Antzerti 1984), Lapurdi, Baxanabarre eta Zuberoako bertso eta kantak (Etor 1991), Anton Abbadiaren koplarien guduak. Bertso eta aire zenbaiten bilduma, 1851-1897 (Eusko Ikaskuntza 1997), Zuberoako irri-teatroa. Recueil des farces charivariques basques (Izpegi 1998), Maria Dolores Agirre eta Euskal Antzertia (Michael V. Gazzo, Txapela bete euri, Egan 2004); Teatro popular vasco. Manuscritos inéditos del siglo XVIII. Estudio y edición (UNED 2007), Teatro Vasco. Historia, reseña y entrevistas, antología bilingüe, catálogo e ilustraciones (UNED 2009), Albert Camus, Gizon Zuzenak (Egan 2017), “Euskal teatroaren azken ikerketez gogoeta xume batzu”, Ekin eta joka, Azken ikerketak euskal teatroaz (EHAZE, 2018), ea.

Narrazioa

  • Nola Kursaal berria suntsitu zen (1984, Elkar)
  • Sekulorun sekulotan (1975, Kriselu)

Nobela

  • Etsipenez. Jon Chahoren memorioizunak- 196 or., 19 cm. (1984, Elkar).
  • Zoazte hemendik (1995, Susa).

Saiakera

  • Literatura eta kritika (1970, Lur).
  • Euskal teatroaren historia (1975, Kriselu).
  • Astolasterrak (1984, E.J. Antzerti).
  • Euskal antzertia (1984, E.J. Euskadiko Antzerti Zerbitzua).
  • Zuberoako irri teatroa (1989, GAK).
  • Historia de la Literatura Vasca (2000, UNED).
  • Balada zaharrez (2005, Erein).
  • Teatro popular vasco. Manuscritos inéditos del siglo XVIII. Estudio y edición. CD de los manuscritos (2007, UNED)
  • Teatro Vasco. Historia, reseñas y entrevistas, antologia bilingüe, catalogo e ilustraciones (2009, UNED).

Poesia

Biografia

  • Agosti Chahoren bizitza eta idazlanak. 1811-1858 (1992, BBK).
  • Maria Dolores Agirre eta Euskal Antzertia (2004, Egan).
  • Anton Abbadia. 1810-1897. Biografia saioa (2002, Bilboko Udala).
  • Antoine d´Abbadie 1810 - 1897. Essai biographique. Traduit du basque par Edurne Alegria Aierdi (2011, Atlantica)

Bilduma

Bertsoa

  • Eros, Eros... (Bertso eta poemak) (1985, Baroja).
  • Bertso zahar eta berri zenbaiten bilduma (1798) (1987, Durangoko Udala).
  • Bertsolaritzaren Historia I. Lapurdi, Baxanabarre eta Zuberoako bertso eta kantak. 1.ANONIMOAK (1991, Etor).
  • Bertsolaritzaren Historia II. Lapurdi, Baxanabarre eta Zuberoako bertso eta kantak.2. 1545-1900 (1991, Etor).
  • Poesía vasca. Antología bilingüe. Introducción y selección vasca (2009, UNED).

Kantua

  • Senpereko Kantu Xaharrak (2001, Lankidetzan bilduma. Eusko Ikaskuntza).
  • Agosti Chahoren kantutegia (2006, Susa).

Gutun-liburuen apailatzea

  • Jon Miranderen gutunak (1948-1972) (1995, Susa).
  • Andima Ibinagabeitiaren gutunak (1935-1967) (2000, Susa).
  • Koldo Mitxelenaren euskal gutunak (1951-1984) (2004, Bilduma 18, Errenteria).

Bestelakoak

  • Klaudio Otaegi olerkaria (1836-1890) (1991, Etor). Xabier Azurmendirekin lankidetzan.
  • Anton Abbadiaren koplarien guduak: bertso eta aire zenbaiten bilduma 1851-1897, 1997, Bilbo & Donostia, Euskaltzaindia & Eusko Ikaskuntza. ISBN: 84-89516-50-2.
  • (Gaztelaniaz) Historia de la literatura vasca (2000, Madril. UNED, ISBNː 84-362-4136-3).
  • 1914-1918. Lekukoak (2015, Maiatz).

Sariak eta errekonozimenduak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak