Paulo Agirrebaltzategi

idazle eta kultur ekintzailea

Paulo Agirrebaltzategi Kortabarria (Araotz, Oñati, Gipuzkoa, 1942ko abuztuaren 18a) euskal frantziskotar fraidea, kultura ekintzailea, idazlea eta euskaltzain ohorezko bat da.

Paulo Agirrebaltzategi

Bizitza
JaiotzaOñati1942ko abuztuaren 18a (81 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaAntonianum Pontifize-Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmonjea, idazlea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Deustuko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaEuskaltzaindia
Jakin
UZEI
Udako Euskal Unibertsitatea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Erlijio-ordenaAnaia Txikien Ordena

Inguma: paulo-agirrebaltzategi-kortabarria

Erromako Antonianum Unibertsitatean Teologian doktoratua, Deustuko Unibertsitatean Teologia Fakultateko irakaslea izan da.

Jakin Fundazioko ohorezko kide eta Euskal Kulturaren Batzarreko buru ohia,[1] 1977tik aurrera Jakin aldizkariko batzorde argitaratzaileko kide ere izan zen, Joxe Azurmendi eta Joseba Intxaustirekin batera. UZEI erakundeko lehenbiziko lehendakaria ere izan zen. Anaitasuna, Jakin, Herria-2000-Eliza eta Egin egunkariko kolaboratzailea izan da.

1990eko hamarkadan Klaudio Harluxet entziklopedia sortu zuen EUSENOR proiektua diseinatu zuen eta egitasmo horren zuzendari orokorra izan zen.[2]

Udako Euskal Unibertsitatean 1984an

2014ko maiatzaren 30ean euskaltzain ohorezkoa izendatua izan zen.[3]

Idazlanak

Lan handia egin du hiztegigintzan UZEIn, zazpi hiztegi tematiko sortu zituzten taldeetan parte hartu zuen (Erlijioa, Zuzenbidea, Artea, Ekonomia, Enpresa, Politika, eta Natur Zientziak). Hainbat kultur gairi buruz artikulu kopuru handia du argitaratua. Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-baseak, guztira berak sorturiko 19 liburu bildu ditu eta guztira 70 lan baino gehiago erakusten ditu.[4] Bere liburu aipagarrienak hauek dira:

  • Fedearen Dinamika / Paul Tillich, [itzul.] (1972)
  • Configuración eclesial de las culturas (1976)
  • Gizakiari buruzko entseiua / Ernst Cassirer [itzul.] (1995)
  • Mendebaldetik 10 urtegarrenean (2006, Mendebalde) Kaxildo Alkorta eta beste batzuekin.[5]
  • Poema Argitaragabeak, [arg.] (2005) Bitoriano Gandiagaren poema bilduma.
  • Eujenio Agirretxe (1920-2005) (2007, Bidegileak)
  • Araozko kantuak eta kontuak Bitoriano Gandiagak araoztarren ahotatik batuak [arg.] (2012) ISBN: 978-84-7240-242-3
  • Karlos Santamaria gaiez gai (2013) Xabiera Apaolaza eta beste batzuekin. ISBN: 978-84-95234-4-6

Sariak

Jakini Gipuzkoako Domina entregatzen 2018an

Erreferentziak

Kanpo loturak